{"id":6319,"date":"2014-05-07T09:05:16","date_gmt":"2014-05-07T09:05:16","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=6319"},"modified":"2014-05-07T09:05:16","modified_gmt":"2014-05-07T09:05:16","slug":"izendatzearen-balioa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/05\/izendatzearen-balioa\/","title":{"rendered":"Izendatzearen balioa"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/kultura\/2014-05-04\/034\/001\/izendatzearen_balioa.htm\" target=\"_blank\">Alex Gurrutxaga \/ 2014-05-04 \/ 437 hitz<\/a><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Izenburua:<\/strong> <span style=\"font-weight: normal\">Apirila<\/span><\/li>\n<li><strong>Egilea: <\/strong>I\u00f1igo Aranbarri<\/li>\n<li><strong>Argitaletxea:<\/strong> Susa<\/li>\n<\/ul>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Ez da arraroa gatazka garaikideei buruzko literaturan distantziarekin jokatzea. Izan ere, urruneko herri zapalduen egoerak edo aspaldiko gatazketako tragediek berehala ekartzen dizkigute gurearen oihartzunak. I\u00f1igo Aranbarrik XVIII. mendeko Azkoitiko matxinada eta egungo egoera soziala uztartu ditu <i>Apirila<\/i> nobelan.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Bi garaien arteko lotura egiteko moduan Julio Cortazarren <i>Gaua ahoz gora<\/i> narrazioaren teknika sumatzen da: bi espazio-denbora nahasten dira, eta, une batean, ez protagonistak ez irakurleak dakite zein den benetako egoera eta zein irudimenak sortua. Horrela, idazleak aukera du orduko egoeraren eta gaurkoaren arteko paralelismoak bilatzeko; jakina, irakurleak pentsatu beharko du paralelo horiek zenbat gerturatzen diren elkarrengana, eta iradokitako lotura egitea kontzeptualki zilegi ote den.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Historiaren eskutik, memoriak toki garrantzitsua du Aranbarriren literaturan. \u00abHorixe da historia, kea. Lurruna. Lausoa\u00bb, zioen <i>Zulo bat uretan<\/i> nobelako protagonistak; \u00abpuzzlea da iragana\u00bb esaldiak gurutzatzen zuen <i>Zamaontzia<\/i>; <i>Apirila<\/i> nobelan, berriz, begi bistan jartzen zaigu Historia garaileek idazten dutela: \u00abIzenak dira mundua bitan banatzen ari direnak\u00bb, eta aurrerago, \u00abhala doaz izen batzuk hitzez hitz zikintzen\u00bb. Horregatik, esangura berezia du Esteban Alberdiren ekintza xumeak: tabernako komuneko atean \u00abNikos Kokkinias\u00bb idazten du, Greziako Legebiltzarraren aitzinean bere buruari su eman zion gizonaren izena, eta izendatze hori memoria ariketa umil bezain noblea bihurtzen da. Memoria ariketa da protagonistak osatzen duen <i>hildakoen mapa<\/i> ere, krisiak hil dituenak mapan kokatuz egindako kartografia lana. Historia mugatzen duten hesolak garaileek jartzen badituzte, espazio horretatik kanpokoa da Aranbarrik bilatzen duena; \u00abesan bestela nork idatziko duen honetaz\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Nobelaren eragozpen nagusia subjektuaren aldaketa da. Hasieran \u2014lehen lau kapituluetan\u2014 pertsonaia garaikidea aurkezten zaigu protagonista nagusitzat; baina gero, iraganeko istorioan, bere errainua ia erabat desagertzen da. Orainaldia hizpide duten atalak ez dira guztien herena ere, eta iraganean erdigunean dagoena ez da Esteban, ez eta norbanakoaren tragedia pertsonala ere, baizik subjektu kolektiboa eta gertaera sozialak. Arazoa ez da indar gehiena matxinadak izatea, zinez baita interesgarria istorio hori, baizik eta bi garaien arteko lotura gorpuzten duen pertsonaia ia erabat desagertzea pasarte luzeetan.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Matxinadari dagokionez, erretratu sozial zabala eraikitzen du nobelak. Ikusten da, gainera, idazleak manikeismoa saihestu duela; hor daude, besteak beste, gatazkan funtzio esanguratsua hartzen duten Teresa edo Olaskoaga erretorea. Pertsonaien gogoetak, berriz, zehar estilo librea dotore baliatuz ematen zaizkigu. Azkenik, bereziki nabarmentzekoa da <i>Apirila<\/i>-ren estiloa. Aurreko nobeletan baino elipsirako joera gutxixeagorekin akaso, narrazioa are orekatuagoa da. Aurrera jauzi txikiak egin eta gero berriz atzera etorriz, ahozkotasun airea du ia kontakizunak, betiere erritmo eta kadentzia gustagarrian, eta hizkuntza joriarekin.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Inondik ere, subjektu aldaketak badu zerbait tranpa literariotik. Inork esango du norbanakoaren desagerpenak egiatik ere baduela puska bat, eta hori ere baliteke. Azken batean, oso ongi ekartzen du <i>Apirila<\/i>-k historia literaturara; trama interesgarria, memoriari eta egoera sozialari buruzko lerroarteko gogoetak, eta literatur estilo fina.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Alex Gurrutxaga \/ 2014-05-04 \/ 437 hitz Izenburua: Apirila Egilea: I\u00f1igo Aranbarri Argitaletxea: Susa<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[2181,521,2535,3,157,5073,559],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6319"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=6319"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6319\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":6321,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6319\/revisions\/6321"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=6319"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=6319"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=6319"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}