{"id":5540,"date":"2014-02-24T10:11:17","date_gmt":"2014-02-24T10:11:17","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=5540"},"modified":"2014-02-24T10:11:17","modified_gmt":"2014-02-24T10:11:17","slug":"egungo-gizartea-labur-labur","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/02\/egungo-gizartea-labur-labur\/","title":{"rendered":"Egungo gizartea, labur-labur"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2014-02-22\/034\/001\/egungo_gizartea_labur_labur.htm\" target=\"_blank\">Araitz Muguruza \/ 2014-02-22 \/ 502 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>162 mikroipuinez osatuta dago &#8216;Lasai, ez da ezer gertatzen&#8217;; Ana Malagonek argitaratu duen lehen liburua da.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Nahiz eta 162 ipuin laburrez osatuta egon, sentipen orokor bat transmititzen du Ana Malagon idazlearen (Donostia, 1978) <i>Lasai, ez da ezer gertatzen<\/i> lehen liburuak (Elkar). Orrialde batean idatzita dauden istorio desberdinen bilduma da, baina badago guztiak lotzen dituen lokarri bat: hutsunearen sentipena. \u00abBakardadea eta frustrazioa dira gaur egungo gizarteak markatzen dituen bi ezaugarriak; pisu handia dute horiek liburuan\u00bb. Horiek azaleratzen dira istorioetan, baina ironiaz, gizakiek \u00abautodefentsarako\u00bb duten tresna dela iruditzen baitzaio.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Duela bi urte ekin zion mikroipuinak idazteari, <i>samulasaitasuna.tumblr.com<\/i> eta <i>samuraitasuna.org<\/i> atarietan. Han zintzilikatutakoetako asko eraman ditu liburura, moldatuta batzuk, moldatu gabe besteak, baina badira bidean erori diren edo papererako propio sortu dituen aleak. Blogek, izan ere, balio izan die idazteko ohitura \u00abmodu zorrotz batean\u00bb hartzeko. Istorioek ordena zehatz bat daramate: \u00abSaiatu naiz halako lotura tematiko bat ematen, istorio desberdinak izanagatik batetik besterako jauzia handiegia ez izateko\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Istorioak kontatzeko formaturik eraginkorrena iruditzen zaio mikroipuina. \u00abBaliteke istorioetako batzuk luzatzeko moduan izatea, baina aleetako askoren muina galdu egingo litzateke luzatzen arituta\u00bb. Motzean istorioen indarra eta lehortasunari eutsi egiten zaiola dio.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Egun nagusi diren bakardade eta hutsune sentipenak gizarteak berak sortu dituela iruditzen zaio Malagoni. Bete-betean eragiten diola dio, eta ez bere belaunaldiari soilik: \u00abAurkitu dugun bizitza eta gizartea ez da espero genuena, eta, batez ere, ez da hamarkada luzeetan sortuz joan diren itxaropen horiei erantzuteko gai\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Malagonek uste du gizartean frustrazioa eragin duela saldu duten zoriontasunaren faltak. Gizakiak, hala ere, baditu horiei aurre egiteko hainbat modu, eta horiek islatzen ahalegindu da liburuan. Modurik \u00aberaginkorrena\u00bb, baina, ironia dela iruditzen zaio Malagoni. \u00abEgoera erlatibizatzea eragiten du, ezer ez dela gertatzen pentsatzea\u00bb. Liburuko pertsonaiek \u00abegoera kontrolpean\u00bb dutela erakusten dute ironiaren bitartez, nahiz eta minak hor jarraituko duen. \u00abRol nagusia du minak liburuan\u00bb. Beste hainbat forma ere erabiltzen dituzte pertsonaiek beren egoerari aurre egiteko. Besteak beste, amorrua eta nihilismoa aipatu ditu Malagonek.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Nahiz eta 162 mikroipuinak ez egon multzotan banaturik, bizitzan \u00abmugarri\u00bb diren aroetan egokitutako egoerak kontatzen dira. <i>Haurtzaroa<\/i>, <i>bizitza modernoa<\/i>, <i>bizitza platonikoa<\/i> eta <i>heriotza<\/i> izenez katalogatu ditu lau mugarriak. Istorioetan haurren presentzia nabarmena dela adierazi du Malagonek. Gerora pertsonek izango duten izaeraren isla direla pentsatzen du: \u00abTxikitan, denok izan ditugu egoera traumatiko batzuk, gerora behin baino gehiagotan gogoratuko ditugunak\u00bb. Izan ere, gizakiak errealitatearekin duen \u00abnahi eta ezina\u00bb garai horretan hasten delakoan dago idazlea. \u00abGure despotismoari mugak jartzen hasten garen garaia da\u00bb. Heriotza ere behin baino gehiagotan agertzen da liburuan; hiltzeko modu guztiak agertzen dira. \u00abAdin batetik aurrera, benetan kezkatzen du gaia horrek\u00bb, gaineratu du idazleak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Lehenengo liburua eskuetan<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Iban Zaldua idazleak egin du Malagonen lehen liburuko hitzaurrea, eta atzo egin zuten aurkezpena ere hark abiatu zuen. \u00abEzkutuko egilea\u00bb plazaratu dela nabarmendu du Zalduak; izan ere, Urruzuno saria irabazitakoa da Malagon. Nahiz eta urteetan ezer argitaratu ez, Zalduak adierazi du liburuko testuek geldirik egon ez dela erakusten dutela. Zalduaren arabera, web literaturaren adibide garbia da <i>Lasai, ez da ezer gertatzen<\/i>. Edukiaren aldetik ipuingintzaren aldaera errealistara oso modu egokian jotzen duela dio: \u00abHorrek egiten du liburua distiratsu, idazleok badugu-eta laburrean fantasiara jotzeko joera\u00bb.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Araitz Muguruza \/ 2014-02-22 \/ 502 hitz 162 mikroipuinez osatuta dago &#8216;Lasai, ez da ezer gertatzen&#8217;; Ana Malagonek argitaratu duen lehen liburua da.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[2181,2283,1946,3,188,2284,5073],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5540"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5540"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5540\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5542,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5540\/revisions\/5542"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5540"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5540"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5540"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}