{"id":6599,"date":"2014-05-27T07:03:07","date_gmt":"2014-05-27T07:03:07","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=6599"},"modified":"2014-05-27T07:03:07","modified_gmt":"2014-05-27T07:03:07","slug":"oroimenak-ziegara-itzuli-nahi-du","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/05\/oroimenak-ziegara-itzuli-nahi-du\/","title":{"rendered":"Oroimenak ziegara itzuli nahi du"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/kultura\/2014-05-25\/036\/001\/oroimenak_ziegara_itzuli_nahi_du.htm\" target=\"_blank\">Hasier Rekondo \/ 2014-05-25 \/ 435 hitz<\/a><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Izenburua: <\/strong><span style=\"font-weight: normal\">Hodeiak zapatetan<\/span><\/li>\n<li><strong>Egilea:<\/strong> Mikel Etxaburu<\/li>\n<li><strong>Argitaletxea:<\/strong> Susa<\/li>\n<\/ul>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Badakigu ziega euskal literaturaren mintegi emankorra izan dena poesia idatziaren hastapenetik, eta badakigu joera horretan ez dela erabateko etenik gertatu egundaino\u00bb, dio Jose Luis Otamendik Joseba Sarrionandiaren <i>Kartzelako poemak<\/i> (Susa, 1992) liburuari egin hitzaurrean. Hala ere, kartzelako hormek berez ez dute zertan ziurtatu barnean edota kaleratu ondoren ekoiztutako literatur lanaren gorentasuna. Ehunka euskal preso egon dira estatu ezberdinetan sakabanatutako kartzeletan azken hamarkadetan. Denek ez dituzte lerrotan paratu hango esperientzia lazgarriak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><i>Hodeiak zapatetan<\/i> (Susa, 2014) Mikel Etxabururen (Ondarroa, Bizkaia, 1969) bigarren poesia liburua dugu. Aurretik <i>Zu zara orain txoria<\/i> (Elkar, 2011) kaleratu zuen. Bigarren entrega honetan, kartzelako oroitzapenak, maitasun ezinduak, desio ebakiak eta askatasun egarriak uztartzen ditu. Poemarioa hiru azpi-ataletan banatuta dago: <i>Oroitzak<\/i> (kaleratu berriaren oroimena ziegan lagatzen da beti), <i>Oskola<\/i> (parterik \u00abpertsonalena\u00bb kartzelan bizitako esperientziez eta maitasunaz), eta <i>Gerezi gorriak<\/i>, azken \u00abkoda\u00bb gisa kaleratuaren etorkizuneko ametsez eta lokamutsez ari zaiguna, \u00abBadiotsut \/ kartzelara itzuli nahi izan dudala \/ behin baino gehiagotan, \/ hango ziegaren txikitasunera, \/ harresiaren gerizpera, \/ zementuaren margotutako \/arrakaletan ezkutatzera\u00bb. Azken parte hori dugu, edukiaren aldetik bederen, ausartena eta berritzaileena; izan ere, preso ohiaren bakardadeaz oso gutxi hitz egin da gure literaturan; ziegaren \u00abepikotasun pertsonala\u00bb edo bidegabekeriaren gaineko alde politikoak izan dira hizpide nagusiak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Liburuak ustekabe gutxi eskaintzen ditu <i>Oroitzak<\/i> lehen atal sinbolistagoan, erabilitako metaforak eta irudiak aski jorratuak izan dira poesiaren historian. Horrez gain, Gabriel Arestiren itzala luzea da. \u00abEta \u2026sustraiak hasi zaizkit zainetan \/ harrian zelai leunak zabaltzeko. \/Sustraiak sortu zaizkit eskuetan \/ zure enborrari sendo eusteko\u00bb. Naturako erreferentziak erabiltzen ditu Etxaburuk preso ohiari gailentzen zaion ezinegon existentziala arintzeko, natura salbazio aingura gisa darabil poetak. \u00abHaizea \/ libre dabil \/ eta gu \/ haizea \/pasatzen ikusten \/ ohitu gara\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><i>Oskola<\/i> izeneko bigarren partean, poetak pertsonalizatu egingo ditu ziegako atearen geldotasunaz askatzeko edukiak, eta nago testigantza pertsonal krudelaren gisara ondutako poemak direla lortuenak, <i>Haraindi<\/i> lekuko: \u00abHemen basazkoa da denbora \/ barakuiluen ibiliaren modukoa. \/ Hemen miopeak gara denok, \/ errepublika berririk \/eraikitzeko asmorik gabe nabil, ez naiz Robinson Crusoe \/ eta burusoilegia naiz Ostiral izateko\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Poemarioan amodioak badu lekurik. Erromantizismoan eraikitako maitasunaren eredua esan nahi da. Poeta zerbaitek askatuko badu, maitasuna izango da. Maitasuna, ezindua den heinean, idealizatua izango da, eta horrek baditu bere arriskuak. Gauak dena berdintzen duenean, erromantizismoan sustraitutako maitasunak babesa hartzeko aukera bermatuko du, arnasa hartzen den modura. \u00ab\u2026elkar maite dutenek egiten duten eran \/ nire beso artean \/ zu berriro biltzeko \/ gauaren babesean\u00bb. Eta aurrerago, \u00ab\u2026horregatik astindu ditut \/ armiarma-sarean itsatsi zaizkidan oroitza meheak\u2026\u00bb. Ziegak badu zeresanik zoritxarrez euskal literaturaren ibilbide gorabeheratsuan. Bertan lagatako oroitzak oskol gisa itsatsi zaizkigu oroimen kolektiboan, baina sorkuntzarako tresna berriak aurkitu beharrean gara.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hasier Rekondo \/ 2014-05-25 \/ 435 hitz Izenburua: Hodeiak zapatetan Egilea: Mikel Etxaburu Argitaletxea: Susa<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[2181,3,1965,2557,5073,2556,559],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6599"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=6599"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6599\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":6601,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6599\/revisions\/6601"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=6599"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=6599"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=6599"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}