{"id":6373,"date":"2014-05-13T10:18:51","date_gmt":"2014-05-13T10:18:51","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=6373"},"modified":"2014-05-13T10:18:51","modified_gmt":"2014-05-13T10:18:51","slug":"liluraldi-baten-historia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/05\/liluraldi-baten-historia\/","title":{"rendered":"Liluraldi baten historia"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/kultura\/2014-05-13\/033\/001\/liluraldi_baten_historia.htm\" target=\"_blank\">Joan Mari Irigoien \/ 2014-05-13 \/ 847 hitz<\/a><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><span style=\"font-weight: normal\">Artean ez nuen Hego Amerikako lurra oinkatu, mundu zabala amets zu\u00e8n 22 bat urteko mutil ameslaria nintzen arren; artean ere ez nuen liburu askorik irakurri \u2014zaletasun hura garatzeko eragozgarri nituen futbol-entrenamenduak (Errealaren bigarren taldean jokatzen nuen, <\/span><i><span style=\"font-weight: normal\">Sanse<\/span><\/i><span style=\"font-weight: normal\">-n) eta ingeniaritza-estudioak\u2014, baina liburu hura nire eskuetara iritsi \u2014<\/span><i><span style=\"font-weight: normal\">Cien a\u00f1os de soledad,<\/span><\/i><span style=\"font-weight: normal\"> jakina\u2014 eta bizpahiru egunetan bukatu bezain laster, argi eta garbi ohartu nintzen, Ameriketara ez ezik, mundu zabalera ere jaio nintzela orduantxe.<\/span><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Hasiera hura \u2014<i><span style=\"font-weight: normal\">\u00abMuchos a\u00f1os despu\u00e9s, frente al pelot\u00f3n de fusilamiento, el coronel Aureliano Buend\u00eda hab\u00eda de recordar aquella tarde remota en que su padre lo llev\u00f3 a conocer el hielo. Macondo era entonces una aldea de 20 casas de barro y ca\u00f1abrava construidas a la orilla de un r\u00edo de aguas di\u00e1fanas que se precipitaban por un lecho de piedras pulidas, blancas y enormes como huevos prehist\u00f3ricos. El mundo era tan reciente, que muchas cosas carec\u00edan de nombre, y para mencionarlas hab\u00eda que se\u00f1alar con el dedo\u00bb\u2014,<\/span><\/i><span style=\"font-weight: normal\"> arnasarik gabe utzi ninduena, baina nobelan zehar \u2014orriz orri eta nobela amaitu arte\u2014 bere goi-mailari eusten diona: herri hizkerara hurbiltzen den prosa hura, bai, ezin eraginkorragoa, bere maila bateko barrokotasunean!, Lezama Limak <\/span><i><span style=\"font-weight: normal\">Paradiso<\/span><\/i><span style=\"font-weight: normal\">-n erakusten duen joera muturrekotik urrun, hala ere\u2026 Pasadizo haiek, maitagarrien ipuinetatik atereak ziruditenak, baina, aldi berean, errealitateari lotuak zeudenak, berandu gabe frogatu ahal izan nuenez, handik urtebetera Venezuelara joateko zortea izan nuenean\u2026! Guztia gerta baitzitekeen nobelagileak asmatutako herrian \u2014Macondon\u2014, eta guztia gerta baitaiteke Aracatacan eta Kolonbian, guztia Hego Amerikan eta munduan, bertan kontatzen den historia gizon-emakumeok osatzen dugun gizadiaren metafora baita, azken batean, non errealitate magikoa eguneroko gertagarria den: emakume haurdunak, iguana-buztana duten haurrez erditzen direnak; ehun urtetik gorako pertsonaia arrunt baino arruntagoak; arima herratuen noiznahiko agerraldiak\u2026 baita Dracke piratarena ere, nobelaren momentu batean; sanskritoz dakien eta aldian behin Macondora joaten den ijito jendea \u2014Melqu\u00edades buru\u2014, beren \u00abmiragarritxoak\u00bb erakusgai: izotza, imana\u2026 e.a., e.a.: herri baten genesia eta apokalipsia, hitz bitan.<\/span><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Hala, bada, Hego Amerikan jada egona nintzena, buend\u00edatar eta iguarandarren eskutik egon ere, berriro iritsi nintzen bertara handik urtebetera-edo, ez liburu baten arnasaz, baina bai hegazkin baten indarrez, institutu batean eskola emateko asmotan, bazterreko auzo batean. Eta nahi adina denbora bainuen irakurtzeko, irakurri egin nuen, liburu bat bukatu bezain laster beste bati ekiten niola: esan nahi baita G.M.