{"id":5864,"date":"2014-03-24T12:11:18","date_gmt":"2014-03-24T12:11:18","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=5864"},"modified":"2014-03-24T12:11:18","modified_gmt":"2014-03-24T12:11:18","slug":"jostailuak-ez-dira-solik-josteta","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/03\/jostailuak-ez-dira-solik-josteta\/","title":{"rendered":"Jostailuak ez dira solik josteta"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2014-03-22\/038\/001\/jostailuak_ez_dira_soilik_josteta.htm\" target=\"_blank\">Iker Tubia \/ 2014-03-22 \/ 1.200 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Emakumearen itxura irreala baztertu dute Lammily panpina sortzeko. Edertasun moldeak hausteko nahia badago, baina oraindik aldaketa sakona behar du egungo jostatzeko ereduak.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Katalogoa ireki eta orrialdeak ziztu bizian pasatzen dituzte haurrek, harik eta bat-batean gelditzen diren arte. Han da, hari dagokion atalera ailegatu da. Mutikoek eta neskek aise iragartzen dute zein diren haientzako jostailuak, badakite zeintzuk diren generoaren arabera maite behar dituzten jolasak. Genero berdintasunean urrats urriegi egin dira haurren jostailuen eremuan, eta horrek hankamotz utz dezake beste alorretako lana. Panpina eredu berriak sortzea, baina, ez da ezinezkoa. Eta eskaria egon badago.<\/p>\n<p>Hala frogatu du Nickolay Lammek, gutxienik. Haren izena lau haizeetara zabaldu zuten iaz egindako bi proiektuk: batetik, Disney printzesei eta panpinei makillajea kendu zien Photoshoparekin. Bestetik, Barbie <i>arrunta<\/i> irudikatu zuen. Horretarako, 19 urteko emakume estatubatuar baten neurri estandarrak erabili zituen. Lortutako oihartzuna ikusirik, proiektua benetako panpina bihurtzera doa. Lammily du izena, eta finantzaketa kolektiboaren bidez beharrezko diruaren %480 lortu du, uste baino gehiago. Anartean, Barbieren salmentak behera egin du 2013an: %4 gutxiago saldu dute.<\/p>\n<p>Mattel enpresa hasia da Barbie defendatzen. Alde batetik, Twitterren kanpaina abiatu du #<i>unapologetic<\/i> (barneko harrik gabe) traolapean; beste alde batetik, ganora gutxiko argudioak erabili dituzte panpinaren gorputza zuritzeko. Hala, Kim Culmone Barbieren diseinu zuzendariak elkarrizketa batean berriki esan du gorputz hori ez zela benetakoa izateko diseinatu, arropak aise jantzi eta eranzteko baizik.<\/p>\n<p>Gorputzaren neurri benetakoetara hurbiltzen da Lammily, baina, dirudienez, Mattelek ez du arazorik bitara ibiltzeko. Robert Rambeau Matteleko zuzendariordea Lammily enpresarekin harremanetan jarri da, aholku emateko eta laguntzeko. Horrek errezeloa sortu du panpinaren inguruan. Jasone Zarate hezitzaileak, kasurako, tentuz aztertu du panpina berriaren sorkuntza. \u00abEz dakit zer dagoen atzean, baina iduri lezake beste kontsumitzaile multzo bat aurkitu eta haiei egokitutako zerbait egin nahi dutela\u00bb.<\/p>\n<p>Hasiera batean Nancy panpina ekarri dio gogora, eta ez daki zenbateraino den onuragarria halako panpina. Hala ere, zerbait desberdina ateratzeari ongi deritzo. Edurne Jabat soziologo eta NUPeko irakasleak ere balorazio gazi-gozoa egin du. Haren aburuz, emakumeen eta gizonen irudi \u00aburratzaileak\u00bb falta dira: beste rol eta desira batzuk irudikatuko dituztenak. \u00abHorregatik, agian Lammily panpina positiboa izan daiteke, askotarikotu egiten duelako emakumeen irudia, eredua, rolak&#8230; aniztasuna gehitzen dio\u00bb. Baina hankamotz geratzen dela uste dute bai Jabatek eta bai Zaratek. \u00abOso mendebaldekoa\u00bb edo \u00abeurozentrikoa\u00bb dela diote. Gainera, gorputzek ez dute neurri bakar bat: \u00abNeurri estandarrak dira, baina badaude potoloagoak, argalagoak, altuagoak&#8230;\u00bb, esan du hezitzaileak.