{"id":6207,"date":"2014-04-28T10:36:27","date_gmt":"2014-04-28T10:36:27","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=6207"},"modified":"2014-04-29T08:11:04","modified_gmt":"2014-04-29T08:11:04","slug":"eguneroko-artifizioetatik-ihes-egiten","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/04\/eguneroko-artifizioetatik-ihes-egiten\/","title":{"rendered":"Eguneroko artifizioetatik ihes egiten"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/kultura\/2014-04-24\/034\/001\/eguneroko_artifizioetatik_ihes_egiten.htm\" target=\"_blank\">Igor Susaeta \/ 2014-04-24 \/ 304 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Juan Ramon Makusok \u00abpozez\u00bb erreparatu dio bizitzaren zentzuari &#8216;Hitzak argi&#8217; poema liburuan.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Euskal literaturan egunerokotasunaz eztabaidatu izan da azkeneko hamar urtean, Juan Ramon Makusoren iritziz (Errenteria, Gipuzkoa, 1961). Eta horrek \u00abartifizioa\u00bb azpimarratzea ekarri duela pentsatzen du. \u00abLiteraturak nabarmen jo du fikziora\u00bb. Gizakia, ezinbestean, horretaz konturatu delakoan dago, ordea. Beraz, eta poesiak aipatutako artifizioei ihes egiten diela iruditzen zaionez, bizitzaren zentzuari buruz mintzo da, \u00abpozik, batez ere\u00bb, <i>Hitzak argi<\/i> (Pamiela) poema liburuan. \u00abIzan ere, bizitzan ibilbide bat eginda daukazunean, ohartzen zara benetakoa denak ematen dizula zure existentziaren esanahia\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Makusoren laugarren poema liburuak bizipoza, kantuak, natura, maitasuna eta beste ditu hizpide, Jose Angel Irigarai Pamielako editoreak, atzo Donostiako aurkezpenean adierazi zuenez. \u00abHoriek hitzak dituzte bidelagun\u00bb. Gizakiak harremanetarako daukan tresna delako hitza, Makusoren esanetan. Eta betiko obsesioak islatu ditu azkeneko lanean, <i>Bizitzeak hil egiten du<\/i> (Beta, 2004), <i>Hiri gorazarre<\/i> (Elea, 2006) eta <i>Huntza hezur berritan (<\/i>Erein, 2009<i>)<\/i> aurrez kaleratutako liburuetan egin bezalaxe. \u00abBizitzaren gordintasunaz hitz egiten dut, baina, batez ere, eskaintzen dituen pozez\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Bizitzen duenari buruz idazten du. \u00abBestela, ezingo bainuke ez hori papereratu, ez gero publikatu\u00bb. Bizitzan bakoitzak bere txokoa duela uste du, eta poesiak eskaintzen dion eremuan hartzen du Makusok aterpe. \u00abPoema bat leku bakana baita munduan\u00bb. Baina arraroa den oro baztertzeko ohitura dagoela irizten dio. \u00abAhaztu dugu, ordea, poesiak baduela bere lekua, denok hurbiltzen garela harengana\u00bb. Gabriel Garcia Marquez hilberria izan zuen gogoan atzo, Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira Gipuzkoa plazan egindako agerraldian, eta aipatu zuen hark poesiaren garrantzia nabarmendu zuela, 1982an Literaturako Nobel saria eman ziotenean egindako diskurtsoan. \u00abGainera, Homero eta Hesiodotik hasita egun arte, poesiak beti eman digu aurrean daukagunari buruzko ikuspegi bat\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abEsaten dena\u00bb gutxietsi egiten dela pentsatzen du, eta, hori berreskuratzeko saioan, bere ahalegina poesiaren bidez egiten du Makusok. \u00abTxikitatik estali dizkidate liburuek nire ezjakintasunak, ezintasunak, eta hori funtsezkoa delakoan nago\u00bb. Artifizioei ihes egiteko, 70 poema labur bildu ditu 90 orrialdetan.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Igor Susaeta \/ 2014-04-24 \/ 304 hitz Juan Ramon Makusok \u00abpozez\u00bb erreparatu dio bizitzaren zentzuari &#8216;Hitzak argi&#8217; poema liburuan.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[2181,3,2563,112,2562,5073,404],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6207"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=6207"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6207\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":6209,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6207\/revisions\/6209"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=6207"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=6207"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=6207"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}