{"id":6275,"date":"2014-05-05T09:04:30","date_gmt":"2014-05-05T09:04:30","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=6275"},"modified":"2014-05-05T09:04:51","modified_gmt":"2014-05-05T09:04:51","slug":"ana-jaka-harremanak-daudenean-nahhiz-eta-ederrenak-ez-izan-aukerak-daude","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/05\/ana-jaka-harremanak-daudenean-nahhiz-eta-ederrenak-ez-izan-aukerak-daude\/","title":{"rendered":"Ana Jaka: \u00abHarremanak daudenean, nahiz eta ederrenak ez izan, aukerak daude\u00bb"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/kultura\/2014-04-30\/034\/001\/harremanak_daudenean_nahiz_eta_ederrenak_ez_izan_aukerak_daude.htm\" target=\"_blank\">Juan Luis Zabala \/ 2014-04-30 \/ 484 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Ana Jakak hiruki \u00abatipiko\u00bb baten gorabeherak kontatu ditu &#8216;Ez zen diruagatik&#8217; bere lehen eleberrian.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more--><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Olga da Ana Jakaren (Andoain, Gipuzkoa, 1973) <i>Ez zen diruagatik<\/i> (Elkar) nobelako protagonista nagusia eta narratzailea. 40 urtetik gorako emakumea da, \u00abatipikoa\u00bb eta \u00abkontraesan handiak dituena\u00bb, egileak dioenez. \u00abAlde batetik, emakume indartsua eta burujabea dela erakutsi nahi du, baina, bestetik, nahiko dependentea da: laguntza soziala jasotzen du, buruhauste handiak sortzen dizkio diru gabeziak\u2026 Ez du ohiko emakumearen papera betetzen: etxean nahiko desastrea da, bakarrik bizi da, ez du lanik, baldarra da\u2026\u00bb. Badu literaturan ia beti gizonezkoei dagokien ezaugarri bat: \u00abpikaroa\u00bb da; baditu, ordea, aldi berean, \u00abfeminitateari lotzen zaizkion ezaugarri batzuk\u00bb ere, \u00abgizonekiko dependentzia, adibidez\u00bb. Bere bizimoduaren berri \u00abapaindurarik gabeko\u00bb kontaketa baten bitartez ematen du Olgak, eta horrek markatzen du \u00abeleberriaren tonua\u00bb, Jakak dioenez. \u00abGauzak diren bezala kontatzen dira, gordintasun osoz\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Danik eta Mikelek osatzen dute, Olgarekin batera, nobelaren ardatz den \u00abhirukia\u00bb, hori ere \u00abnahiko atipikoa\u00bb. Dani pisukide du Olgak; etxetik ihes egin eta zerbitzari lanetan aritzen den gaztetxo bat da. Martin, berriz, ezkondutako gizon serioa da, Olgak baino sozialki onargarriagoa den bizimodua darama; baina iraganetik datorkion zama astun batek baldintzatuta bizi da.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Izenburuan ez ezik, nobelako aurreneko esaldian ere ageri da dirua, une intimo batean gainera, ohean dauden bi lagunek elkarrekin larrua jo ondoren duten solasaldiaren berri ematen duen pasartean: \u00abSos bat ere ez niola pasatuko esan nion\u00bb, dio nobelako lehen esaldi horretan Olgak. Dirua testuinguru batzuetan tabua dela uste du Jakak \u2014\u00abbatez ere adiskideen artean, harreman sentimentaletan eta abar\u00bb\u2014; une jakin batzuetan dirua aipatzea itsusitzat jotzen dela. Horretaz zuzenean hitz egiten ez badu ere, gai hori \u00abzeharka\u00bb ageri da nobelan. Krisi ekonomikoa ere ez da zuzenean aipatzen, baina \u00abhondoko paisaia soziala\u00bb osatzen du, neurri batean. \u00abPertsonaia gehienak egoera ekonomiko prekarioan bizi dira, eta, nahiz eta arreta arazo indibidualetan jarri, krisi ekonomikoa presente dago kontaketan. Uste dut, gainera, ikusten dela bakartuen dagoen jendeak gehiago pairatzen duela gaur egungo egoera ekonomiko zaila\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>\u00abBaikortasun puntu bat\u00bb <\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abMesfidantzak, gatazkak, harreman interesatuak, bikote kaltegarriak\u00bb agertzen dira kontaketan. \u00abBaina gauzak beste era batean egiteko aukera ere ikusiko dute\u00bb. Pertsonaiengan pentsatzean, \u00abispiluen joko bat\u00bb izan du buruan nobelaren egileak. \u00abAzken batean, denek dituzte arazo larriak. Batek bestearen arazoak ikusten ditu, eta besteak batenak; konpartitu egiten dituzte, batzuetan ez oso arrazoi altruistengatik, eta une jakin batean hirurek bat egiten dute, eta topaketa horrek eragin egiten die hirurei. Nik nobelaren bidez azaldu nahi nuen harremanek, egiazkoak badira, gauzak mugitzen dituztela, nahiz eta harreman horiek ez izan hoberenak, ederrenak edo sakonenak. Azkenean, harremanak daudenean aukerak daude\u00bb. Horrenbestez, nahiz eta nobelak \u00abtristea edo iluna\u00bb dirudien, \u00abbaikortasun puntu bat ere\u00bb baduela uste du egileak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Euskaraz argitaratzen duen aurreneko liburua du Ana Jakak <i>Ez zen diruagatik<\/i> nobela; ez da, ordea, berak sinaturik plazara irteten den estreinakoa: <i>Mero amor \/ L\u00ednea discontinua<\/i> (Everest) argitaratu zuen 2009an, gaztelaniazko bi poema sorta batzen dituen liburua. Horrez gain, askotariko idazlanak ditu bilduak <i>L\u00ednea discontinua<\/i> blogean (<i>anajaka.blogspot.com<\/i>), eta horien artean badira euskarazko hainbat ipuin labur ere.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm;text-align: justify\">\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Juan Luis Zabala \/ 2014-04-30 \/ 484 hitz Ana Jakak hiruki \u00abatipiko\u00bb baten gorabeherak kontatu ditu &#8216;Ez zen diruagatik&#8217; bere lehen eleberrian.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[2181,2607,3,188,2608,5073],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6275"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=6275"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6275\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":6278,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6275\/revisions\/6278"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=6275"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=6275"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=6275"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}