{"id":5307,"date":"2014-01-09T09:12:21","date_gmt":"2014-01-09T09:12:21","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=5307"},"modified":"2014-01-09T09:12:21","modified_gmt":"2014-01-09T09:12:21","slug":"itzulpen-automatikorik-gabe","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/01\/itzulpen-automatikorik-gabe\/","title":{"rendered":"Itzulpen automatikorik gabe"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2014-01-09\/038\/001\/Emozioak_xehatzen.htm\" target=\"_blank\">Amaia Portugal \/ 2014-01-09 \/ 686 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Hitz batzuek irudikatzen duten emozioa osagaika xehatzeko balio du Grid tresnak; euskarazko &#8216;etsipen&#8217;, gaztelaniazko &#8216;desesperaci\u00f3n&#8217; eta ingelesezko &#8216;despair&#8217; erkatu ditu Itziar Alonso-Arbiolek horren bidez.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Hiztegiaren arabera, japonierazko <i>yuutsu<\/i> eta latindar jatorriko <i>depresio<\/i> baliokideak dira. Hitzaren atzean dauden sentsazioak ez dira berdinak, ordea. \u00abMendebaldean, gorputzean gorago izaten dira depresioaren adierazleak, baina ekialdean tripetatik hurbilago dago tristeziaren sentimendua\u00bb, azaldu du Itziar Alonso-Arbiol psikologoak. Ez dago horren urrutira joan beharrik halako desberdintasunak ikusteko: euskaldunontzat ere, ez da gauza bera etsita edo <i>desesperatuta<\/i> egotea, gaztelaniaz eta frantsesez hala itzuli arren.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Emozioekin lotura duten hitzetan hizkuntza batetik bestera gertatzen diren aldaera horiek ikertzen dituzte, besteak beste, Grid nazioarteko proiektuan. Genevako (Suitza) Unibertsitatean du egoitza, eta 28 hizkuntza dituzte aztergai. Euskara, tartean, EHUko Qualiker taldeko Alonso-Arbiolen ekarpenei esker, nagusiki.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abHainbat zientzia alorretatik zetozen ikertzaileen bilgune bat sortu zen orain dela urte batzuk: psikologoak, hizkuntzalariak, neurozientzialariak, konputazio zientzietako jendea&#8230; Ikusten zen bazegoela beharra emozioak aztertzeko diziplina artekotasunetik. Emozioak nola adierazten diren jakin nahi genuen, eta horretarako esparru bat proposatu behar genuen. Emozioen ulermenaren muinera iristeko esparrua, gutako bakoitzak abiapuntutzat duen corpusa bertan jasota\u00bb, dio Alonso-Arbiolek.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Esparru hori proposatzeko, Grid tresna sortu zuten. Zirrararen bat irudikatzen duen hitz baten aurrean, hiztunak duen emozioa osagaika xehatzen duen galdetegi sorta bat du oinarri erreminta honek. Balorazioa, sentimendua, gorputzaren erreakzioa, adierazpena eta ekintza joera dira galdetegiaren funtsezko bost osagaiak, eta horietako bakoitza atalka aztertzen da. Haserrearen adibidearekin azaldu du Alonso-Arbiolek: \u00abHaserre banago zer egiten dut gorputzaren bitartez? Zer sentitzen dut gorputzaren barruan? Zer ekintza joera daukat? Adibidez, joera handiagoa izango dut zerbaiten kontra kolpe bat emateko edo norbait jotzeko. Emozio berak askotariko aldaerak ditu. Orduan, emozioa aztertu nahi badugu, osagaiak aztertu behar dira, mailaz maila eta elementuz elementu\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Hain zuzen, Grid proiektuko kideek liburu bat argitaratu zuten iaz, Oxford University Press argitaletxearen bidez: <i>Components of Emotional Meaning<\/i> (Esanahi emozionala duten osagaiak). Gaiarekin zerikusia duten askotariko ikerketen bilduma bat da. Bertan, euskarazko <i>etsipen<\/i> hitza eta bere gaztelaniazko eta ingelesezko baliokidetzat jotzen diren <i>desesperaci\u00f3n<\/i> eta <i>despair<\/i> erkatu ditu Alonso-Arbiolek, Cristina Soriano eta Fons Van de Vijver ikertzaileekin batera. Hizkuntza bakoitzean emozio horrek dituen elementu komunak eta desberdintasunak xehatu ditu.