{"id":6007,"date":"2014-04-07T12:05:15","date_gmt":"2014-04-07T12:05:15","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=6007"},"modified":"2014-04-07T12:05:15","modified_gmt":"2014-04-07T12:05:15","slug":"fikzioan-sinesten-segitzen-duelako","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/04\/fikzioan-sinesten-segitzen-duelako\/","title":{"rendered":"Fikzioan sinesten segitzen duelako"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2014-04-06\/030\/001\/fikzioan_sinesten_segitzen_duelako.htm\" target=\"_blank\">Igor Susaeta \/ 2014-04-06 \/ 733 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Giza existentziari buruz hausnartu du Iban Zalduak &#8216;Inon ez, inoiz ez&#8217; ipuin bilduman, autobiografiatik aldenduta.<\/em><br \/>\n<em>Hiru ataletan banatu ditu 40 ipuinak, eta bigarrengoan euskal gatazkaz mintzo da.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Zenbait nahasketarekin arduratuta dago Iban Zaldua (Donostia, 1966). Esaterako, autobiografia eta nobelaren uztartzearekin; saiakera eta eleberria harremanetan jartzearekin; eta baita kazetaritza lanak eta \u00abustezko literatura\u00bb lotzen dituzten liburuekin ere. \u00abEta ez naiz ari esaten soilik euskal literaturan gertatzen denik\u00bb. Kezkatuta dago, era berean, fikzioarekiko nekea antzematen duelako idazleengan. Baina berak fikzioan sinesten jarraitzen du. Ez du esan nahi fikzioa denik egia esateko modu bakarra edo errealitatea ezagutzeko tresna oparoena, baina berak, behintzat, bide hori hautatu du. Horregatik, eta haren esanetan, fikzioaren aldarrikapena izan nahiko luke <i>Inon ez, inoiz ez<\/i> (Elkar) ipuin bildumak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Kontrazalekoa kontuan hartuta, 2006 eta aurten artean idatzitako 40 ipuin bildu ditu, eta Ramon Saizarbitoriaren esanetan, giza existentziari buruzko hausnarketa ulerkor, samur eta gupidagabea proposatzen dute. Hiru atal dauzka, eta bigarrengoan, <i>Hemen, orain<\/i>, deiturikoan, euskal gatazkaz, \u00ab<i>La cosa<\/i>-z\u00bb egilearen arabera, mintzo da. \u00abKronologikoki ordenatu ditut ipuin horiek; bildumako laburrenak eta errealistenak dira\u00bb. Hamaika gaiez mintzatu da, eta horretarako, hainbat molde narratibo baliatu ditu, luzera txikiagoko eta handiagoko ipuinak tartekatuz. Ibon Ega\u00f1a literatur kritikariak zehaztu du zeintzuk diren gai horiek: \u00abBikote harreman domestikoak, absurdoa, seme-alaben zaintza, adulterioa, etxeko istripu txikiak eta ez hain txikiak, heriotza, subjektuaren ezegonkortasuna&#8230;\u00bb. Literatura autobiografikoaren arriskuez ere hitz egin du <i>Inon ez, inoiz ez<\/i>-en, eta Ega\u00f1aren iritziz, autobiografiatik eta \u00abni-tasunetik\u00bb abiatzen den literaturaren antidoto gisakoa da bilduma.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Gehiegizko autoanalisia<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Hain zuzen, Ega\u00f1a eta Saizarbitoria gonbidatu zituen Zalduak, atzo Donostian egindako liburu aurkezpen jendetsura. Kritikaria, irakurle \u00abanalista\u00bb delako; eta idazlea, aldiz, irakurle \u00ablotsagabea\u00bb delako. Baina atzoko protagonista ez da obren aurkezpenen zalea. \u00abAzalpen gehiegi emateko ohitura daukagu. Eta are okerragoa dena: batzuetan iruditzen zait saiatzen garela irakurleari irakurketa bat inposatzen\u00bb. Dudak dauzka, gainera, idazleek ez ote duten \u00abautoanalisirako\u00bb gehiegizko joera. \u00abFuntsean: ez ote ditugun gauza hauek [aurkezpenak] egiten idazle sentitzeko\u00bb. Idazle izatea beste zerbait dela pentsatzen baitu: ordenagailuaren aurrean, orrialde zuriaren parean, idaztea. Hortaz, William Faulkner idazle estatubatuarra gogoratu zuen: \u00ab<i>Don&#8217;t be a writer. Be writing.<\/i> (Ez izan idazle. Izan idazten)\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Eta idatzi, idatzi du Zalduak; baita kaleratu ere. Iruditzen zaio, adibidez, 2005eko <i>Etorkizuna<\/i> (Alberdania) ipuin liburuaren ondorengoa dela atzo aurkeztutakoa. Orain urte gutxi <i>Biodiskografiak<\/i> (Erein, 2011) eta <i>Idazten ari zela idazten zuen idazlea<\/i> (Elkar, 2012) argitaratu zituen, baina bildumak baino gehiago, haiek ipuin liburuak direlakoan dago, \u00abardatz argi bat\u00bb daukatelako.