{"id":5414,"date":"2014-01-22T08:32:48","date_gmt":"2014-01-22T08:32:48","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=5414"},"modified":"2014-01-22T08:32:48","modified_gmt":"2014-01-22T08:32:48","slug":"raparen-doinuak-literaturarako-amu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/01\/raparen-doinuak-literaturarako-amu\/","title":{"rendered":"Raparen doinuak, literaturarako amu"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2014-01-22\/036\/002\/raparen_doinuak_literaturarako_amu.htm\" target=\"_blank\">Araitz Muguruza \/ 2014-01-22 \/ 512 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Bi blog ditu Imanol Epelde zarauztarrak horietako bat orain gutxi elikatzen hasi duen &#8216;Etxepare rap&#8217; da. Rap estiloan kantatutako olerki klasikoak biltzen ditu; irakasle lanetan laguntzeko moldatu ditu.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Ofizioz irakaslea da Imanol Epelde zarauztarra (1977, Gipuzkoa). Afizioz, berriz, hamaika izaera hartzen ditu, baina gustatzen zaizkion gauzen artean daude musika eta literatura. Azken horren gainean aritu behar izaten du Antoniano ikastetxean, han irakasten baitu Euskara eta literatura. Ikasleak XVI. mendeko literaturara erakartzeko asmoz sortu zuen <i>Etxepare rap<\/i>, eta duela gutxi blog batean bildu ditu moldatutako olerkiak: \u00abGaztetxoek arreta jartzeko bide onenak dira irudiak eta musika\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Hamar abestirekin euskal literaturaren historiaren lerro nagusiak azaldu ditu. Mende bakoitzeko poesia sorta bana, bideoren batekin lagunduta. \u00abHorietako bakoitza azalpen batekin aberastuz gero, ikasleei azalpenak emateko balio du\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Denborarekin, baina, ikastetxeko horma zurrunetatik harago zabaltzeko gogoa piztu zitzaion. \u00abZerbait berezia eta desberdina izan zitekeela ikusi nuen, eta <i>Argia<\/i>-n blog komunitatea zabaldu zutenez, han hasi nuen bloga\u00bb. Oraingoz, igo dituen bost abestiak Bernard Etxepareren <i>Emazten fabore<\/i>, Jon Miranderen <i>Euskaldun zintzoaren balada<\/i>, Bernardo Atxagaren <i>Zenbait bertso xelebre<\/i>, Bilintxen <i>Pobriaren suertia<\/i>, Arnaut Oihenarten <i>Argia daritzanari<\/i> eta Itxaro Bordaren <i>Hango bordu gainetarik<\/i> lanak izan dira.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Rapa bada Epelderi gustatzen zaion musika mota. Asko entzuten duela dio. Izan ere, musika entzutean ere hitzei garrantzi handia ematen die. Iruditzen zaio antzeko jolasa egiten dutela rap kantariek eta idazleek. \u00abBiek jolasten dute hitzekin. Rap kantarien artean ere badaude besteak baino poetikoagoak direnak\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Askotariko aukerak ematen dituen plaza baten antza hartzen dio Interneti. \u00abGaur egun, irakurketak ez du zertan lineala izan; hitzari irudiak, musika edo soinua gehi diezazkiokegu, edo metatestua sortu\u00bb. Esperimentaziorako plaza da, jendeari ate asko zabaltzen dizkiona. \u00abIdazlearen bakardadeko lana, talde lan bilaka daiteke, hasieratik publikoa\u00bb. Sareak ematen dituen aukeren inguruan, badu bere leloa Epeldek. \u00abEz dago aitzakiariak ez publikatzeko. Sortzailea motibatzen duen ideia bada, badu non erakutsia\u00bb. Ongi ikasia du zarauztarrak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Kuttunena, &#8217;27zapata&#8217;<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><i>Etxepare rap<\/i>-en aurrekoa da <i>27zapata<\/i> bloga. Sarritan elikatzen du bere atari kuttunena. Publikatu izan ditu, besteak beste, hainbat hedabidetan egindako kolaborazioak edo bestelako burutazioak, baina iazko urte amaieran, amari eskainitako olerkiek hartu zuten lekua.\u00abBeharrak eraman ninduen idaztera, mina askatzeko beharrak\u00bb.Aitortu du zalantza handiak izan zituela publikatu aurretik, baina azkenean hala egin zuen, baita erantzun ona jaso ere. \u00abJendearen erantzunarekin harrituta gelditu nintzen, ez nuen espero\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Gogoratu zuen, orduan, idazlearen meritua draman dagoela, \u00abdrama edertasun bihurtzean\u00bb. Eta berdin pentsatzen du oraindik. \u00abEsperientzia intimo batetik abiatutakoak dira literaturako lan onenetako batzuk. Horren gertu badago, zergatik ezkutatu?\u00bb. Azkenaldian, gehien bisitatu dituen atariak ere \u00aboso intimoak\u00bb direla gaineratu du. Uste du norberak barruan duena gehiagotan azaleratu eta, zergatik ez, publikatu behar dela. \u00abNiretzat garrantzitsuak dira zinema kritikarien blogak, aukeratzeko zein filma ikusi edo ez; baina gero interesatzen zait jendea nola dagoen, zein kezka dauzkaten, eta, hori literaturaren bidez egiten badute, guztion osasun mentalerako askoz hobeto\u00bb. Gabezia ikusten du hor.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Blogen komunitatean bezain aritua da sare sozialetan ere Epelde. Sorkuntza lanak zabaltzeko ez ezik, hezkuntzarako ere erabilgarria izan daitekeelakoan dago, betiere helburua lortzen lagunduko badu. \u00abSarean daude gazteak, eta irakasleok ere egon behar dugu hor\u00bb. Hain zuzen, ikasleekin egindako literaturako lan bat Twitter bidez zabaldu zutela gaineratu du.\u00abEz da askorik behar horretarako, esperimentatzeko gogoa baizik\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Araitz Muguruza \/ 2014-01-22 \/ 512 hitz Bi blog ditu Imanol Epelde zarauztarrak horietako bat orain gutxi elikatzen hasi duen &#8216;Etxepare rap&#8217; da. Rap estiloan kantatutako olerki klasikoak biltzen ditu; irakasle lanetan laguntzeko moldatu ditu.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,46],"tags":[2181,2236,1946,3,2235,5082,2237],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5414"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5414"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5414\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5416,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5414\/revisions\/5416"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5414"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5414"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5414"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}