{"id":5524,"date":"2014-02-24T07:53:15","date_gmt":"2014-02-24T07:53:15","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=5524"},"modified":"2014-02-24T07:53:15","modified_gmt":"2014-02-24T07:53:15","slug":"bizigarri","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/02\/bizigarri\/","title":{"rendered":"Bizigarri"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/iritzia\/2014-02-21\/004\/003\/bizigarri.htm\" target=\"_blank\">Idurre Eskisabel \/ 2014-02-21 \/ 168 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Nor ez ote da jarri noizbait gau ilunean izarrei begira, eta nori ez ote zaio pasatu burutik han urrun, ilargia baino haratago, orratz buruen pareko izar \u00f1i\u00f1irkarien artean izango dela bizitzarik.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Ideia hori burutazio xelebre bat baino askoz ere gehiago da Rene Heller eta John Amstrong astronomoentzat (kanadarra lehena, estatubatuarra bigarrena): beren ikerketa, lan eta pentsamenduaren ardatz dute, eta urteetako ahaleginaren ostean ondorioztatu dute baietz, unibertso zabaleko beste zoko askotan daudela bizitza sortzeko baldintzak. Are, hamaika direla gure hau baino askoz \u00abbizigarriagoak\u00bb diren planetak. Besteak beste, bizigarritasunaren parametroak zehaztu baitituzte Heller eta Amstrongek: Lurraren masa hirukoiztuko lukeen planeta bat eta izar K \u00f1a\u00f1o baten inguruan orbitatuko lukeena litzateke ideala, grabitate eta erradiazio baldintzengatik, eta haiek sortutako erliebe, klima eta bioaniztasunagatik. Heller eta Amstrongen arabera, Alpha Centauri B-ren sisteman badaude baldintza horiek.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Nolanahi ere, izarrei begira dagoela nork ez du pentsatu une batez han urruneko balizko mundu hori, izar \u00f1i\u00f1irkarien artean gordetako planeta biziduna, gure hau baino bizigarriagoa izango dela derrigor, ezinezkoa dela inon gizakia baino ezer suntsitzaileagorik aurkitzea.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Idurre Eskisabel \/ 2014-02-21 \/ 168 hitz<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[81,7,8],"tags":[2181,119,3,239,5071],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5524"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5524"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5524\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5528,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5524\/revisions\/5528"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5524"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5524"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5524"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}