{"id":6366,"date":"2014-05-13T09:22:22","date_gmt":"2014-05-13T09:22:22","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=6366"},"modified":"2014-05-13T09:22:22","modified_gmt":"2014-05-13T09:22:22","slug":"komikiak-euskaraz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/05\/komikiak-euskaraz\/","title":{"rendered":"Komikiak euskaraz"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/iritzia\/2014-05-13\/005\/003\/komikiak_euskaraz.htm\" target=\"_blank\">Goizalde Landabaso \/ 2014-05-13 \/ 234 hitz<\/a><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Gaztetxo nintzela Asterix eta Obelixen abenturak erosten zizkidaten euskaraz irakur nezan. Harrezkero ez ditut komikiak abandonatu. Paco Roca Valentziako ilustratzaile bat da. Bere lanik ezagunena: 2007an Delcourt argitaletxearekin kaleratutako <i>Arrugas<\/i> (Zimurrak). Komiki liluragarria da. Berak espainieraz egin zuen, eta ostean katalanez (<i>Arrugues<\/i>) eta galizieraz (<i>Enrugas<\/i>) kaleratu zuten. Euskaraz ez dago zimurdurarik. Euskal komikizaleak espainieraz, frantsesez edo beste erdaretan irakurtzen du.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Urteotan gutxi izan dira argia ikusi duten komikiak. 2006. urtean Paul Austerren eleberrian oinarrituta egin zuten komikia kaleratu zuen Txalapartak <i>Kristalezko hiria<\/i> izenburuarekin. Harkaitz Canok euskaratu zuen. 2009an Alberdaniaren eskutik ezagutu genuen Hedoi Etxate eta Alain Urrutiaren <i>Ihes ederra<\/i>. Iaz Txalapartak bi lan kaleratu zituen: Jose Carlos Fernandesen lan zoragarria, <i>Munduko bandarik txarrena<\/i>, Bego Montoriok euskaratua, eta Maite Gurrutxagaren <i>Habiak<\/i>, jatorrian euskaraz idatzitakoa. <i>Xabiroi<\/i>-k eta Saure argitaletxeek ere badituzte, izan, zenbait komiki, batez ere gazteentzat. Baina kito. Hor amaitzen da eskaintza. Euskal Herrian bada komikigintzara emana dagoen argitaletxe interesgarria: Astiberri. Orain arte espainieraz baino ez du kaleratu izan. Hemendik gora, baina, euskaraz kaleratzen hasiko da. Hasteko, Jabier de Isusiren <i>Baleak ikusi ditut<\/i> aurkeztuko du laster, Euskal Herriko auzi politikoa ardatz duen lana. Ondoren, osterantzeko aukerak etorriko dira. Imajina dezakezu; Joe Saccoren <i>Palestine<\/i> edota <i>Safe area Gorazde<\/i>, Marjane Satrapiren <i>Persepolis<\/i>, Art Spiegelmanen <i>Maus<\/i> edota Allan Mooren <i>V for Vendetta<\/i> lanak euskaraz? Berandu datorrela pentsa lezake norbaitek, eta ziurrenen arrazoi du. Baina zer nahi duzu esatea, berandu, baina sasoiz dator. Eta hobe inoiz sekula santan baino.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Goizalde Landabaso \/ 2014-05-13 \/ 234 hitz<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,8,46],"tags":[2181,2697,3,1839,5071,2064,5082],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6366"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=6366"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6366\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":6368,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6366\/revisions\/6368"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=6366"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=6366"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=6366"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}