{"id":6313,"date":"2014-05-07T08:46:07","date_gmt":"2014-05-07T08:46:07","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=6313"},"modified":"2014-05-07T08:46:07","modified_gmt":"2014-05-07T08:46:07","slug":"zabotuta","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/05\/zabotuta\/","title":{"rendered":"Zabotuta"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/iritzia\/2014-05-04\/005\/001\/zabotuta.htm\" target=\"_blank\">Anjel Lertxundi \/ 2014-05-04 \/ 119 hitz<\/a><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Asko gizendu den lagun batengatik norbaitek esan zidanean <i>zabotuta<\/i> dagoela, bueltak ematen hasi nintzaion aspaldi entzun gabe neukan hitzari, eta analogiak <i>babotuta<\/i> iradokitzen bazidan ere, banekien ez zutela zerikusi zuzenik, nahiz <i>babotuta<\/i> egotearen efektuak eta hitzaren hurbiltasun fonetikoak asko laguntzen duten <i>zabotuta<\/i> ulertzen. Hiztegian begiratu nuen. Berez eta zehazki, landareak eta animaliak zabotzen dira edo puzten, handitzen, hanpatzen, eta hedadurak askorako ematen du: zabotuta geratzen da sekulako jipoia jaso duen boxeolaria, pastilla asko hartzen duen gaixoa, alkoholaren edo drogen eraginez pertzepzioa lausotu zaiona. Lo faltak zabotu egiten ditu begiak, kirurgia estetikoak ezpainak-eta zabotzen. Futbolak zabotuta gauzka, zabotuta zabor mediatikoak ere.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Gai bakar baten obsesioak diskurtsoa ere zabotzen baitu, asko gizendu den lagun batek du gaurko zutabea zabotu izanaren kulpa.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Anjel Lertxundi \/ 2014-05-04 \/ 119 hitz<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[81,7,38,8],"tags":[2181,80,119,3,5079,5071],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6313"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=6313"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6313\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":6315,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6313\/revisions\/6315"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=6313"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=6313"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=6313"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}