{"id":5344,"date":"2014-01-14T09:36:23","date_gmt":"2014-01-14T09:36:23","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=5344"},"modified":"2014-01-14T09:36:23","modified_gmt":"2014-01-14T09:36:23","slug":"txano-gorritxo-berri-bat","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/01\/txano-gorritxo-berri-bat\/","title":{"rendered":"Txano Gorritxo berri bat"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2014-01-12\/036\/005\/txano_gorritxo_berri_bat.htm\" target=\"_blank\">Imanol Mercero \/ 2014-01-12 \/ 188 hitz<\/a><\/p>\n<ul>\n<li>Izenburua: Zapatagorri<\/li>\n<li><b>Idazlea:<\/b>Pello A\u00f1orga<\/li>\n<li><b>Ilustrazioak: <\/b>Jokin Mitxelena<\/li>\n<li><b>Argitaletxea: <\/b>Denonartean<\/li>\n<\/ul>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Joan den 2013ko azken arrastoan <i>Zapatagorri<\/i> iritsi zaigu,Txano Gorritxoren bertsio berri bat. Tapa gogorreko edizio zainduan eta tamaina handian, Jokin Mitxelenaren grafismo iradokitzaileak eta Pello A\u00f1orgaren prosa jostalariak kontakizun indartsua ehundu dute haurtzaroan bizitzen den arrisku latzenetakoa agerian jartzeko. Mezua egungo arriskuetara gaurkotuta dator, ipuinei dagokien eran, era sinbolikoan.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Zapatagorrien istorioa zehaztu gabeko garai eta lekuetan abiatzen da, tradizioko ipuinean bezala, nahiz eta abentura ez den amonaren etxerako bidean gertatzen, baizik eta eskolatik bueltan, perretxikoak biltzen hasi eta basoan galtzen denean. Zaila da gehiago kontatzea istorioaren sorpresa zapuztu gabe, baina aurreratu liteke otsoak neskatoa bahituko duela eta kostako zaiola onik irteten.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Testua umorez ukituta dator, baina halako ipuinei dagokien tentsioari eusten zaio amaiera arte. Ilustrazioekin ere berdin gertatzen da. Kolore grisak zuriaren gainean etzaten dira orrialde guztietan oinarrizko abiapuntu gisara eta hori-gorrien aldakiak gorpuztu egiten dituzte \u00f1abartu beharrekoak, naturaren berdearekin batera eta urdin tanta batzuen laguntzaz. Otsoa erraldoia da txano Gorritxoren parean, hortz ilara amaigabeko ahoarekin, iletsua eta atzaparrekin.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Ipuinak ozen irakurtzeko ezin aproposagoa dirudi; hori bai, heldu batek bospasei urtetik aurrerako entzuleei. Ez zigortu haurrak irakurketa behartuan, otoi.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Imanol Mercero \/ 2014-01-12 \/ 188 hitz Izenburua: Zapatagorri Idazlea:Pello A\u00f1orga Ilustrazioak: Jokin Mitxelena Argitaletxea: Denonartean<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[2181,3,553,86,677,5073,1008,2214],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5344"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5344"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5344\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5346,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5344\/revisions\/5346"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5344"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5344"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5344"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}