{"id":6188,"date":"2014-04-29T07:42:42","date_gmt":"2014-04-29T07:42:42","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=6188"},"modified":"2014-04-29T07:42:42","modified_gmt":"2014-04-29T07:42:42","slug":"kartzelatik-irten-bai-baina-ezin-ihes-egin","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/04\/kartzelatik-irten-bai-baina-ezin-ihes-egin\/","title":{"rendered":"Kartzelatik irten bai, baina ezin ihes egin"},"content":{"rendered":"<p style=\"text-align: justify\"><em><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2014-04-29\/035\/001\/kartzelatik_irten_bai_baina_ezin_ihes_egin.htm\" target=\"_blank\">Juan Luis Zabala \/ 2014-04-29 \/ 567 hitz<\/a><\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Mikel Etxaburuk ezin izan du eragotzi bere bigarren poema liburuak ere espetxea izatea gai nagusi.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Kartzelatik irten berri samar zenean argitaratu zuelarik, Mikel Etxaburuk (Ondarroa, Bizkaia, 1969) kartzela izan zuen gai nagusi <i>Zu zara orain txoria<\/i> (Elkar, 2011) bere aurreneko poema liburuan. <i>Hodeiak zapatetan<\/i> (Susa) bere bigarren liburuko poemak idazten hastean, ez zuen kartzelaz aritzeko asmorik, baina ezin izan du saihestu. Etxaburuk argi du oraindik ere \u00abera batean edo bestean\u00bb kartzelan jarraitzen duela. Honela azaldu du gertatu zaiona: \u00abKonturatu nintzen eguzkiak oraindik ere atzetik jotzen didala eta itzala ni baino aurreraxeago doala. Itzal hori gainditzea benetan kostatzen ari zaidanez, erabaki nuen ahaleginduko nintzela itzal hori, ezin aurreratu nuen itzal hori, klarion zuri batez lurrean siluetatzea. Preso gera zedin itzala bera; eta nik aurrerapauso bat gehiago emateko aukera izan dezadan; nik, eta beste hainbatek\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abPoetak esaten zuen desio bati izena ipintzen diozunean eta desio hori lortzen duzunean izena baino ez dela geratzen\u00bb, azaldu du Etxaburuk. \u00abNiri hori pasatu zait. Kartzelan dagoenaren desioa askatasuna da, baina sarri askotan askatasuna lortzen duzunean izena baino ez da geratzen, oraindik ez zarelako aske. Egia da desio bat betetzen duzunean baduzula beste desio batzuetarako lekua, baina egia da, baita ere, beste poeta ezagun batek esan zuen moduan, kartzelan egon denaren gogoa beti itzultzen dela kartzelara\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Orain, \u00abkanpotik barrura\u00bb<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Bada alde nabarmen bat, hala ere, aurreneko liburuaren eta bigarrenaren artean, egileak azaldutakoaren arabera. \u00abAurreko liburua barrutik kanpora idatzita dago, eta hau, kanpotik barrura\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abGabeziak, maitasuna, konpromisoa eta kartzela\u00bb ditu hizpide, besteak beste, <i>Hodeiak zapatetan<\/i> liburuak: \u00abGure herri honetan kasik halabeharrezko sekuentzia bat osatzen duten gaiak\u00bb, egileak dioenez. \u00abSentitzen dudan moduan idazten dut, eta idazten dudana benetan sentitzen dut\u00bb, dio Etxaburuk, bere idazkeraren berri emateko. \u00abGehiegi loratu gabe, baina barruko ate horiek ahalik eta gehiena zabalduz. Poema hauek azala zabalik idatzitakoak direla esan dezaket, barru-barrutik, eta azala askotan arrakalatuta. Azala zabalik idatzitako poemak dira, askotan neu ere hala sentitzen naizelako, hainbat gertakari, bizipen eta oroitzarekin\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Poemak \u00abberba soilak\u00bb eta \u00abegitura soilak\u00bb baliatuz osatu ditu. Esan nahi duena \u00abargi\u00bb esan nahi du, eta horretaz gain poema bakoitzak bere \u00abbarne erritmoa\u00bb edo \u00abbarne ibilbidea\u00bb izan dezan bilatu du, poema horiek musikatzeko modukoak izan daitezen. Lehen liburuko hamasei poema kantu bihurtu dituzte estilo askotako hainbat musikarik \u2014Keu Agirretxea, Governors, Siroka, Hutsa, Arkada Social\u2026\u2014, eta horrek Etxaburu \u00abbete\u00bb egiten du. Bigarren liburuko poemak ere libre daude musikatuak izateko.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Liburua hiru zatitan banatuta dago: <i>Oroitzak<\/i>, <i>Oskola<\/i> eta <i>Gerezi gorriak<\/i>. \u00ab<i>Oroitzak<\/i> eta <i>Oskola<\/i> atalek bi <i>ni<\/i> ezberdin erakusten dituzte: lehena, <i>Oroitzak<\/i>, kanpoan, kalean, etxean dagoen norbaitena izan daiteke; eta hitz egiten dio beste <i>ni<\/i> horri, <i>Oskola<\/i>-koari; eta bigarren partean dagoenak, gisa berean, lehenengoan dagoenari hitz egiten dio\u00bb. Bi atalen artean \u00abelkarrizketa txiki batzuk\u00bb ere aurkituko ditu irakurle erneak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><i>Gerezi gorriak<\/i> atala izenburu bereko poema bakar batek osatzen du. \u00abHirugarren atala da <i>neu<\/i>. Eta neu esaten dudanean da Mikel Etxaburu Osa, izen-abizenez. Beste guztia ere neu bada, hau da neu izen eta abizenez. Neurea den testigantza bat ematen dut, hala irakurri nahi duenarentzat, eta desio bat ere azkenean, gerezi gorriekin zerikusia daukana. Uste dut desio horrek emango digula berriro ere grina eta gogoa urratsak aurrera egiteko\u00bb. Honako hiru lerrookin amaitzen da poema: \u00abGaurtik aurrera \/ gerezi gorriak \/ jango ditugu elkarrekin\u00bb. Lerro horiek, errealitate bat baino gehiago, \u00ab<i>desideratum<\/i> bat\u00bb adierazten dute.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Errezitalen bidez aurkeztuko du jendaurrean Etxaburuk <i>Hodeiak zapatetan<\/i>: bihar, Eskoriatzan, Huhezi fakultatean; maiatzeko azken asteburuan, Zarautzen, Literaturiaren barruan; uztailean, Eako poesia egunetan\u2026 Ondarroan, Bilbon, Elorrion eta Durangon ere aritzekoa da.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Juan Luis Zabala \/ 2014-04-29 \/ 567 hitz Mikel Etxaburuk ezin izan du eragotzi bere bigarren poema liburuak ere espetxea izatea gai nagusi.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[2181,3,2557,58,5073,2556,559],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6188"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=6188"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6188\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":6194,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6188\/revisions\/6194"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=6188"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=6188"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=6188"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}