{"id":5707,"date":"2014-03-10T07:37:52","date_gmt":"2014-03-10T07:37:52","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=5707"},"modified":"2014-03-10T07:37:52","modified_gmt":"2014-03-10T07:37:52","slug":"enplegua-vs-lana-i","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/03\/enplegua-vs-lana-i\/","title":{"rendered":"Enplegua vs lana (I)"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/berria\/2014-03-08\/005\/003\/lege_info.htm\" target=\"_blank\">Iratxe Retolaza \/ 2014-03-08 \/ 238 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Ilobak lau urte zituela bota zuen lelo mingarri hau: \u00abAmamak ez du lanik egiten\u00bb. Kosta zitzaigun ikusaraztea amamak lan handia egiten zuela. Ordurako jada ikasia zuen mundua logika jakin baten galbahetik begiratzen: enplegua = lana, soldataduna = langilea. Horiek gogoan, logika hori iraultzeko premiaz hitz egiten duen saiakera bat ekarri nahi izan dut hizpidera gaur, Emakume Langilearen Nazioarteko egunean: Silvia Federiciren <i>La revoluci\u00f3n en punto cero. Trabajo dom\u00e9stico, reproducci\u00f3n y luchas feministas<\/i> (2013).<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Saiakera horretan, besteak beste, begirada feminista-antikapitalista batetik heldu zaio etxeko lanen esparruari. Federicik ohartarazi bezala, sistema kapitalistak soldatadun vs soldata-gabeko logika eraiki du; eta enpleguaren logika horretatik kanpo geratzen dira, beraz, soldata-gabeko hainbat lan, kapitalismoak ikusezin egin dituenak. Diru trukerik ez dagoenez, baloratu ere egiten ez direnak. Lan sozial asko, gizarte-ekimen asko. Horien artean, jakina, etxeko lanak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Gainera, Federiciren ustez, etxeko lanak emakumeen esplotaziorako eremu bilakatu dira, eta sistema kapitalista sostengatzeko funtsezko. Neurri horretan, etxekoandreak (eta etxeko langileak, oro har) sistema kapitalista sostengatzen duten soldata-gabekoen artean kokatzen ditu. Federici kexu da: ezker mugimenduek etxeko lanen inguruko gogoeta gutxi egin dute, eta langile horien egoerak ez du lekurik agenda politikoan.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Ez dezagun, bada, gaurko egunean logika hori geure egin, eta emakume langile oro gogora ekar dezagun. Baita soldata-gabeko lanetan jarduten duten horiek. Baita beste emakume batzuek bide profesionalak gara ditzagun zaintza-lanetan lagundu diguten horiek. Gizarte-langile horiek askotariko lanetan jarduten dutela oihuka dezagun. Hurrengo belaunaldien ahotan ez dezagun entzun lelo mingarri hau: \u00abAmamak ez du lanik egiten\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Iratxe Retolaza \/ 2014-03-08 \/ 238 hitz<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,65,8],"tags":[2181,3,2244,5083,1960,5071],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5707"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5707"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5707\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5710,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5707\/revisions\/5710"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5707"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5707"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5707"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}