{"id":569,"date":"2012-09-06T06:32:19","date_gmt":"2012-09-06T06:32:19","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=569"},"modified":"2012-09-06T06:32:44","modified_gmt":"2012-09-06T06:32:44","slug":"amua","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2012\/09\/amua\/","title":{"rendered":"Amua"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/iritzia\/2012-09-05\/004\/003\/amua.htm\" target=\"_blank\">Idurre Eskisabel \/ 2012-09-05 \/ 173 hitz<\/a><\/p>\n<p><!--more-->Alboko umeen lagun egin da alaba, hondartzan. Iritsi bezain laster hurbildu dira elkarrengana, eta hamar minuturen buruan betidaniko adiskide minak ematen dute. Nemoren baldea utzi die gureak; Hello Kittyren flotagailua trukean neba-arreba ilegorriek. Hor dabiltza hirurak, pozarren, berriketa bitxian. Izan ere, gureak euskaraz soilik egiten du, eta ondoko ilegorriek gazteleraz baino ez. Baina, nola edo hala, ulertzen dute elkar; gustura ari dira.<\/p>\n<p>Eta haiei begira, bi ama. Haurren bat-bateko adiskidetasuna luze doala ikusita, elkarrekin hitz egitera behartuta. Hizkuntza berean ari garen arren \u2014bestearen ezjakintasunak behartutako gazteleraz, noski\u2014 bitxi doa gure berriketa ere: umeei buruzko iruzkin tentelekin abiatu eta segituan iritsi gara hizkuntzaren auzira. Harrigarria ei da nire alabak euskaraz baino ez egitea, ez al didan kezkarik sortzen&#8230; Eta bat-batean, azalpenak ematen sentitu dut neure burua: lasai egoteko, txikia dela, ikasiko duela gaztelera, ulertu ulertzen duela&#8230; Hau da, neure burua eta gure etxeko hizkuntz hautu eta jardunak zuritzen, disparateren bat egiten ariko bagina bezala.<\/p>\n<p>Eduardo Apodakari irakurri berri diot: erdara \u00abneutro, zibil, zabal, aberats eta unibertsala\u00bb dela jan dugu; barru-barruraino irentsi dugu amua.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Idurre Eskisabel \/ 2012-09-05 \/ 173 hitz<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[81,7,38,8],"tags":[9,252,5086,5079,239,5071],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/569"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=569"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/569\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":572,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/569\/revisions\/572"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=569"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=569"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=569"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}