<\/p>\n<p><b>Jostatzeko eta hezteko<\/b><\/p>\n<p>Jostailuak ez dira soilik jostailu. Nafarroako Irache kontsumitzaile elkarteak azaldu duenez, jostailu anitz daude, eta guztiek balio eta karga ideologikoa dute inguruan. \u00abJostailu guztietan gizarte, ingurumen eta genero balioak txertaturik daude, beraz, beharrezkoa da helduek haien gaineko esfortzu kontzientea egitea\u00bb.<\/p>\n<p>Irache elkarteak uste du jostailuak ez direla haurren sexuaren arabera banatu behar: \u00abJostailuek norberaren izaeraren alor ezberdinei egiten diete mesede, beraz, denak beharrezko dituzte bai mutilek bai neskek\u00bb.<\/p>\n<p>Baina errealitatea bestelakoa da. Are, Zarateren aburuz, banaketa lehen baino nabarmenagoa da orain. \u00abHasieran aurkezten diezun guziarekin jolasten dira haurrak, baina 6 urterekin jada oso zehaztua dute zer eskatzen zaien, eta hor ez badira sartzen zigor handia jasotzen dute\u00bb, esan du. Nesken kasuan, kontrola da gakoa: \u00abBeti zerbaiten menpe egon behar du: moda, estetika&#8230;\u00bb.<\/p>\n<p>1986an, V. K. Zammuner psikologo sozialak esperimentu bat egin zuen Italian eta Herbehereetan. Gela batean, jostailu <i>femeninoak<\/i>, <i>maskulinoak<\/i> eta <i>neutroak<\/i> bildu zituen. 7 eta 10 urteko haurrak banan-banan sartu ziren. Mutilen lehenengo joera jostailu <i>maskulinoak<\/i> hartzea izan zen; neskena, jostailu <i>femeninoak<\/i> hartzea. Baina neska gehiagok hartu zituzten jostailu <i>neutroak<\/i>, baita <i>maskulinoak<\/i> ere. Oso-oso mutil gutxik hartu zituzten <i>femeninoak<\/i>. \u00abMutilentzako arau soziala zorrotzagoa da, <i>feminizatuak<\/i> izateari beldur handia diote, eta maskulinotasuna erakutsi behar dute etengabe\u00bb, dio soziologoak.<\/p>\n<p>Anders Nelsonek ere ikerketa bat abiatu zuen 2005ean, Suedian. Etxeetan, haurren logeletan zer-nolako jostailuak zeuden aztertu zuen. Genero marka zuten jostailuen presentzia oso handia zen neska eta mutilen etxeetan; bakoitzak bere generoari lotutako jostailuak zituen nagusiki.<\/p>\n<p><b>Gurasoen lana<\/b><\/p>\n<p>Genero bereizketak sortzen ditu jostailuen bereizketak. Jabatek dio inguruak ere baldintzatzen duela jolasa: \u00abFamilia ohiturak, rolak, irudiak, erreakzioak, diskurtsoak&#8230; oso inportanteak dira, erabakigarriak, gero ikusteko nola umeak integratuko duen guztia jolasteko edo errealitatea interpretatzeko orduan\u00bb.<\/p>\n<p>Irache elkartearen aburuz, jostailuak erosteko tenorean, gurasoek sarri ez dute haurren beharretara egokitutako aukeraketa egiten, ez dute haurren interesa eta haren garapen mailaren egokitasuna kontuan hartzen. \u00abAskotan, jostailuen hautaketak eredu sozialak errepikatzen ditu, eta haurren beharrei baino gehiago helduen estruktura eta kontzeptuei erantzuten die\u00bb, azaldu dute. Elkarteak uste du jostailuak zabaltzen dituen genero eta gizarte balioak ere kontuan hartu behar direla. \u00abHaurren beharrez jabetu beharra dago\u00bb.<\/p>\n<p>Zarateren aburuz, guraso gehienek umeek eskatzen dutena erosten dute. \u00abBeti horrela izan dela, normala dela, desberdinak garela&#8230; esan, eta ez zaio buelta gehiagorik ematen. Ezbaian jartzea zotzari ziria sartzen aritzea da\u00bb. Onartu du zaila dela, gurasoek beraiek jasotako heziketa kolokan jartzea eta \u00abkorrontearen aurka\u00bb ibiltzea baitakar.<\/p>\n<p>Gurasoen lana, baina, ez da soilik jostailua aukeratzea, Jabaten aburuz. Dioenez, jostailu baten erabilera edo eragin sexista kontingentea da, \u00abirekia eta malgua\u00bb. Beraz, beste faktore batzuekin batera baloratu behar da: besteak beste, familiaren estruktura, lanaren banaketa, etxeko zaintza eta abar. Ez hori bakarrik, publizitateak eragin handi du haurren desioak pizterakoan. Zaratek adibide bat jarri du: sukaldaritzarekin zer ikusia duten jostailuek gora egin dute nabarmen mutil eta neska gazteen artean telebistako saioen eraginez. \u00abEskatzen dute gustukoa dutelako, edo telebistan ikusten dutelako?