{"id":5332,"date":"2014-01-13T13:37:06","date_gmt":"2014-01-13T13:37:06","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=5332"},"modified":"2014-01-13T13:37:06","modified_gmt":"2014-01-13T13:37:06","slug":"euskal-liburutegi-digitala-europako-bi-liburutegiei-atxiki-zaie","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/01\/euskal-liburutegi-digitala-europako-bi-liburutegiei-atxiki-zaie\/","title":{"rendered":"Euskal Liburutegi Digitala Europako bi liburutegiei atxiki zaie"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2014-01-12\/031\/001\/euskal_liburutegi_digitala_europako_bi_liburutegiei_atxiki_zaie.htm\" target=\"_blank\">Erredakzioa \/ 2014-01-12 \/ 202 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Euskal sortzaileen lanak European Library eta Europeana liburutegietan izango dira aurrerantzean.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Europako liburutegi digitalek ezarritako baldintza teknikoak bete ondoren, Euskal Liburutegi Digitala atxiki zaie europar ondarearen eta artxibo digitalen sarbidearen eremuan dauden bi erreferentziei, eta modu horretan, dokumentu funtsak hornitzen dituzten liburutegietako bat bilakatu da.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">European Library eta Europeana dira europar liburutegi digital bakarrak. Europako Batasunak bultzatuta, European Library 48 liburutegi nazionalez eta unibertsitateko ikerketa zentroz osatuta dago. Europeana, berriz, Europako dokumentu funts digitalak gordetzen dituen europar errepositorio bat da.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Liburuklik \u2014Euskal Liburutegi Digitala\u2014 Europako liburu digitalei atxikitzea \u00abEusko Jaurlaritzak eta Euskadik egindako lanaren aitortza\u00bb da Jaurlaritzaren beraren iritziz. Era berean, etorkizunean \u00abtresna baliagarria izango da Euskadiko kultura eta ondarea nahiz euskara atzerrian sustatzeko\u00bb. Imanol Agote Jaurlaritzako Kultura Ondarearen zuzendariak adierazi duenez, Europako liburutegi digitaletan sartu izana \u00abjauzi kualitatibo bat\u00bb egiteko aukera bat da, \u00abhorren bidez sarbide librea ahalbidetzeko, munduko edozein herrialdetatik, euskal autoreek sortzen dituzten eta euskal gizartearekin zerikusia duten gaiei buruzko kultur eduki publikoetara\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Euskal Liburutegi Digitala 2011ren amaieran abiatu zuten, eta bi milioi orrialde digitalizatu baino gehiago ditu. Besteak beste, 3.800 monografia, 265 partitura eta 43 inkunable biltzen ditu. Baita aldizkari eta prentsa historikoaren 67 izenburu, hala nola <i>El noticiero bilba\u00edno, OPE: Oficina Prensa Euskadi<\/i> eta <i>El pensamiento alav\u00e9s<\/i>-enak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Erredakzioa \/ 2014-01-12 \/ 202 hitz Euskal sortzaileen lanak European Library eta Europeana liburutegietan izango dira aurrerantzean.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,75],"tags":[2181,808,2200,2199,2197,5085,2198],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5332"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5332"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5332\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5335,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5332\/revisions\/5335"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5332"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5332"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5332"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}