{"id":5401,"date":"2014-01-20T12:04:34","date_gmt":"2014-01-20T12:04:34","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=5401"},"modified":"2014-01-20T12:04:34","modified_gmt":"2014-01-20T12:04:34","slug":"txepetxen-etorkizuna-oraina-da","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/01\/txepetxen-etorkizuna-oraina-da\/","title":{"rendered":"Txepetxen etorkizuna oraina da"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2014-01-19\/036\/001\/lege_info.htm\" target=\"_blank\">Mikel Asurmendi \/ 2014-01-19 \/ 461 hitz<\/a><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Izenburua:<\/strong> Hiztunpolisa<\/li>\n<li><strong>Egilea:<\/strong> Jon Sarasua<\/li>\n<li><strong>Argitaletxea: <\/strong>Pamiela<\/li>\n<\/ul>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Euskararen hiztunok polisean paratu gaitu Jon Sarasuak. Euskaraz biziko bagara landu behar ditugun alorrak aztertu ditu. Gaian aditua izateaz gain aritua da saiogilea, burua izan ezik hankak gaian (lur lokaztuan) sartuta bizi baita. Hizkuntz alorra sakonetik jorratu ohi du. Ezagunak zaizkigu haren berbak. \u00abGolde aroa\u00bb ezaguna \u00aberein aroa\u00bb bilakatu dela, diosku orain.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Bi ataletan apailatu ditu gaiak: inorganikoak eta organikoak bereiziz. <i>Hiztunpolisa<\/i> eraikitzeko <i>Euskaltasunaren norabideaz apunteak<\/i> eskaini dizkigu. \u00abEuskararen hirira\u00bb iristeko zantzu batzuk markatu ditut neronek:<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Txepetxen (Jose Maria Sanchez Carrion) <i>Un futuro para nuestro pasado<\/i> saioa hartu du gogoan egileak. Txepetxek duela 25 urte utzi zigun uzta ezinbestekoa da euskararen soziolinguistika ulertu ahal izateko. Sarasuak iragana eta geroa baterarazi ditu eta ondorio hau ekarri: etorkizun hura oraina da.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">50 urteetan euskararen alde eraikitako etxea arakatu du. Lehenengo hogei urteetan \u2014diktadurapean\u2014 egon zen euskara: hil bidean kondenaturik. Hil zorian egoteak salbatu zuen, naski. Ondorengo 30 urteetan berriz \u2014demokrazian, euskara salbatu beharko lukeen sisteman\u2014, alderdi politikoen arteko harreman heldugabeek euskarak behar dituen urrats estrategikoak mugatu dituzte.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Dioenez, modernitateak \u2014<i>ezker<\/i> eta <i>eskuin<\/i> joko politikoaren markoa\u2014 ez du hizkuntzaren gaiari heltzeko ekarpen berezirik egin. Modernitatearen iritzi-emaileak ez dira gauza hizkuntzaren eta identitateen arazoa kudeatzeko. Hizkuntzen ekologia moduko bat sortu da haatik. \u00abEz da gutxi\u00bb, dio, baina \u00abez aski ere\u00bb. Tesitura horretan kulunkatzen da euskara. Halaber, Sarasuak \u00abmodako itxura\u00bb hartzen dio hizkuntzen ekologiari, \u00abekologia\u00bb atzizkiari. Kontzeptua ez du errefusatzen ordea, horrela hobesten du: \u00abEtxeari buruzko jakintza\u00bb da ekologia. Etxeak berezko gaiak ditu, etxea eraikigarria da, baina etxearen funtzioa determinatzeko jakintza eskas dugu.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Datozen bost hamarkadetan etxea finkatzeko ikuspegia ere eman digu, gai inorganikoak organikoak bezala tratatzeko garaia heldu da: \u00abEuskal hiztun komunitatearen izate inorganikoekin zer egin?\u00bb, itaundu du Sarasuak. Etxeko sukalde tresnak organikoak bihurtzea proposatzen du, inorganikoak ziren gaiak organikoak bihurtzeko hiru mailako politika artikulatuz: 1) Etorkizunari begira, pentsamendu zoru bat landuz, \u00abbisioa\u00bb behar da. 2) Estrategia behar da. Baina, adi, estrategia izatea ez da \u00abonaren sinonimoa\u00bb. Estrategia epe ezberdinetako helburuak kateatzen dituen artea da. 3) Aurreko biek ekintza eta jardun zehatzen planoa behar dute, eta planoak ulertzeko \u00aboharkabeko sena\u00bb funtsezkoa da, planoak idatzi gabeko izaten baitira zenbaitetan.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Etxea edo organoa Euskararen Gizarte Erakundea (EGE) da, Kontseilua buru izaki. Ebazteko auzia hauxe: gizarteen erakundeen eta erakunde publikoen arteko betebehar banaketa.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Etxearen \u2014organoaren\u2014 gakoa(k) aurkitzeko kontzeptu gakoak eskaini dizkigu: Euskararen gizarte-erakunde sareak diskurtso autonomoa behar du. Euskararen tribua eta euskararen herria bi gauza dira, kasu! Geure etxea finkatu ez ezik, <i>polis-<\/i>eko etxeak saretu behar ditugu: euskararen jendarte-erakunde sareak. Sare berbak adierazi bikoitza daukala: euskara saretuz \u2014higatuz\u2014 joan da eta saretu \u2014uztartu\u2014 beharra dauka. <i>Polis<\/i>-eko hizkuntza politikari <i>Polistika<\/i> deritzo. Euskarak polistikan sartu beharra dauka, <i>polis-<\/i>eko beste hizkuntzekin batera biziko bada. Hots, euskarak behar duena ez da despolitizazioa, aitzitik, birpolitizazioa behar du.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Euskarak behar duen etxea nola, saioa hala: gotorra.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Mikel Asurmendi \/ 2014-01-19 \/ 461 hitz Izenburua: Hiztunpolisa Egilea: Jon Sarasua Argitaletxea: Pamiela<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14,1],"tags":[2181,3,1961,5073,429,404,2232],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5401"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5401"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5401\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5403,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5401\/revisions\/5403"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5401"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5401"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5401"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}