{"id":7091,"date":"2014-06-10T07:05:13","date_gmt":"2014-06-10T07:05:13","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=7091"},"modified":"2014-06-10T07:13:27","modified_gmt":"2014-06-10T07:13:27","slug":"poetak-argia-merezi-du","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/06\/poetak-argia-merezi-du\/","title":{"rendered":"Poetak (argia) merezi du"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2014-06-08\/045\/002\/poetak_argia_merezi_du.htm\" target=\"_blank\">Mikel Asurmendi \/ 2014-06-08 \/ 490 hitz<\/a><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Izenburua:<\/strong><span style=\"font-weight: normal\"> Hitzak argi<\/span><\/li>\n<li><strong>Egilea:<\/strong><span style=\"font-weight: normal\"> Juan Ramon Makuso<\/span><\/li>\n<li><strong>Argitaletxea:<\/strong> <span style=\"font-weight: normal\">Pamiela<\/span><\/li>\n<\/ul>\n<p><!--more--><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><span style=\"font-weight: normal\">Poeta abian da beti. Hitza du lanabes; lanabesa, baina, zama ere bada. Juan Ramon Makuso bizitza zama zuela abiatu zen Itakara. Bizitzeak hil egiten duela gaztigatu zigun, eta pertsonok hirian frakasatu dugula esan ere bai. Hiriari gorazarre egiten segitzen du, haatik. Hiria du kezka, <\/span><i><span style=\"font-weight: normal\">agora<\/span><\/i><span style=\"font-weight: normal\"> galdua. Denborak ardura dio. Oraina galduan dabil. Poeta da, baina, batez ere, poeta metafisikoa \u2014izan\u2014 da. Errealitatearen eta izatearen funtsa behatu ohi du oroz gain, zama filosofikoa darama. Alta, poesiaren bidean segitzen du.<\/span><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Bost etapatan gauzatu du azken bidaia. Beha dezagun ibilbidea.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">I. Plazara jaitsi da \u2014portura bidean\u2014, <i><span style=\"font-weight: normal\">agora<\/span><\/i><span style=\"font-weight: normal\"> ments du, ments eta amets. Poetak eta filosofoak deman dihardute: \u00abEleak nahastu zaizkit. Urtu da errealitatea\u00bb, diosku. Alta, hitza \u00abusatu\u00bb baino gehiago \u00abgozatu\u00bb egiten du poetak. Errealitate gordinari aitzi egiten dio, haurtzaroa gomutan. Itsasoan \u2014edota basamortuan\u2014 bilatu ditu hitz lagunak, zeruertzek zedarritzen dute bere jarduna: \u00abBizi poza nire haurtzaroko jolas gunea zen zelaiaren itsasoan\u00bb. Oroi-mina dario; alabaina, hitz argiek haur hura salbatzen dute, poeta filosofoari gailentzen zaio. Poeta soziala ageri da, lagunaren lagun.<\/span><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">II. \u00abEgia biluzik ibiltzen da eta hitzek ez dute aurkitzen soineko egokia berau janzteko\u00bb. Hitza denboran ezarri nahi du poetak. Hitza gailen ote den, sentitu dut etapa honetan ere. \u00abArrazoiak eta bihotzak ez didate argia ematen, nahiz eta hitzen itzala handia izan\u00bb. Demarik dema, emoziorik emozio, poetak egoki \u00abdarabil\u00bb hitza. Poetak \u2014poetak dioenez\u2014 iraganeko oinazeak eta (ETA hizpide) juntagailu gabe ondu beharko ditu geroan.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">III. \u00abHitzek, berez, hor ez dauden gauzak errepresentatzen dituzte\u00bb, berretsi du poetak. Haurtzaroko denbora galduaren xerka segitzen du, izuen gordelekuetan barrena. Pozarren ari da, arraunak ditu lanabes. Haurra aldarrikatzen duen poetak gazteak bidaide nahi ditu: \u00abEsadazu zure isiltasunarekin\u00bb, diotso horietako bati. Azken poeman bihotzak arrazoiari bide eman ote dion hauteman dut.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">IV. \u00ab<i><span style=\"font-weight: normal\">Apart: the very word is like a bell<\/span><\/i><span style=\"font-weight: normal\">. Hitzak berak kanpaiak irudi\u00bb. Infinituaren kantua eskaini digu: \u00abBurmuinean zait eraiki hitza [\u2026]. Hitzan zait ahitu nia\u00bb, dio. Lemari oratuta segitzen du, baina lema lanabesa bihurturik hitzak ihes egin ote dio? Galdu al du nora? Nork daki! \u00abOzeanoaren sinfonia fugan agortzen da\u00bb, diosku eta. Poetaren gordelekuak infinituak dira. Denbora galdua, baina, ez dago inguratzerik.<\/span><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">V. Azken etapan \u00abAbiatu naiz elurrez estalitako uhartera\u00bb, dio Makusok, Tomas Transtr\u00f6mer gogaide duela. Denbora ari da agortzen poetaren ibilbidean. Poetak bidaldian bidaide lartxo inguratu ote duen nago: Gotzon, Victor, Izar edota Joan Mari. \u00abMemoriak ahanztura du bere oinarrian eta poetak ez du dena lortzen, dena ikustea zaila baita\u00bb, aitor du Makusok. Poetaren kontzientzia zapaldu gabeko elurra da, eta bertan ez dago ezer idatzirik, grafitilariak jada ez daude hirian. Poetak \u2014bere hitzak lanabes ditut\u2014 arnasa harriduraren filosofian hartzen du.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Poetarekin nago eta ez nago. Ez beti, alegia. Hitzak argiagoak dira abiaburuan amaieran baino. Hizkuntzak hitzak lausotu \u2014menstu\u2014 ditu itsas barrenean. Lehen etapetan, bere hitzak nire(ago)ak dira. Azken bietan Makuso filosofoagoa da poeta baino. Ene ustez, bidaide gutxiagorekin aiseago egin lezake arraun. Makusok ez dio inori hitzik zor, ene gardiz. Guziarekin ere, poetak (argia) merezi du.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Mikel Asurmendi \/ 2014-06-08 \/ 490 hitz Izenburua: Hitzak argi Egilea: Juan Ramon Makuso Argitaletxea: Pamiela<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[2181,3,2563,2562,5073,429,404],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7091"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=7091"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7091\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":7093,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7091\/revisions\/7093"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=7091"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=7091"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=7091"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}