{"id":6564,"date":"2014-05-22T08:34:16","date_gmt":"2014-05-22T08:34:16","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=6564"},"modified":"2014-05-22T08:34:16","modified_gmt":"2014-05-22T08:34:16","slug":"zirrikituetatik-ateratako-hitzak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/05\/zirrikituetatik-ateratako-hitzak\/","title":{"rendered":"Zirrikituetatik ateratako hitzak"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/kultura\/2014-05-21\/033\/001\/zirrikituetatik_ateratako_hitzak.htm\" target=\"_blank\">Igor Susaeta \/ 2014-05-21 \/ 379 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Urteek bere baitan sortutako kontraesanez mintzo da Unai Baztarrika &#8216;Ezinbestean&#8217; poema bilduman.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Pertsonalki hain oparoa izaten ari ez zen garai batean, Unai Baztarrika (Beasain, Gipuzkoa, 1982) konturatu zen urteetan bere baitan sentipen batzuek irmo altxatutako horma deuseztatzen ari zela pixkanaka eta, hortaz, zirrikituak sortzen ari zirela pareta horretan. Hortaz, pitzaduretatik kontraesan modura eta galdera ikurrari lotuta ateratako hitzak erabili ditu <i>Ezinbestean<\/i> poema bilduma idazteko. Blas de Otero-Bilbo Hiria Poesia Lehiaketa irabazi zuen, iaz, lan horrekin, eta Erein argitaletxeak kaleratu du.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Baztarrikaren aburuz, ez da erraza poema liburu baten muina azaltzea; areago, lan \u00aberabat fragmentarioa\u00bb bada, zatika idatzia, \u00abazkar, etorri ahala\u00bb. Aleak berrirakurtzen ari zela ikusi zuen, ordea, hari batek lotzen zituela.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Pitzaduren, arrakalen kontzeptua, esaterako, errepikatu egiten da liburuan, eta hasieran, hain zuzen, <i>Arrakalak<\/i> izena jarri behar zion\u2014 izenburu hori du Gotzon Barandiaranen lehen poema liburuak, 2004an kaleratutakoak (Susa) \u2014. Bere baitako hormen zirrikituetan kontraesanekin topo egin zuen, baina \u00abdekadentzia hori\u00bb ez zuen modu negatibo batean interpretatu. \u00abFase aldaketa bat da, azken batean\u00bb, argitu zuen Baztarrikak, atzo Donostian, liburuaren aurkezpenean.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Kontraesan horietako dezenteri galdera ikur bat gehitu die. \u00abPoema asko hala bukatzen dira, baina ez naiz erantzun bila aritu\u00bb. Urte askoan barruan pilatutakoa papereratu du. Besterik gabe. Eta idazteaz, ekintzaz beraz, ere mintzatu da. Izan ere, batxilergo garaian Azkue eta Urruzuno sariak irabazi zituen Baztarrikak, baina hamar urte baino gehiago zeramatzan \u00ablan kontziente bat\u00bb ondu gabe. \u00abLiburuaren izenburuak berak adierazi nahi du testuak hor zeudela, baina nik ez niela ateratzeko bidea ematen\u00bb. Beraz, mintzo da idazteko ezintasunaz, horretarako bilatutako giro \u00abito eta itxiaz\u00bb, hitzen bilaketaz&#8230; Idazten berrikasi duela pentsatzen du Baztarrikak, eta, horretarako, lagungarria izan zaio Bergarako Idazle Eskolak eman dion diziplina, haren esanetan. \u00abBeldurrak uxatu ditut eskolan barneratutakoarekin\u00bb. Poema bildumaren bizkarrezurra hiru astean idaztera behartu zuen bere burua, eta iruditzen zaio hori nabaritzen dela ale askotan.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Idazteko beldurra alboratu du, baina gogorra egin zaio liburu bihurtu duena berrirakurtzea. \u00abErresumin bat sortzen du nigan. Orain ez nuke hori idatziko\u00bb. Haren bizitzako \u00abfase aldaketa batean\u00bb ondu zuen, eta maitasuna, desira, zalantzak, denboraren igarotzea, \u00abaurrera jarraitzeko besteen beharra\u00bb eta beste dituzte oinarrian kontraesanek. \u00abGure herriaren egoeraz ere hitz egiten dut, baina ez hain era zuzenean\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Aipatutako gaiengatik, sortzerakoan igarotako prozesuarengatik, Baztarrikak badaki jendeak liburu \u00abilunaren, gogorraren\u00bb trazak har diezazkiokeela <i>Ezinbestean<\/i>-i, baina idazlearentzat badira poema baikorrak. Hori bai: \u00abEz dago alferreko itzulingururik\u00bb.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Igor Susaeta \/ 2014-05-21 \/ 379 hitz Urteek bere baitan sortutako kontraesanez mintzo da Unai Baztarrika &#8216;Ezinbestean&#8217; poema bilduman.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[2181,3,580,2729,112,5073,2728],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6564"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=6564"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6564\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":6566,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6564\/revisions\/6566"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=6564"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=6564"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=6564"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}