\u00bb. Bide horretatik, Irache elkarteak argi du: \u00abEzin diogu publizitateari men egin, gehiago saltzeko helburuarekin erabakietan eragiten saiatzen baita\u00bb.<\/p>\n<p>Erakunde publikoek ere badute esku hartzeko aukerarik. Izan ere, Zaratek dio publizitate sexistak legearen aurka egiten duela. \u00abPublizitate mota baten aurka isunak jarri behar badira, jarri beharko dira. Beste publizitate mota batzuekin eginen lukete\u00bb.<\/p>\n<p>Jostailu eta rol banaketak arazo handiak dakartza haurra hazten denean. Hala azaldu du Jabat soziologoak: \u00abGero gustuetan eta bokazio profesionaletan izan dezake eragina, eta hor lanen banaketa ez da zuzena. Gizonak eta emakumeak gauza desberdinetarako prestatzen gaituzte\u00bb.<\/p>\n<p>Horregatik, Zarateren aburuz, jostailuak banatzeak aukerak gutxitzea dakar: \u00abKontua ez da panpina bai edo ez, arrosa izan behar duen edo ez, baizik eta aukera gehiago eskaintzea, dena itxita dagoelako\u00bb. Esan duenez, aurrerapauso handia litzateke jostailu ereduak zalantzan jartzea: \u00abNeska-mutilak libre izatea nahi badugu, aukerak eman behar dizkiegu. 14 eta 16 urterekin edozer ikas dezaketela esaten diegu, baina zelan aukeratuko dute inoiz ikusi eta landu ez dutena?\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;-<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><strong>\u00abEdertasun eredu errealagoak erakutsiko ditu\u00bb<\/strong><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Inguruan zituen emakumeen zapalkuntza ikusteak bestelako panpina bat sortzera eraman du Nickolay Lamm (San Petersburgo, 1988). Haren aburuz, Barbieren neurriak apurtuko dituen panpinaren beharra dago gizartean.<\/p>\n<p><b>Zergatik erabaki zenuen Lammily bezalako panpina bat sortzea?<\/b><\/p>\n<p>Arrazoi askorengatik. Baina arrazoi horietako bat nire lehengusina da. Ederra eta osasuntsua da, baina askorik ez jateko beharra sentitzen du, ez duelako loditu nahi. Nire aburuz, edertasun estandar irrealak jasotzen ditu etengabe, eta uste dut Lammilyk edertasun eredu errealagoak erakutsiko dituela.<\/p>\n<p><b>Nola sortu duzue pertsona arrunt baten neurriak dituen panpina?<\/b><\/p>\n<p>Ez dut arreta jarri giza gorputzaren neurri zehatzetan, batik bat itxura estetiko orokorra hartu dut kontuan. Itxura orokorra emakume arrunt batena izatea nahi nuen.<\/p>\n<p><b>Zure konpainiak finantzaketa kolektiboaren aldeko apustua egin du, eta erantzuna oso ona izan da. Beraz, bazen eskaririk.<\/b><\/p>\n<p>Bai, noski. Uste dut horrek gehiago justifikatu duela Lammily bezalako panpina baten beharra.<\/p>\n<p><b>Merkatuan mutil itxura duten panpinen gorputzen neurriak ere ez dira errealak izaten.<\/b><\/p>\n<p>Bai, egia da, baina orain emakume itxurako panpinetan zentratu nahi dut. Etorkizunean, baina, gizon itxura duten panpinetara ere zabaldu nahiko nuke Lammily produktu sorta.<\/p>\n<p><b>Lammilyren ondoren baduzu proiektu berririk?<\/b><\/p>\n<p>Gaur egun nire asmoa beste arraza batzuetako panpinak eta arropa berriak sortzea da.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Iker Tubia \/ 2014-03-22 \/ 1.200 hitz Emakumearen itxura irreala baztertu dute Lammily panpina sortzeko. Edertasun moldeak hausteko nahia badago, baina oraindik aldaketa sakona behar du egungo jostatzeko ereduak.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7],"tags":[],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5864"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5864"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5864\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5868,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5864\/revisions\/5868"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5864"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5864"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5864"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}