{"id":6069,"date":"2014-04-11T08:41:56","date_gmt":"2014-04-11T08:41:56","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=6069"},"modified":"2014-04-11T08:41:56","modified_gmt":"2014-04-11T08:41:56","slug":"eskizofrenia-tragikomikoa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/04\/eskizofrenia-tragikomikoa\/","title":{"rendered":"Eskizofrenia tragikomikoa"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2014-04-11\/033\/001\/eskizofrenia_tragikomikoa.htm\" target=\"_blank\">Igor Susaeta \/ 2014-04-11 \/ 671 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Pertsonaia doble xelebre baten bizimodu patetikoa azaldu du Juan Kruz Igerabidek &#8216;Zangotraba&#8217; eleberrian.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Jarrera etikoei begirada pesimista bat zuzendu die Juan Kruz Igerabidek <i>Zangotraba<\/i> (Erein) bere hirugarren eleberrian. Baina umorea ere badario begiratu horri, egilearen esanetan. Trataera tragikomikoa eman dio pertsonaia doble \u00abxelebre\u00bb baten, nobelako protagonistaren, bizimodu, Igerabideren ustez (Aduna, Gipuzkoa,1956) \u00abpatetikoari\u00bb. Iruditzen zaio-eta errekurtso baliagarria dela literaturan. Kontatzen du liburuak Joxe Irungo (Gipuzkoa) aduanetako langilearen bizimodu eskizofrenikoa, Espainiako trantsizioaren garai \u00abzoroen\u00bb bueltan (1975-1981). \u00abFrankismoaren azken urteak eta Tejeroren kolpea bitartekoak\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Protagonistak bi nortasun dauzka. Aduanetako langile \u00abgrisa\u00bb da batzuetan, \u00abdesastre hutsa\u00bb, eta besteetan, aldiz, \u00abgona kontuak\u00bb aztertzen dituen Juan Fernandez detektibe arrakastaduna bihurtzen da, lanpostu konbentzionalaren ondoko bulegotxoan oso ondo mozorrotu ondoren. \u00ab [Joxek] Baditu harremanak sindikalistekin, ezker abertzaleko jendearekin, baina harreman horiek indefinituak dira\u00bb, azaldu zuen Igerabidek, atzo Donostian, liburuaren aurkezpenean. Bere beste aldeari esker, ordea, pertsona entzutetsua bihurtuko da; polizia nortasun faltsua daukala konturatuko den arte, ordea. \u00abXantaia egingo dio, eta ETAren kontrako borrokarako erabiliko dute\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Liburuak badauka leherketa une bat, egilearen hitzetan. \u00abPertsonaia patetikoak\u00bb, nobelaren narratzaileak, lorategi batean erorita dagoen pertsona bati lagunduko dio. Ez daki, ordea, beste hori nor den&#8230; \u00abHarri eta zur geratuko da\u00bb. Igerabidek onartu zuen, atzo, bera izan zela, egiazki, pertsona horri lagundu ziotenetako bat; nobelan kontatzen den guztia zuzenean gertatutakoa dela baina, aldi berean, manipulatu egin duela, alegia. \u00abIdazle gehienek egiten dute hori literaturaren mesedetan, historiari tira egin ahal izateko\u00bb. <i>Zangotraba<\/i>-ko pertsonaia bat, dena den, benetakoa da. Xarra sindikalista da hori, eta Igerabidek omenaldi txiki bat egin nahi izan dio. \u00abNigan eragin handia eduki zuen\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Testuinguru hartan, batez ere hiru gairi heldu die Igerabidek kontaketa egin ahal izateko. Maitasun harremanena da aurrenekoa. Joxerenak gatazkatsuak dira, baina badaukate bere gozamen ukitua. Dekektibearenak deskribatzeko genero beltzaren \u00abtaxuzko erotikaren\u00bb irizpideak jarraitu ditu, \u00aboso muturrera eramanda\u00bb, istorio horiek karikarizatuz. Hain zuzen, \u00abdama beltz bat\u00bb agertzen da, sexuaren eta beste gauza askoren sinbolo gisa. \u00abHorrek markatzen du nobela beltzaren bidea\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Egoera soziopolitikoak ere badauka bere pisua nobelan. \u00abPaisaia gisa funtzionatzen du, hor dago, ondoan\u00bb. Sasoi hartan benetan gertatutakoen oihartzunak jaso ditu Igerabidek, baina argi utzi nahi du ez dela, ez, lan historikoa.