{"id":616,"date":"2012-09-13T08:12:04","date_gmt":"2012-09-13T08:12:04","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=616"},"modified":"2012-09-18T07:15:09","modified_gmt":"2012-09-18T07:15:09","slug":"zirraraz-bete-du-triangelua","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2012\/09\/zirraraz-bete-du-triangelua\/","title":{"rendered":"Zirraraz bete du triangelua"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2012-09-13\/032\/001\/zirraraz_bete_du_triangelua.htm\" target=\"_blank\">Igor Susaeta \/ 2012-09-13 \/ 411 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><em>&#8216;Piztiaren begiak&#8217; nobela beltza kaleratu du Alberto Ladron Aranak, euskal gatazka oinarri gisa erabilita\u00a0<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><!--more-->Xabier Betelu da protagonistetako bat: kondena bete, eta kartzelatik atera berri den etakidea. Bestea, Dasilva, polizia torturatzailea izandakoa, egun enpresari arrakastatsua dena. Eta Jon Iriarte da hirugarrena: 11 urte lehenago auto istripu batean emaztea eta alaba galdu zituena; edo hori uste du, behintzat. Triangelu horrek hezurmamitu du <em>Piztiaren begiak<\/em> (Elkar) Alberto Ladron Aranaren azken eleberria. Aurrez kaleratutako bost nobeletan bezala, genero beltzari, poliziakoari heldu dio. \u00abEtiketak ez ditut gustuko, baina <em>thriller<\/em>-arenak ondo adierazten du irakurleak aurkituko duena\u00bb, argitu du. \u00abEta ingelesezko <em>thrill<\/em> aditzak zirrara, emozioa esan nahi du\u00bb. Elementu horiekin bete du triangelua, euskal gatazka oinarritzat erabilita.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Ladron Aranak badu \u00abpublikoaren onespena\u00bb, Xabier Mendiguren Elkarreko editorearen ustez: \u00abSalmentetan\u00bb nabari da. Eta egileak aurreko lanetako \u00abzenbait elementu\u00bb erabili ditu <em>Piztiaren begiak<\/em>-en ere. \u00abLehen kapitulutik irakurlea harrapatzen ahalegindu naiz, eta gero suspenseari eusten\u00bb. Amaiera, berriz, \u00abindartsua\u00bb da, \u00abirakurleek atsegin bezala\u00bb. Ladron Aranak ere irakurtzea gustuko duena idazten du.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Erritmo arinaren aldeko hautua egin du, eta \u00abelkarrizketa biziak\u00bb bezala, \u00ab<em>flash<\/em>-en moduko irudiak\u00bb erabili ditu deskribapenetarako, \u00abtankera honetako nobela batek eduki behar duen erritmoaren eta <em>punch<\/em>-aren mesedetan\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Elementu horiek ohikoak dira idazlearen nobelagintzan. Protagonisten kopurua aldatu du, ordea, liburu berrian. \u00abNormalean protagonista bat, edo gehienez bi eduki izan dituzte. Honetan, aldiz, hiru\u00bb. Bakoitzari abiapuntu bat eman dio. Betelu Iru\u00f1eko hilerrian sartuko da, eta hilobi bat zabalduko du. \u00abGero jakingo da zergatik egin zuen\u00bb. Dasilva 1990eko hamarkadan Iru\u00f1eko Poliziako brigada antiterroristaren inspektorea izan zenak, berriz, \u00abxantaia bitxi bati\u00bb aurre egin beharko dio.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Bi pertsonaien arteko \u00abgerra bat\u00bb hasiko da, eta elkar ehizatzen saiatuko dira, \u00abetengabeko jazarpen frenetikoan\u00bb. Eta gerra horrek, hain zuzen, erdian harrapatuko du Iriarte. Emaztearen eta alabaren heriotza gainditzen hasita dagoenean, beste familia bat eraikitzekotan hastekotan, eskutitz bat jasoko du, gertatu zena istripu bat ez zela izan esanez. \u00abZer gertatu zen jakin arte ez du bakerik izango\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Orainaldian, \u00abXXI. mendeko Euskal Herrian\u00bb, kokatu du eleberria Ladron Aranak. Orain arte iraganeko kontuez hitz egin izan du, baina oraingoan krisia, langabezia, euskal gatazka eta antzekoak eraman ditu liburura, adibidez. Argi utzi nahi izan du, ordea, ez dela euskal gatazkari buruzko nobela, \u00absuspense trama\u00bb bat egiteko hori baliatu duen arren.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><strong>&#8216;Booktrailer&#8217;-a, sari gisa<\/strong><br \/>\nIrakurleen interesa saritzeko, \u00abzerbait berezia\u00bb egin nahi izan du. Hortaz, batetik, <em>www.albertoladron.com<\/em> webgunea sortu du, eta nobela bakoitzaren iruzkinak zintzilikatu ditu. Eta, bestetik, webgunean bertan jarri du azken lanaren <em>booktrailer<\/em>-a. Nobelari buruzko irudiak dira, musikarekin lagunduta.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Bestalde, Txertoa argitaletxea Ladron de Aranaren <em>Arotzaren eskuak<\/em> (Elkar, 2006) liburua gazteleraz plazaratzekotan da.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Igor Susaeta \/ 2012-09-13 \/ 411 hitz &#8216;Piztiaren begiak&#8217; nobela beltza kaleratu du Alberto Ladron Aranak, euskal gatazka oinarri gisa erabilita\u00a0<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[9,284,5073,285],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/616"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=616"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/616\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":634,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/616\/revisions\/634"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=616"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=616"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=616"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}