-en obrak ez ezik (ordurako argitaratuak zituenak gehi gerora ere argitaratuko zituenak), beste hegoamerikar idazle askorenak ere irakurri nituela, hauen artean Juan Rulforen <i><span style=\"font-weight: normal\">Pedro P\u00e1ramo<\/span><\/i><span style=\"font-weight: normal\"> eta <\/span><i><span style=\"font-weight: normal\">El llano en llamas<\/span><\/i><span style=\"font-weight: normal\"> nabarmendu behar baditut ere; are gehiago: Garc\u00eda M\u00e1rquezen <\/span><i><span style=\"font-weight: normal\">Cien a\u00f1os de soledad<\/span><\/i><span style=\"font-weight: normal\"> eta Rulforen <\/span><i><span style=\"font-weight: normal\">Pedro P\u00e1ramo<\/span><\/i><span style=\"font-weight: normal\"> hartu nituen eredutzat nire lehen bi nobelak eraikitzeko: <\/span><i><span style=\"font-weight: normal\">Oilarraren promesa<\/span><\/i><span style=\"font-weight: normal\"> eta <\/span><i><span style=\"font-weight: normal\">Poliedroaren hostoak<\/span><\/i><span style=\"font-weight: normal\">. Egia da, hala ere, garai hartan, hasberri ezjakintzat nuela neure burua, halako moldez, non nire bi nobela haiek gehiago izan baitziren idazten ikasteko lezio praktikoak, baita neure euskara hobetzeko ahalegina ere, beste ezer baino; baina, gero, argitaletxe bitara aurkeztu, eta liburuok argitaragarriak zirela esan zidatenean \u2014onarpen hura, egia esan, euskal kulturaren panorama kaxkarraren isla ere izan zitekeen\u2014, ezusteko gazi-gozoa izan nuen: gozoa, zeren gaztea bainintzen, eta hura izan zitekeen idazle gisa plazaratzeko aukera; gazia, ikusten nuelako nire nobela haiek hobeto zeudela kaxoian, denbora hobe batzuen zain, idazteko artean trebatzen nintzen bitartean: horregatik, aurrerago, bi liburuokin argitalpen berria egiteko parada izan nuenean, ez nuen dudarik izan: bi liburuak berregin nituen\u2026 zorionez, biak ere askoz bertsio hobeak baitira, nik uste.<\/span><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Eta orain, amaitzeko, anekdota bat, froga bat ere badena ikusteko errealismo magikoa zeinen gaitz kutsagarria izan daitekeen.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Maracaibon nengoen, aste santu oporrak baino bizpahiru aste lehenago. Eguerdia zen, eta kalean 40\u00batik gora bai. Baina nola oporretan beste lagun batekin Bolivar eta Humboldt mendi-gailurretara igotzeko asmoa bainuen (bost mila bat metrokoak biak), prestakuntza gogorra egitea erabaki genuen. Egun hartan, baina, lagunak ezin zuen, eta bakarrik ekin behar izan nion entrenamenduari. Nire asmoa honako hau zen: gure etxetik beste lagun baten etxera joatea, autopistaren ertz asfaltatutik, guztira hogeita hamar kilometro pasatxo. Nik banuen motxila bat; nire etxe ondoan, berriz, bazeuden harri txiki batzuk, eta haiekin hasi nintzen motxila betetzen\u2026 baina hara: une hartan, bat-batean, Plazido Mujikaren hiztegiaz gogoratu, etxera berriz sartu\u2026 eta hiztegikotea sartu nuen motxilan, baita zama harekin handik gutxira neure bideari ekin ere. Nik atera nuen izerdia egun hartan! Beti ibili arineko gizona izan naizenez (bueno: orain Usain Boltekin zerikusirik ez duen <i><span style=\"font-weight: normal\">herrenpodo<\/span><\/i><span style=\"font-weight: normal\"> prehistoriko bat naiz), halaxe abiatu nintzen hasieratik beretik. Bidean nindoala, beltz batekin topatu, eta honela esan zidan: <\/span><i><span style=\"font-weight: normal\">\u00ab\u00bfA\u00f3nde vah, loooco?\u00bb.<\/span><\/i><span style=\"font-weight: normal\"> Arrazoi zuen, bistan da, baina gaztea nintzen artean, eta gaztea beti zoro, Isidoro\u2026!<\/span><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Horregatik, beharbada, geroztik, behin baino gehiagotan izan ditut balentria haren inguruko ametsak: haietako batean, don Plazido eta biok <i><span style=\"font-weight: normal\">Cien a\u00f1os de soledad<\/span><\/i><span style=\"font-weight: normal\">-en espazioan sartu \u2014G.M.-k berak eman zigun sartzeko baimena: nire balentriaren berri jakin ondoren (bost-sei kilo galdu nituen neure lastersaio hartan!), zer gutxiago\u2026!\u2014, eta hantxe ibili ginen kuxkuxeatzen zer egiten ote zuten buend\u00edatarrek, iguarandarrek eta enparauek\u2026 Halako batean, neska bat ikusi genuen, zerurako bidean, gero eta gorago. \u00abBegira, Joan Mari: Ama Birjina\u2026!\u00bb, esan zidan don Plazidok, harri eta zur, bertan belaunikatzen zela. Nik banekien, ongi jakin ere, hura ez zela Ama Birjina, Remedios la Bella baizik, baina don Plazido belaunikatzen ikusi nuenean, berdin egin nuen nik, ez dakit oraindik zergatik\u2026<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Joan Mari Irigoien \/ 2014-05-13 \/ 847 hitz<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,46],"tags":[2181,3,2564,692,5082],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6373"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=6373"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6373\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":6375,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6373\/revisions\/6375"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=6373"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=6373"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=6373"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}