{"id":6179,"date":"2014-04-28T10:55:06","date_gmt":"2014-04-28T10:55:06","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=6179"},"modified":"2014-04-28T10:55:06","modified_gmt":"2014-04-28T10:55:06","slug":"libertateari-esker-eta-zor","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/04\/libertateari-esker-eta-zor\/","title":{"rendered":"Libertateari esker eta zor"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2014-04-27\/032\/005\/libertateari_esker_eta_zor.htm\" target=\"_blank\">Mikel Asurnmendi \/ 2014-04-27 \/ 460 hitz<\/a><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Izenburua:<\/strong><span style=\"font-weight: normal\"> Libertitzeaz<\/span><\/li>\n<li><strong>Egilea:<\/strong> <span style=\"font-weight: normal\">Antton Luku<\/span><\/li>\n<li><strong>Argitaletxea: <\/strong><span style=\"font-weight: normal\">Pamiela<\/span><\/li>\n<\/ul>\n<p><!--more--><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><span style=\"font-weight: normal\">Euskal kultura auzitan jarri zuen <\/span><i><span style=\"font-weight: normal\">Euskal kultura?<\/span><\/i><span style=\"font-weight: normal\"> saio laburrean (Juan Zelaia Saria, 2008) eta <\/span><i><span style=\"font-weight: normal\">Libertitzeaz<\/span><\/i><span style=\"font-weight: normal\"> saio mardularekin heldu zaigu orain. Antton Luku baxenabartarrak (Kalifornia, 1959) ez du astia alferrik xahutu. Errana diot: \u00abHau idatzi ondoren, hil zaitezke lasai!\u00bb.<\/span><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Euskal dantzariei eskainia da liburua. Ezinbertzean hala izatea. Baiki, saioa endelegatzeko hobe dantzari izatea edo dantzaren mundua ezagutzea. Halakoxea duzu saiogilea, dantzaria. Dantzaria ez ezik, antzerkigilea. Alabaina, Lukuk ez du antzerkia bere egiten, berau dantzaren baitan eman gabe. Zer ote antzerkia, ordea? Zer ulertzen dugu antzerkiaz?<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Galdera franko, eiki. Idazleak arrapostu anitz eman dizkigu haatik. Antzerkia zer ote? Bada, Libertimendua. Tobera. Karrusa. Maskarada\u2026 Baxenabarren bereziki \u2014Lapurdiko mugatik Zuberora bitarte\u2014 eta Baigorri, Garazi eta Amikuzen partikularki. Antton Luku inongoa bada, horkoa baita.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Ez horkoa bakarrik. Izan, Luku basokoa da, bortuetako basajauna. Bortuetatik jausten den bolanta, herensugearen antzerakoa. Zer ote bolanta? Zoaz Luzaidera! Eta, bidenabar, Okabeko harrespila bisitatu. <i><span style=\"font-weight: normal\">Libertitzeaz<\/span><\/i><span style=\"font-weight: normal\"> eraman ezazu galtzarbean: Jorge Oteiza, Juan Antonio Urbeltz, Piarres Larzabal, Daniel Landart, E\u00f1aut Etxamendi edota Gillom Irigoien izanen dituzu bidaide. Ez horiek bakarrik, xumeagoak ere badituzu: Anttoni Etxako, Aintziburu, Xeaxtian Ihidoi edota Galtxet. Ezin denak aipatu. Eta den-denak ere ez dira halakoak. Nicole Lougarot edota Mixel Etxekopar (honekiko gogaidetasun franko ukatu gabe), konparazionera, ez ditu arras gogaide (ez dira bakarrak ere). Luku bere \u00abegia\u00bb ekartzen entseatzen da, katzakan, baina errespetuz. <\/span><i><span style=\"font-weight: normal\">Politiquement correct<\/span><\/i><span style=\"font-weight: normal\"> espresioa heldu zait pentsamendura: Antton Luku nehor bada, juxtu izate horren ifrentzua da.<\/span><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Saiogileak euskal kultura auzitan eman du berriz ere, horren transmisioa arranguraz bizi du. Euskal kultura euskaraz baino ez du endelegatzen. Agian, hegoaldean aburua aski barneratua da, Iparraldean ez horrenbeste. Euskara kinkan dago. Ofizialtasunaz honat eta haratago, euskararen arima hilzorian baitago. Hain zuzen ere <i><span style=\"font-weight: normal\">Libertitzeaz<\/span><\/i><span style=\"font-weight: normal\"> kultura saioa izanagatik, berau ezin da politikari behatu gabe ulertu. Iparraldeko politika ez ezik, jendartea eta historia endelegatzeko berebiziko saioa da.<\/span><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Berebizikoa eta berealdikoa. Barka itzazue adjektiboak, baina euskal kultura gure aldian jokatzen da. Gurea, politika nahiz kultura, edota biak batean, <i><span style=\"font-weight: normal\">Commedia dell&#8217;Arte<\/span><\/i><span style=\"font-weight: normal\"> daude, eta bere baitan ulertu behar dira. Alta, saiogile eruditu bezain xume honi ontsa konprenitu badiot, <\/span><i><span style=\"font-weight: normal\">bolantak<\/span><\/i><span style=\"font-weight: normal\"> eta <\/span><i><span style=\"font-weight: normal\">santibatek<\/span><\/i><span style=\"font-weight: normal\"> zer diren barneratu gabe, euskal kulturarik izanen ote? Bertsolari <\/span><i><span style=\"font-weight: normal\">zirtzilik<\/span><\/i><span style=\"font-weight: normal\"> gabe, inauteri ba ote? Inauteri zinez bizi gabe, ba ote folklorekeriaz beste?<\/span><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Ez da dantza edo antzezkia egiten, dantzan ar(i)tzen da eta kultura bizitzan jokatzen. Kultur abangoardistatik nahiz eliteko kulturetatik edanik ere, Anttonen emana Behorlegi menditik jausten den ura bezalakoa da. Naturatik heldu eta herri iturrian isuria.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Ez da <i><span style=\"font-weight: normal\">kultua<\/span><\/i><span style=\"font-weight: normal\"> akats ortografikorik gabe idazten duena, egungo <\/span><i><span style=\"font-weight: normal\">politika<\/span><\/i><span style=\"font-weight: normal\"> eta <\/span><i><span style=\"font-weight: normal\">kultura<\/span><\/i><span style=\"font-weight: normal\"> hastialaz ohartzen ez dena baizik. Lasai egon dadila egilea, saioa ez da luzea. Luzea, euskaldun biziko bagara, egiteko dugun bidea da.<\/span><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Ba ote txapelik gabeko bertsolaritza izaterik? Ba ote kulturarik, goiti beheiti ezarritako sistemaren doinuz edo hitzez honagorik? Libertaterik barik ba ote libertimendurik?<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Libertimenduari zor <i><span style=\"font-weight: normal\">Libertitzeaz<\/span><\/i><span style=\"font-weight: normal\">, saio aparta.<\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Mikel Asurnmendi \/ 2014-04-27 \/ 460 hitz Izenburua: Libertitzeaz Egilea: Antton Luku Argitaletxea: Pamiela<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[2181,2265,3,2266,429,404],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6179"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=6179"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6179\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":6181,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6179\/revisions\/6181"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=6179"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=6179"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=6179"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}