{"id":5613,"date":"2014-03-05T10:14:47","date_gmt":"2014-03-05T10:14:47","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=5613"},"modified":"2014-03-05T10:14:47","modified_gmt":"2014-03-05T10:14:47","slug":"printzesa-deseraikitzen","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/03\/printzesa-deseraikitzen\/","title":{"rendered":"Printzesa deseraikitzen"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/harian\/2014-03-05\/020\/001\/Martxoaren_8ari_begira_II_.htm\" target=\"_blank\">Maite Asensio Lozano \/ 2014-03-05 \/ 1.242 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Printzesaren irudiarekin lotuta dago egungo gizarteak sustatzen duen andre eredua. Feministek hainbat lantegi antolatzen dituzte, feminitate hori hautsi eta jabekuntza prozesua abiatzeko.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Virginie Despentes pentsalari feminista frantziarrarena da ohartarazpena: \u00abIzan gaitezen errealistak: saldu diguten ideal hori, emakume txuri seduzitzailea baina ez puta, ongi ezkondua baina ez inoren itzalpekoa, lan egiten duena baina bere gizona zapuztuko lukeen arrakastarik lortu gabe, argala baina ez elikadurarekin obsesionatua, beti gazte baina kirurgia estetikoak desitxuratu gabea, ama betea baina pardelekin eta eskolako lanekin gainezka egiten ez duena, etxekoandre ona baina ez neskamea; [&#8230;] emakume hori ez dut sekula inon aurkitu. Litekeena da, gainera, ez existitzea\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">XXI. mendean emakume izateak feminitate eredu ezinezkoa erdiesten saiatzea dakarrela ondo adierazten du <i>King Kong Th\u00e9orie<\/i> liburuko pasarte horrek (euskaraz irakur daiteke Edok argitaratutako <i>Genero ariketak<\/i> lanean). Ederrak, atseginak, samurrak, baina mendekoak, ahulak, pasiboak&#8230; eta maitasunean oinarritutako bizi proiektuarekin. Feminitatearen ezaugarri horiek guztiak biltzen ditu ipuinetako printzesaren irudiak, Irantzu Varela kazetariaren ustez (Portugalete, Bizkaia, 1974): \u00abEmakume guztiok dugu printzesa bat barruan, neurri batean, ez daukagulako printzesak ez diren errefenterik\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Izan ere, eredu hori berrindartuz ari da sistema patriarkala emakumeen nortasun molde bat inposatzen: \u00abGaur egun, nekez konbentzituko gaituzte ezin dugula lan egin, abortatu edo gidatu, baina nolakoak izan behar dugun adieraz diezagukete, hedabideek, kulturak eta ingurune sozialak etengabe igortzen dizkiguten mezuen bidez. Indarkeria sinboliko hori da emakumeen aurkako errepresio tresna indartsuena\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Faktoria Lila taldearen bidez, <i>desprintzesatze<\/i> tailerrak ematen ditu Varelak, andrazkoen bizimodua gurutzatzen duen irudi hori deseraikitzeko. Lau esparruren analisi kritikoa egiten dute: maitasun erromantikoa, gorputza eta edertasuna, lana eta enplegua, eta desioak. Funtsean, jabekuntza prozesuaren lehen urratsa da: \u00abMenderatze sistema hain dago ondo planteatuta, ezen emakume askok desberdintasunik ez antzematea lortu duen. Hortaz, ezinbestekoa da gutako bakoitza konturatzea bizi, nahi eta espero ditugun gauza asko patriarkatuak inposatu dizkigula\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Maitasuna erdigunean<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Ezkontza jarri du adibide. Andrazkoak mendekotasun psikologikora bultzatzen dituen harreman heterosexualen sinboloa delako: \u00abMaitasuna gure bizi proiektu nagusi izan dadin hezi gaituzte. Baina ez maitasunaren bidez plazera eta ongizatea lortzeko, baizik eta gizon batek bizi osoan maite gaitzan lortzeko. Besteek maite gaituztenaren arabera maite dugu geure burua emakumeok\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Ildo horretan, kezkatuta agertu da, ezkontzea \u00abbizitzan helburutzat\u00bb duten andre asko dagoelako oraindik: \u00abEzkontzeko ilusioa izatea ez litzateke berez kaltegarria izango, ez balitz agindu sozial bat. Bikotekiderik eduki gabe ere ezkondu nahi duen jendea egotea ia patologikoa iruditzen zait. Baina munduan bortxaz hildako hamar emakumetik lau bikotekidearen esku hiltzen direla kontuan hartuta, ondorioztatu beharko genuke gizonezko bikotekide bat izatea arrisku