{"id":5787,"date":"2014-03-19T08:36:51","date_gmt":"2014-03-19T08:36:51","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=5787"},"modified":"2014-03-19T08:36:51","modified_gmt":"2014-03-19T08:36:51","slug":"poeta-sena-kendu-gabe","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/03\/poeta-sena-kendu-gabe\/","title":{"rendered":"Poeta sena kendu gabe"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2014-03-15\/033\/001\/poeta_sena_kendu_gabe.htm\" target=\"_blank\">Araitz Muguruza \/ 2014-03-15 \/ 333 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Bere ibilbide literarioan erabili dituen elementuen bidez osatu du &#8216;Abisalia&#8217; ipuin liburua Asier Serranok.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Anabasari ordena bilatzen aritu da Asier Serrano idazlea (Eibar, Gipuzkoa, 1971). \u00abIa obsesio\u00bb dituen gaiak hari bati jarraituz lotu ditu, eta objektuak erabili <i>Abisalia<\/i> (Txalaparta) liburuko ipuinetako paisaia kontatzeko, Serranoren ibilbide literarioan \u00abbehin baino gehiagotan\u00bb agertu direnak. Erloju bat, erlojugilea, haren kristalezko begia eta Lorelei. \u00abBizipen pertsonaletatik abiatuta, sentipen unibertsalak berriz ere mahai gainean jarri nahi izan ditut, iradoki; istorioek ez dute amaiera perfekturik, nahita egin dut hori\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abGordina goxo eta eder\u00bb kontatzen ahalegindu da Serrano, eta \u00abkonplexurik gabe\u00bb. Lasai idatzi du dagoeneko obsesio ere bihurtu zaizkion gaien inguruan. Horietako bat du boterea, eta horregatik izango dira hainbat gobernu mota Abisalia lurraldean. Eibarren antza baduela iruditzen zaio Serranori. \u00abGaztetatik izan dut herritik alde egiteko desioa\u00bb. Serranoren beste obsesioetako bat, antza. Jaioterriak, hala ere, nabarmen eragiten du liburuan, eta batez ere han bizitakoek hartzen dute indarra: \u00abAbisalia hiriaren gerriak badu Eibartik asko, hango bizipenek eta barrura begiratzeko moduak agertzen dira liburuan\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Estilo narratiboan daude idatzita ipuinak, baina poesia presente dagoela adierazi du Mikel Soto Txalapartako editoreak: \u00abPoeta beti da poeta, baita prosan ere\u00bb. Bide horretatik jo du Serranok ere, <i>Hiri Gorritik<\/i> eta <i>Desterratuen piztiarioa<\/i> idatzi ondotik konturatu zen estilo aldetik bilakaera bat izaten ari zela. Hala, \u00abpoema liburua izan nahi ez zuen liburua\u00bb egin duela nabarmendu du. Dena den, bi estiloak tartekatu egiten direla uste du.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><i>Abisalia-<\/i>ko ertz guztiek dute lotura bata bestearekin. Lehenengoz oharkabean topatu zuen lotura hura. \u00abOhartu nintzen nire unibertsoaren inguruan ari nintzela itzulika\u00bb. Handik, aurreko liburuetan agertutako objektu eta pertsonaiak berriz erabiltzeko hautua. Bada berreskuratu duen pertsonaia bat: Lorelei.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Denborarekin hariaren bila aritu da, eta bereziki kostatu zaiola aitortu du. \u00abGeure buruko anabasa horretan orden bat aurkitzen ahalegindu gara\u00bb. Horregatik, ipuinak banaka eta jauzika irakurri beharrean, liburuak dakarren ordenan eta jarraian irakurtzeko gomendioa egin du. Kalkulua ere aterea du idazleak, eta bi ordutan irakurri omen daiteke liburua. \u00abSegidan irakurrita sentsazioek denbora luzeagoa iraungo dute barnean, zerbait gehiago sortuko da bide horretan\u00bb. Eta benetan bete funtzio iradokitzailea.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Araitz Muguruza \/ 2014-03-15 \/ 333 hitz Bere ibilbide literarioan erabili dituen elementuen bidez osatu du &#8216;Abisalia&#8217; ipuin liburua Asier Serranok.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[2181,2413,1946,2412,3,5073,198],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5787"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5787"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5787\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5789,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5787\/revisions\/5789"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5787"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5787"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5787"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}