{"id":6269,"date":"2014-04-28T09:45:34","date_gmt":"2014-04-28T09:45:34","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=6269"},"modified":"2014-05-04T16:05:52","modified_gmt":"2014-05-04T16:05:52","slug":"hiru-ipuin-ehuko-ikasleek-aztertuta","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/04\/hiru-ipuin-ehuko-ikasleek-aztertuta\/","title":{"rendered":"Hiru ipuin, EHUko ikasleek aztertuta"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/kultura\/2014-04-17\/034\/003\/hiru_ipuin_liburu_ehuko_ikasleek_aztertuta.htm\" target=\"_blank\">Erredakzioa \/ 2014-04-17 \/ 278 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em><span style=\"font-weight: normal\">Alberdi, Apalategi eta Zalduaren bilduma bana da aztergai &#8216;Euskal prosa aztertuz. Kritiko berrien ahotsa II&#8217; obran.<\/span><\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Iban Zalduaren <i>Etorkizuna<\/i> (Erein, 2005), Uxue Alberdiren <i>Aulki bat elurretan<\/i> (Elkar, 2007) eta Ur Apalategiren <i>Fikzioaren izterrak<\/i> (Susa, 2010) ipuin liburuak aztertu dituzte EHUko Letren Fakultateko hainbat ikaslek, Jon Kortazarrek Eunate Gurrutxaga laguntzaile duela koordinaturik, <i>Euskal prosa aztertuz. Kritiko berrien ahotsa II<\/i> liburuan (Euskal Herriko Unibertsitatea).<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Zalduaren <i>Etorkizuna<\/i>-ren azterketa Oihane Callejerok, Eunate Gurrutxagak eta Alazne Landetak egin dute; Alberdiren <i>Aulki bat elurretan<\/i> Mikel Mujikak, I\u00f1igo Otsoak eta Julio Sotok aztertu dute; Apalategiren <i>Fikzioaren izterrak<\/i>, I\u00f1aki Beristainek, Ageda Galarragak eta Amaia Elortegik. Azken atalean, <i>Bideojokoen narratiba<\/i> aztertu du Ander Gezuragak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Duela bi urte kaleratu zen <i>Euskal prosa aztertuz. Kritiko berrien ahotsa<\/i> liburua, hura ere Jon Kortazarrek koordinatua. Liburu hura, sail bereko bigarrena ez bezala, Utriusque Vasconiae argitaletxeak kaleratu zuen.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abSakonean <i>Euskal prosa aztertuz. Kritiko berrien ahotsa II<\/i> hau aurrekoaren jarraipena da, eta haren helburu bera du\u00bb, azaldu du Kortazarrek hitzaurrean. \u00abIrakaskuntzan, eta batez ere literaturen irakaskuntzan, ari garenok badakigu, jakin, gure ikasleen trebezia handia dela, eta adi egon behar dugula, nekatu gabe, ikasleen irakurketak eta haiei buruz dituzten iritziak haiengandik entzun eta jasotzeko, haiekiko elkarrizketak aberasten baikaitu. Prentsan elkarrizketa bat egiten didaten bakoitzean, ikasleengandik gaurko literaturaz asko ikasten dudala aitortzen dut\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Bi adibide argigarri ere aipatzen ditu Kortazarrek: \u00abEzin dut ahaztu Xabier Montoiaren <i>Gasteizko hondartzak<\/i> (1997) liburuaren balioa ikasle batek erakutsi zidala, eta ondoren Euskadi sarian aipatu nuela lana, eta akzesita lortu zuela; ikaslea, berriz, euskal ipuingintza modernoaren ikertzaile saiatua bihurtu zaigu, Alvaro Rabelli; edo beste ikasle batek seinalatu zidala Lourdes O\u00f1ederraren <i>Eta emakumeari sugeak esan zion<\/i> (1999): liburuak egin duen ibilbidea harrigarria izan da, zorionez; orduan ere ikaslea bikaina zen, Iratxe Retolaza\u00bb.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Erredakzioa \/ 2014-04-17 \/ 278 hitz Alberdi, Apalategi eta Zalduaren bilduma bana da aztergai &#8216;Euskal prosa aztertuz. Kritiko berrien ahotsa II&#8217; obran.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[2181,2603,2599,2604,2605,3,1752,808,2596,2597,483,2602,2601,1048,308,5073,2600,2598,2193,1497],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6269"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=6269"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6269\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":6271,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6269\/revisions\/6271"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=6269"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=6269"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=6269"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}