praktika bat dela emakumeentzat\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Gaineratu du maitasunaren ideia lanarekin lotuta dagoela, ordaindu eta aitortu gabekoarekin batik bat, hau da, andrazkoen gain erortzen den zaintzarekin bereziki. \u00abEmakume batzuek identifika dezakete garbigailua jartzea eta kozinatzea lana dela, baina ez seme-alabak zaintzea, maitasunagatik egiten dutelako. Eta hori da patriarkatuaren engainurik handiena: zaintza lan guztia andreok egin behar dugu, doan, pozik, maitasunez; eta horrek zoriontsu egiten ez bagaitu, errudun sentituko gara\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Feminitatearen \u00abtranparik handiena\u00bb maitasuna dela berretsi du Josebe Iturrioz filosofoak (Ordizia, Gipuzkoa, 1978): \u00abBatzuek jarraitzen dute harremanak idealizatzen, bizitza osoa bikotearen inguruan eraikitzen&#8230; Gaur egun, gure harremanak, nola ugaltzen garen, zertara lotzen gaituzten gure afektuek&#8230; hori klabe politiko kritikotik aztertu behar dugu\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Printzesaren eredua hausteko ez ezik, maskulinitatearekin esperimentatzeko aukera ematen dute <i>drag king<\/i> tailerrek. Euskal Herrian, Medeak talde feministak antolatzen ditu, eta, besteak beste, Iturriozek berak ematen ditu. Lantegiotan, gizonak balira bezala janzten eta jarduten dira emakumeak. \u00abGizonaren rola egiteko, aurretik zure feminitatea irakurri eta deseraiki behar duzu\u00bb. Baina ez da mozorro soil bat; xede politikoa du: \u00abGorputza zeharkatzen duen esperientzia bat da: espazio publikoan beste modu batera egoteko aukera ematen die emakumeei, maskulinitateak duen boterea bizitzekoa. Eta, bide batez, nabaritzen dute gizonentzat zein erraza den munduan erregeak bezala egotea\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Generoa, gorputzean<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Gorputzaren bidezko jabekuntza lantzen du Iturriozek batik bat, erabat aurkakoa delako abiapuntua: \u00abEmakumeen gorputza bera desjabekuntzan edo botere expropiazioan dago hezia\u00bb. Feminitateak oinarrian duen ahultasuna fisikoki ere antzeman daitekeela erantsi du: \u00abNola esertzen gara? Hankak gurutzatuta, makurtuta, espazio gutxi okupatzen&#8230; Gorputzak bere espresioetan erabiltzen dituen genero esanahiak aztertzen ditugu, eta hor ikusten dugu boterea: hankak zabalik esertzen banaiz, espazio bat hartzen ari naiz, eta hor boterea dago\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Baina hori baino sakonagoa da auzia. Gorputzaren eta buruaren arteko dualtasunik ez dagoela azaldu du Iturriozek, eta Karl Marxen alienazioaren kontzeptua hartu du erreferentzia gisa: \u00abLehenengo alienazioa ez da klasea, gorputza baizik. Pertsonok bizi gara gure gorputza kanpo objektu bat balitz bezala, baina egiaz gorputza baino ez gara. Munduan egoteko modua da norbere gorputza\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Varelak zehaztu du gorputzetik kanpo bizi direla andreak, baina gorputzarekin obsesionatuta: \u00abEmakumeok gure gorputza gustuko izan ez dezagun oso ondo antolatuta dago sistema patriarkala\u00bb. Egonezin hori, aldi berean, zuzenean lotuta dago harremanak eraikitzeko moduarekin: \u00abGure gorputza baldin bada pertsonok dugun gauza bakarra, eta zure gorputza gustuko ez baduzu edo zure gorputzarekin identifikatzen ez bazara, nola erlazionatuko zara munduarekin? Mendekotasun eta botere gabezia posizio batetik\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Edertasun kanon nagusiaz mintzatu da Iturrioz ere. Itxura fisikoaren bidez emakumeen gaineko \u00abkontrola\u00bb sustatzen dela salatu du: \u00abErregimen basatia inposatzen zaie\u00bb. Telebistaren mundura jo du adibide bila: \u00abEmakumeek ordubete lehenago joan behar dute ilea apaintzeko eta makillatzeko, zeren, telebistan ateratzeko, txapa eta pintura behar dute; gizonek ez, itsusiak, lodiak eta burusoilak izan arren. Azken batean, emakume batek zer izan behar du bizitzan? Lirain\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Areago, kirurgia estetikora eta andreentzako <i>edertasun<\/i> produktuetara osasuna ikertzera baino baliabide gehiago bideratzea kritikatu du: \u00abGaur egun feminitatea