{"id":5340,"date":"2014-01-14T09:32:08","date_gmt":"2014-01-14T09:32:08","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=5340"},"modified":"2014-01-14T09:32:08","modified_gmt":"2014-01-14T09:32:08","slug":"esentziaren-bila-biluzik","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/01\/esentziaren-bila-biluzik\/","title":{"rendered":"Esentziaren bila, biluzik"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2014-01-12\/036\/001\/esentziaren_bila_biluzik.htm\" target=\"_blank\">Alex Gurrutxaga \/ 2014-01-12 \/ 491 hitz<\/a><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Izenburua:<\/strong> Diot<\/li>\n<li><strong>Egilea<\/strong><b>: <\/b>Gabriel Korta<\/li>\n<li><strong>Argitaratzailea:<\/strong> Gabriel Korta (egile editore)<\/li>\n<\/ul>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Gabriel Kortaren ibilbide poetikoa 1980an abiatu zen, <i>Isiletik<\/i> liburuarekin. Lan hura Ustelarekin atera zuen, Susarekin bigarrena, eta ordutik honako liburuak \u2014beste lau\u2014 idazleak berak editatu ditu. Azken honek <i>Diot<\/i> du izena eta, ohi bezala, azaleko eta barneko ilustrazioak Kortak berak eginak dira.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Soila da, ezer izatekotan, Gabriel Kortaren poesia. Formalki neurri txikiko poemak dira, lerro gutxikoak, metrika librea dute, eta errimarik gabeak dira. Poetak honela azaltzen du bere poetika <i>Hitzak eta poesia<\/i> poeman: \u00abapaingarri poetikoak\/ amaitu zaizkit\/ eta orain\/ apaingarri berriak\/ sortu behar ditut\u00bb. Soiltasuna nabaria da Kortaren aurreko lanetan ere, baina azken lanean poetak mugara eraman du artifizio oro erauzteko nahia \u2014erabat sinbolista den azken poeman salbu\u2014. Horren erakusgarri da aurreko liburutik \u2014<i>Elurra galtza motzetan<\/i>\u2014 honetara puntuazioan dagoen aldea. Ez da txikikeria: han puntuazioa ugaria zen \u2014zeharo desegokia\u2014, eta irakurtzerakoan poemen prosodia erabat oztopatzen zuen. Aldiz, <i>Diot<\/i>-en ez dago ia batere puntuaziorik, eta poemen erritmoa ongi antzematen da.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Edukiari dagokionez, pentsamendua da poesia honen euskarria, eta oro har gai existentzial eta filosofikoak lantzen ditu. Poemak nitasunetik abiatzen dira: subjektu poetikoak gogoeta egiten du, maila abstraktuan gehienetan, eta gogoeta hori poetikoki gauzatzen denean, dimentsio orokorra bilatzen du. Gai nagusien artean lehenago ere landu dituen bi nabarmendu genitzake: erotasuna eta poesia. Esan daiteke erotasunaren lanketan poesia konfesionaletik ere baduela zerbait Kortaren obrak. Izan ere, zuzenean mintzo da poeta gai horren inguruan, esperientzia propiotik abiatuz, eta ederrak bezain latzak dira, besteren artean, <i>Diot<\/i> edo <i>Epaitu ninduten<\/i> poemak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Aipagarria den beste gai bat poesia bera da, eta Kortaren aurreko poema liburuetan bezala, <i>Diot<\/i>-en ere poema askok erantzuten dio poesia zer den jakiteko nahiari. Alde horretatik ikuspegi esentzialista sumatzen da. Batetik, poetak Egia erlazionatzen du poesiarekin \u2014ideia poetiko erromantikoa da\u2014: \u00abNeuretu ditut hitzak\/ ez dut gezurrik esaten\/ dena poesia bihurtzen da\/ poetaren begietan\u00bb, edo \u00abPoetaren iragana\/ jendeak ahoan darama\/ (bakardadea mendeku)\/ egia esateagatik\u00bb. Bestetik, poesia bihotzetik \u2014eta beharretik\u2014 sortzen zaiola esaten digu: \u00abbularrak ordea\/ eta bular barruan bizi den bihotzak\/ poesiara narama\u00bb, edo \u00abzeri eutsi diot\/ nire baitan daramatzadan\/ poesia haziak\/ loratzen ez baditut?\u00bb. Era berean, poesia poetaren nortasuna libratzen den eremu gisa agertzen zaigu, bere askatasunaren espazio purutzat; honakoa irakur genezake <i>Hitzaurrea<\/i>-n: \u00ab17 urte nituenean poesia izan zen, nire nortasunaren eta nire askatasunaren espazio propioa. Ez al da ba horrela?\u00bb.<\/p>\n<p>Ikuspegi esentzialista agertzen da, hortaz, liburuan. Alabaina, batzuetan, poemek gauzen esentzia \u2014halakorik balego!\u2014 ukitzen ez dutenean, arnasa laburrekoak dira. Esaterako, <i>Kaleko musikaria<\/i> edo <i>Lao Zi gogoan<\/i> poemek ez dute lortzen irudi bat edo ideia bat iradokitzea baino gehiago. Liburua osotasunean harturik ere ezin esan daiteke arnasa poetikoa bereziki indartsua denik. Halere, badira txikitik abiatu eta urrunera iristen diren poema zenbait: <i>Zuek bezalakoa ni<\/i> edo <i>Neguaren atarian<\/i>, adibidez. Gainera, beharbada bai, beharbada iristen da Kortaren ahotsa uneren batean Egiara. Izan ere, poesia biluzia da berea, artifiziorik ez dagoelako, baina baita poetaren ahotsa tranparik gabe \u2014biluzik hori ere\u2014 iristen zaiolako irakurleari. Beharbada badago soiltasun horretan zerbait esentziala: \u00abNire bihotza\/ oinarrizko poema bat da\u00bb.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Alex Gurrutxaga \/ 2014-01-12 \/ 491 hitz Izenburua: Diot Egilea: Gabriel Korta Argitaratzailea: Gabriel Korta (egile editore)<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[2181,521,3,2115,2114,5073,878],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5340"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5340"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5340\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5343,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5340\/revisions\/5343"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5340"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5340"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5340"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}