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Eta hirugarren gaia da pertsonaia dobleak planteatzen duen etengabeko anbiguetatea. \u00abBere buruari galdetzen dio zer egin dezakeen gertaera jakin batzuen aurrean. Eta erantzunak, bizitza bera bezala, oso inkoherenteak izaten dira\u00bb. Hiru motibo horiez gain, nobelak baditu, egilearen iritziz, beste hari batzuk. \u00abHeroinazaleena, krisi ekonomikoak eragindako arazoena&#8230;\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Pertsonaia doblearen, \u00abtranposoaren\u00bb, gertaerek lotzen dituzte hari horiek guztiak. Gauza asko \u00abnahigabe bezala\u00bb egiten ditu, eta traizionatuko ditu bere emaztea, bere lagun handiena, \u00abeta baita bere burua ere\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Poesian eta haur eta gazte literaturan ibilbide emankorra osatu du Igerabidek, pare bat aforismo liburu ere badauzka, eta <i>Zangotraba<\/i> hirugarren alea du helduentzako literaturan. <i>Hauts bihurtu zineten<\/i> (Alberdania, 2005) izan zen aurrenekoa, eta <i>Elurra sutan<\/i> (Alderdania, 2009) bigarrena. I\u00f1aki Aldekoa Ereinen editoreak atzo adierazi zuenez, Igerabidek <i>Hauts bihurtu zineten<\/i>-en hartu zuen bideari jarraitu dio azkeneko eleberrian. \u00abBaina beste trataera bat eman dio oraingoan. Hura zen dramatikoagoa, oinaze eta minetan oinarritutakoa. Honetako giroa, aldiz, bestelakoa da\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Bazterreko munduei begira <\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Igerabideren aburuz, helduentzat idatzi zuen lehendabiziko eleberrian trantsizioari buruzko narrazio bati ekin zion. Garai hartako leiho bat hutsik zegoela pentsatzen zuen, ordea. \u00abDemagun historia prisma handi bat dela eta ikusten duzula horretan leiho bat hutsik dagoela. Hasten zara horretatik begira, eta ikusten duzu arlo historiko bateko jendea: muturreko ezkerreko mugimenduetako jendea\u00bb. Eta egilearen ustez, ezer egin ez balute bezala geratu dira historian. Hortaz, \u00abbazterreko mundu\u00bb horiek literaturara ekartzea da Igerabideren ahalegina. \u00abHistoriari begiratzeko modu bat da, historia bera ere, agian, pertsonaia bezala, tranposoa delako\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><i>Hauts bihurtu zineten<\/i> izan zen harentzat \u00abiniziazio\u00bb nobela; bigarrena \u00abdesiniziazioarena\u00bb, eta nortasunen dekonstruzioa aztertu zuen. \u00abHau, berriz, ez da ez bata eta ez bestea\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Duela hiru urte bukatu zuen lana, eta orduan esku artean zuenetik argitaratu bitartekora 100 orrialde kendu behar izan dizkio. \u00abDeskribapenetan-eta dezente luzatzen naiz\u00bb, aitortu zuen, umorez, atzo, aurkezpenean.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Nobelak 234 orrialde dauzka, eta Igerabidek horri erantsitako gibel solasa nabarmendu nahi izan du. Hor bildu ditu historia kontatzen, idazten ari zen bitartean burura etortzen zitzaizkion gogoetak. Oso labur jaso ditu, eta, haren arabera, aforismoak dira, ia-ia.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Igor Susaeta \/ 2014-04-11 \/ 671 hitz Pertsonaia doble xelebre baten bizimodu patetikoa azaldu du Juan Kruz Igerabidek &#8216;Zangotraba&#8217; eleberrian.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[2181,3,580,112,191,5073,2529],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6069"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=6069"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6069\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":6071,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6069\/revisions\/6071"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=6069"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=6069"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=6069"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}