{"id":5512,"date":"2014-02-03T11:09:12","date_gmt":"2014-02-03T11:09:12","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=5512"},"modified":"2014-02-24T11:12:47","modified_gmt":"2014-02-24T11:12:47","slug":"obaba-obamaren-ametsetan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/02\/obaba-obamaren-ametsetan\/","title":{"rendered":"Obaba Obamaren ametsetan"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2014-02-02\/036\/002\/obaba_obamaren_ametsetan.htm\" target=\"_blank\">Mikel Asurmendi \/ 2014-02-02 \/ 478 hitz<\/a><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Izenburua:<\/strong> Nevadako egunak<\/li>\n<li><strong>Egilea:<\/strong> Bernardo Atxaga<\/li>\n<li><strong>Argitaldaria: <\/strong>Pamiela<\/li>\n<\/ul>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Nevadako bizipenak kontatu ditu <i>Nevadako egunak<\/i>-en Atxagak. Ez da egunerokoa, ordea. 150 piezaz osaturiko lana da, genero gisa sailkatzen zaila. \u00abKronika bilakatutako nobela\u00bb legez sailkatuko nuke neronek. Iruzkingile originala izan gabe, ausart izan nadin: liburuak Jose Irazu izenez behar ote lukeen nago.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Kronika-nobelaren pertsonaia nagusien izenak irrealak izan arren, Angela emaztea (Asun Garikano), Izaskun eta Sara alabez beste (Elisabet eta Jone Irazu), badira izen errealak: Irazuren aita Jazinto eta Izaskun ama. Badira ere benetako izenak eta izanak: Mary Lore, Bob Earle edo Mannix lagunak, lagunen lagunak Dennis Horace Wilson eta Brianna Denison funtsezko pertson(ai)ak. Pertsona(ia)k anitz dira. Iraganeko Paulino Uzkudun edo Nabokov, bi aipatu aldera, hala nola Barack Obama. Egungo bakarra aipatzearren.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Orainean gauzatua izanda ere, obra honek egilearen oroimenean \u2014oroi eta minean\u2014 hartzen du funtsa. Egileak \u00abiraganeko Obaba egungo Obaman txertatu du\u00bb. \u00abAmets <i>atxagiarra<\/i> egungo amets amerikarrean txertatu du Irazuk\u00bb. Tira, bi esaldiz ebatzi dut \u00abzioa\u00bb. Kontua konplexuagoa da baina.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Atxaga Gaztelako Villamediana herrira joan zen gaztetan eta orain <i>pertsona nagusia<\/i> Nevadako Renora. Villamedianan, nerabezaroko Asteasu Obaba bihurtu zuen. Ameriketara joanik, berriz, Obabako ametsak amets iparramerikarrekin <i>uztartu<\/i> ditu. <i>Amerikar ametsaren<\/i> eraginez pertsonok gero eta pertsonaiagoak bihurtuz goazen honetan, Obabako pertsonaiekin uztartu ez ezik, Irazuk Obabako mundu magikoaren funtsezko protagonistak oroi-minean dituela eraiki du kronika-nobela hau. Berbarako, Jose Francisco autistaren istorioa Nevadako bizialdian ageri da. <i>Bi anai<\/i> gogoratu zait, Irazuren bi anaien arteko gorabeherak irakurtzean.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Atxagak \u2014artean zertu gabeko iragana dugula\u2014 nerabezaroko ametsak zertu ahala gauzatu zuen <i>Obabakoak<\/i>. Areago, <i>Obabakoak-<\/i>en genesia <i>Etiopia-<\/i>n dago: \u00abObabatxue obabatxue obabatxue \/ doian orduen \/ zaldi urdinen gainean \/ Beste mile gehiago joango dire atzean\u00bb (Bizkaiko lo-kanta). Nevada <i>Etiopia-<\/i>ko basamortuan dago: zaldiak, urmaelak, zisneak edota mapatxeak\u2026 <i>Etiopia<\/i>-n Bonny eta Clyde, King Kong edota Francis Picabia daude, baita <i>Nevadako egunak<\/i>-en ere. Obaba dago Nevadan, eta bereziki \u2014sailkatzen ere zaila den\u2014 <i>Obabakoak<\/i> idatzi zuen egile(h)aren oroi-minaren oihartzunak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Renora iritsi da Atxaga. Obamaren hirietako bat. Alabaina \u2014tamalez edo zorionez\u2014, Obaba laga ostean idazleak desiratzen zuen \u2014eta guk berarekin, mundu magiko hark liluraturik desiratzen genuen\u2014 hirira ez da \/ gara arribatu. Utopikoak ez ezik, utopiko ausart fantastiko lotsabakoak bilakatu gara. New York Gasteizen dugu: \u00abZorionak guri, yougurt fantastikoekin aurreratzen dugun diruarengatik\u00bb. Martetarrak ez dira gure mundura etorriko, gu goaz Martera. Marterako ametsezko bidaia erreala eta gauzagarria da honezkero.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Bidaiak bidaia, <i>Etiopia<\/i>. <i>Obabakoak<\/i>. <i>Gizona bere bakardadean<\/i>. <i>Behi euskaldun baten memoriak.<\/i> <i>Zazpi etxe Frantzian<\/i>\u2026 Zein baino zein hobeak dira, baina denak ez dira maila berekoak. Literaturak \u2014sailka gaitza barne\u2014\u2014poesia dakar edo ez.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Tamala edo zoriona nola, halaxe bizi dut neronek literatura. Nire gustuko, ideiekin baino gehiago hitzez idazten da. Gakoa emozioa da, ez arrazoia. Ez nau Marteko argiak \u2014edo Iparramerikakoak\u2014\u2014 liluratzen, Marteko balizko argi-liluraren <i>distira<\/i>-k baizik. Liburu bakoitzaren barruan liburu argal bat dago, kanpora atera nahian. Hara, horiek esanda, ez naiz originala. Ausart beste baikor izan nahi dut, alta. Liburu honen baitatik beste bat ernatuko den esperantza atxikitzen dut.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Mikel Asurmendi \/ 2014-02-02 \/ 478 hitz Izenburua: Nevadako egunak Egilea: Bernardo Atxaga Argitaldaria: Pamiela<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[2181,241,3,5073,429,2297,404],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5512"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5512"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5512\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5556,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5512\/revisions\/5556"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5512"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5512"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5512"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}