puntako teknologia da; emakumeei buruzko irudia teknologikoa da, naturala baino gehiago. Pelikuletan ikusten ditugun emakumeak ez dira egiazkoak, ez genituzke ezagutuko kalean. Horra iristea ezinezkoa da\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Baina gurutzada horretan sartuta daude andrazko asko. Gorputz argalak eta gazteak dira eredugarri, eta andreei etengabe ikusarazten zaizkie <i>akatsak<\/i>. Varelaren hitzetan, \u00abbotika batera sartzen garenean, ile zuriak, orpo urratuak, zelulitisa, zimurrak&#8230; baino ez ditugu ikusten. Emakumeei segurtasun handia kentzen zaie, hala\u00bb. Iturriozen hitzetan, \u00abguk aztertua dugu anorexiaren arazoa. Oso konplexua da, ezin da eder egoteko nahira murriztu, baina badu harremana emakumeen gorputzen patu argal horrekin\u00bb. Deitoratu dute andreek hainbeste baliabide, denbora eta ahalegin eskaintzea gorputza aldatzeari. \u00abBaina hori guztia baino esanguratsuagoa da emakumeen autoestimuan eragiten den kaltea\u00bb, esan du Varelak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Aldi berean, ordea, itxura fisikoak, norbere burua ondo ikusteak, emakumeen jabekuntzan lagun dezakeela uste du Faktoria Lilako kideak. Baina nola zaindu norbere irudia, mendekotasun horietan erori gabe? Muga lausoa dela onartu du: \u00abMinigona batek edo ezpain gorri batzuek, berez, ez zaituzte patriarkatuaren esklabo egiten: giltzarria da nola janzten dituzun\u00bb. Aldea jarreran dagoela nabarmendu du: \u00abEzpainak gorriz margo ditzakezu zu gustura egoteko, baina ez besteen gustuko izateko. Norbaiten desioa piztuko duzula ere jakin dezakezu, baina ez dituzu margotuko besteen desioetara makurtzeko. Begiradak kudeatzeko modua ere desberdina da: papar zabala janzteagatik ez dut zertan gustuko ez dudan begirada bat jasan\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Transfeminismoa txertatuz<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abNorberak asmatu behar du zein den feminitate propio hori, feminitatetik egin nahi badu\u00bb, erantsi du Iturriozek. Pauso bat gehiago ematea proposatzen dute <i>drag king<\/i> tailerretan: maskulinitatea lantzea. Izan ere, gizon-emakume binarismoa hautsi egiten dute, diskurtso transfeminista txertatuz. Funtsean, muturreko maskulinitate eta feminitatearen artean, sexu zein genero gehiago daudela azaleratuz. \u00abNi bezalako bollera, marimutil, trabesti, transgenero horiek guztiek gorputz askori ateak ireki dizkiete: beren bizitza beste era batera bizitzeko aukera eman diete\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Dena den, eredu hegemonikoetatik urruntzen diren generoen bidea ez da erraza; <i>lumak<\/i> dakarren zigorraren jakitun dira Medeak-ekoak. Iturriozen arabera, \u00abnire kasuan, oso garrantzitsua izan da maskulinitatera diskurtso indartsu batekin sartzea, horrek egin duelako ni sendo sentitzea, eta zamari zein bazterketari aurre egin ahal izatea\u00bb. Baina zer gertatzen da horretarako prest ez daudenekin? Iturriozek erantzun du pertsona bakoitzari dagokiola bere maskulinitate edo feminitatea definitzea, norbere beharretara egokituta. \u00abEstrategia politiko feministak edukitzea da inportanteena; gero, gorputz bakoitzak erabaki beharko du genero inskripzio hegemoniko horietan nola kudeatu bere sexu, genero eta desio kontuak\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Maite Asensio Lozano \/ 2014-03-05 \/ 1.242 hitz Printzesaren irudiarekin lotuta dago egungo gizarteak sustatzen duen andre eredua. Feministek hainbat lantegi antolatzen dituzte, feminitate hori hautsi eta jabekuntza prozesua abiatzeko.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,65],"tags":[2181,3,2328,2244,5083,2326,2325,66,2327],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5613"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5613"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5613\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5615,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5613\/revisions\/5615"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5613"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5613"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5613"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}