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><i>Inon ez, inoiz ez<\/i>-en ezaugarrietako bat, ordea, \u00abaniztasun tematikoa\u00bb da, eta, beraz, zeukan materialari behar bezalako ordena emateak eragin dizkio buruko min handienak. \u00abZe kontua ez da soilik idaztea, zuzentzea, berridaztea eta ale batzuk paperontzira botatzea\u00bb. Uste du zailena dela ikustea zein ipuin dagoen sobera, harmonia bat bilatzea. \u00abMetatutako ipuin mordoxka liburu noiz bihurtu erabakitzea izan da gehien kostatu zaidana\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Ataletan banatzeko hautuak, aldiz, ez dio buruhauste askorik eman. Irakurtzeko orduan \u00abfuntzionala\u00bb izateko, irakurleari gida bat eskaintzeko egin du hautu hori. Besterik gabe. Dena den, Xabier Mendiguren editorearen aburuz, badaude bai loturak eta baita paralelismoak ere atalen artean. Zalduari iruditzen zaio euskal gatazkari buruzkoa dela argiena, errealistena. \u00abHalere, geroz eta garrantzia gutxiago ematen diot ipuin fantastikoen eta errealisten arteko desberdintasunari\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Eta errealismoa aipatuta, Saizarbitoriak pentsatzen du \u00abezeren gainetik\u00bb, hain zuzen, errealista dela Zaldua. \u00abEta ez soilik gizartearen kolorea antzemateko gai delako, gauzen egiarekin obsesionatuta dagoelako baizik\u00bb. <i>Martutene<\/i> (2012) eta, besteak beste, <i>Ehun Metro<\/i>-ren (1976) egilearen iritziz, Zalduak \u00abjaurtigailu\u00bb bat gisa zuzentzen ditu ipuinak nahi duen helburura: \u00abIndartsu, itzulinguruetan nahastu gabe\u00bb. Ale luzexeagoak egin zaizkio atseginenak Saizarbitoriari \u2014 \u00abgure gatazkaz ari direnak batez ere\u00bb\u2014, eta Zalduarengan nobelagile bat badagoela iradoki zuen, umorez, Zalduari berari begiratuz. Eta loreak botatzen hasita, zera erantsi zuen: \u00abizaera guztietako jendeak aurkituko du antologikoa irudituko zaion ipuinen bat\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Nobelaren desprestigioa?<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Liburuaren azken ipuinean esaten denaren harira \u2014<i>Nobela nazioak, ipuin herrialdeak<\/i>\u2014, Saizarbitoria ez dago ados Zalduarekin. Saizarbitoriak dendariei eta editoreei aditu izan die ipuinak nobelak baino gutxiago saltzen direla. \u00abHala bada, ba borrokatu egin beharko dugu horren kontra\u00bb. Gainera, nobelaren \u00abdesprestigio bat\u00bb aurreikusten du, agian, haren hitzetan, eleberri asko idazten direlako. \u00abLaster, beharbada, jendeak esango du ipuinak egin behar direla\u00bb. Zaldua, ordea, ez dago ados, eta kideari erantzun zion oso baikorra dela esatea nobela joango dela desprestigiatzen, ipuinaren mesedetan. \u00abDena den, ipuin bakoitza da nobela bat bere laburtasunean\u00bb. Finean, batarengatik edo bestearengatik erakarrita sentitu, gustuen araberakoa dela deliberatu zuten.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Zalduak ipuin bildumaren aldeko apustua egin du, fikzioa baliatuz. Ega\u00f1aren ustez, gainera, horren indarrean sinesten duen egilea da. \u00abEta liburu honetan narrazioaren artea goitik behera menperatzen duela nabari zaio\u00bb.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Igor Susaeta \/ 2014-04-06 \/ 733 hitz Giza existentziari buruz hausnartu du Iban Zalduak &#8216;Inon ez, inoiz ez&#8217; ipuin bilduman, autobiografiatik aldenduta. Hiru ataletan banatu ditu 40 ipuinak, eta bigarrengoan euskal gatazkaz mintzo da.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[3,188,483,112,2495,5073],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6007"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=6007"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6007\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":6009,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6007\/revisions\/6009"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=6007"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=6007"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=6007"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}