{"id":6615,"date":"2014-05-28T12:24:27","date_gmt":"2014-05-28T12:24:27","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=6615"},"modified":"2014-05-28T12:24:27","modified_gmt":"2014-05-28T12:24:27","slug":"jule-goikoetxea-zibilizazioaren-kritika-zibilizatua-da-tractatus","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/05\/jule-goikoetxea-zibilizazioaren-kritika-zibilizatua-da-tractatus\/","title":{"rendered":"Jule Goikoetxea: \u00abZibilizazioaren kritika zibilizatua\u00bb da &#8216;Tractatus&#8217;"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.info\/paperekoa\/1792\/029\/002\/2014-05-28\/jule_goikoetxea_zibilizazioaren_kritika_zibilizatua_da_tractatus.htm\" target=\"_blank\">Juan Luis Zabala \/ 2014-056-28 \/ 427 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Marko, klasifikazio eta mugekiko zuztarreko desadostasun bat islatu du bere aurreneko poema liburuan.<\/em><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><!--more--><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm;text-align: justify\">Poema guztiek, liburuan agertzen diren ia guztiek, azpimarratu nahi dute edozein jarrera etiko edo politikoren atzean beti dagoela esperientzia estetikoa edo sentsibilitatea\u00bb, azaldu du Jule Goikoetxeak (Donostia, 1981) <em>Tractatus<\/em> (Susa) bere aurreneko poema liburua aurkeztean. \u00abEsperientzia estetikoa norberak duen sentsibilitatearen araberakoa da, eta sentsibilitateak kokatzen gaitu eta murgiltzen gaitu munduan\u00bb. Ikuspegi horretatik begiratuta aise uler daiteke \u00abironikoa\u00bb dela <em>Tractatus<\/em> izenburua: \u00abTratatuek testu zientifiko edo filosofikoei egiten diete erreferentzia normalean. Kasu honetan literarioa da, berriz ere azpimarratzeko edozein lerrotze zientifiko, ideologiko edo akademikoren atzean beti dagoela sentsibilitatea, desioa, boterea eta borondatea. Horregatik deitzen da liburu hau <em>Tractatus<\/em>, sentsibilitatetik, desiotik, boteretik eraikitzen ditugulako tratatu guztiak\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Goikoetxea ez dator bat \u00abpolitika, ekonomia, artea, zientzia\u2026 pentsatzeko eta praktikatzeko dauden modu hedatuekin, modu zabalduekin, hegemonikoekin, modan dagoen hitz bat aipatzeko\u00bb. Horregatik, bere <em>Tractatus<\/em>-a \u00abzuztarreko desadostasun bat da markoekin, klasifikazioekin, mugekin; edo mugekiko desadostasun bat, desadostasun poetikoa, desadostasun politikoa, desadostasun halabeharrez zibikoa, idatziz egiten den horietakoa\u00bb. Botereak eman dizkion tresnak erabiliz egindako kritika bat baita liburua, \u00abzibilizatua dagoenaren zibilizazioaren kritika zibilizatua\u00bb, poetaren hitzetan. \u00abHezkuntzak, eskolak, lanak eta familiak dakarten menderakuntza moten errelato poetikoa da; zibilizazioaren, humanitatearen botere zirkuituak ditu mintzagai\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abObligaziozko maitasuna da gure maitasuna\u00bb, azaldu du Goikoetxeak, Greziako kulturan oinarritutako Mendebaldeko egungo kulturari buruz, \u00abobedientziazko askatasuna, askatasun domestikatua, gerra bakea lortzeko, autonomia lortzeko kontrola. Ez da epai morala, guztiz kontrakoa: zibilizazioa da. Oraindik ez dakigu bakea era baketsuan birsortzen, ez dakigu baldintzarik gabe maitatzen, baina diskurtso estandarizatu guztiek diote kontrakoa: eskolan, etxean, kalean, lanean\u2026 Gure gizartea diskurtso horietan hazi eta hezten da, baina bakea menderakuntzaren bidez ezartzen da, hori baita zibilizazioa. Ez dakigu bakea menderakuntzarik gabe egiten, ezin delako, eta hori, azaldu baino gehiago, ezkutatzen den errealitatea bat da. Humanitateak ez du sendabiderik, gatazka eta sufrimendua mugatu, moldatu eta kontrola daitezke; ez desagerrarazi. Horrek borrokarako eta sorkuntzarako gogoa eta aitzakia eternoa ematen dizkit. Bizitzeko era bat da; ez da epai moral bat, ezta justizia ulertzeko modu bat ere\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Askotariko gaiak eta kontuak<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Irakurleak liburuan zer aurkituko duen azaltzeko, zerrenda luzea aletu du egileak: \u00abumorea, sexua, plazera, politika, zoriontasuna miseriari lotua, gaua dantzari, basamortua logika matematikoari atxikia, dibinitaterik gabeko jainkosak, dibinitate hilkorrak, ilargiaren kanpainak, droga, egia desjabetua, gerrak beldurrarekin nahasian perspektiban gorpuztuak, ongiaren hutsaltasuna, jokoz kanpoko ukituak, begirada desegokiak\u2026\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Aita zenari eskaini dio Goikoetxeak liburua, Tomas Goikoetxeari, haren heriotzak sortutako \u00aboinazeak eta hausturak\u00bb bultzatu baitu, neurri batean, liburua gauzatzera. Goikoetxeak umetatik izan du idazteko zaletasuna eta joera; artean gaztetxo zela hasita, aitarekin elkarlanean eleberri bat idatzi zuen, <em>Jantzi<\/em>, ez argitaratzeko asmoz, ariketa moduan baizik. Nobela harekin \u00aberlazio zuzena\u00bb du <em>Tractatus<\/em>-ek.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Juan Luis Zabala \/ 2014-056-28 \/ 427 hitz Marko, klasifikazio eta mugekiko zuztarreko desadostasun bat islatu du bere aurreneko poema liburuan.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[2181,3,58,2755,559,2756],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6615"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=6615"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6615\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":6617,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6615\/revisions\/6617"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=6615"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=6615"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=6615"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}