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Emozio desberdinak<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Grid tresnan oinarrituta, \u00aberrotikako desberdintasuna\u00bb sumatu dute euskarazko eta gaztelaniazko hitzaren atzeko emozioaren artean; are gehiago, euskarazko eta ingelesezko hitzak biltzen duen zirrara askoz ere berdintsuagoa da, gaztelaniazkoarekin alderatuta. \u00abEmozioak aztertzen direnean, balentzia da lehen ardatza: positiboa ala negatiboa den, emozioen arteko oinarrizko banaketa. Hori kenduta, ikusi genuen <i>etsipen<\/i> eta <i>desesperazio<\/i> hitzek ez zutela ezaugarri komunik\u00bb, dio.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Izan ere, <i>etsipen<\/i> eta <i>despair<\/i> hitzek askoz ere jarrera pasiboagoa irudikatzen dute. Gaztelaniazko <i>desesperaci\u00f3n<\/i> hitzak, aldiz, gorputzaren erreakzio handiagoa dakar, besteak beste. Bereizketa hori ez da berria Europan. Erdi Aroko artean ere gertatzen zela azaldu du Alonso-Arbiolek, Moshe Barasch arte historialariak egindako ikerketa lan bat aipatuta: \u00abErrenazimentuan, artean dauden adierazpenek jasotzen dituzte bi modalitate horiek: bata, aktiboagoa, eta besteari melankolia deitzen zion berak\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Eta ez arteak bakarrik, antzinako euskarak berak ere bai. Ibon Sarasolaren <i>Euskal Hiztegia<\/i> lanean ageri denez, bi aldaera zeuden jatorrian: <i>etsi ona<\/i> eta <i>etsi gaiztoa.<\/i> Bada, <i>etsi gaiztoa<\/i> galdu egin da, eta <i>etsipena<\/i> hitzak ordezkatu du <i>etsi ona<\/i> (zereginik ez dagoela onartzea, alegia).<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Eremu geografikoa ere hartu dute kontuan lan honetan. Hau da, gaztelaniazko hiztunen kasuan, Euskal Herrikoak, Espainiakoak (Murtzia) eta Txilekoak bereizi dituzte. Oro har, emozioaren osagaiak oso antzekoak direla ikusi dute, baina badago alderik: \u00abEuskal Herriko euskaldunak haiekin erkatu genituenean, urrutiago geratzen ziren Murtzia eta Txileko gaztelaniazko hiztunak, Euskal Herrikoak baino\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Lehendik ere egin izan dira gaztelaniazko terminoak eta emozioak ingelesezkoekin erkatzen dituzten ikerketak. Horietan baliatu ohi den hipotesiaren arabera, odol berokotzat jotzen diren herrialdeetan (espainiarrak, italiarrak&#8230;) hitzekin aktibotasun handiagoa erakusteko joera dago. Horrek izan dezake zerikusirik euskarazko eta ingelesezko emozioak bat egin eta gaztelaniazkoa desberdina izatearekin, baina ez dago frogarik: \u00abIkerketa horietan ez da baliatu euskararik, orduan, ezin dugu jakin horregatik den edo ez den. Guretzat, Europako kulturan zeuden bi adierazpen horiek jasotzea zen inportantea\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><i>Etsipena<\/i> edo <i>despair<\/i> depresiotik eta tristeziatik gertuago daude, beraz, eta <i>desesperaci\u00f3n<\/i>, haserretik. \u00abHorrek ez du esan nahi euskaldunok etsita gaudenean ez garenik haserretzen, baina ez da termino ohikoena emozio hori adierazteko. Gaztelaniaz esan nahi duena adierazteko, desesperazio mailegua har daiteke, adibidez. Izan ere, etsipena sakonagoa da, pena handiagoa dakar\u00bb, dio.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Amaia Portugal \/ 2014-01-09 \/ 686 hitz Hitz batzuek irudikatzen duten emozioa osagaika xehatzeko balio du Grid tresnak; euskarazko &#8216;etsipen&#8217;, gaztelaniazko &#8216;desesperaci\u00f3n&#8217; eta ingelesezko &#8216;despair&#8217; erkatu ditu Itziar Alonso-Arbiolek horren bidez.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,38],"tags":[2181,377,3,2184,5079,2185],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5307"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5307"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5307\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5309,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5307\/revisions\/5309"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5307"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5307"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5307"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}