{"id":7481,"date":"2014-06-24T07:53:12","date_gmt":"2014-06-24T07:53:12","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=7481"},"modified":"2014-06-24T07:53:12","modified_gmt":"2014-06-24T07:53:12","slug":"amets-galduen-zirimolan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/06\/amets-galduen-zirimolan\/","title":{"rendered":"Amets galduen zirimolan"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2014-06-22\/049\/001\/amets_galduen_zirimolan.htm\" target=\"_blank\">Mikel Asurmendi \/ 2014-06-22 \/ 433 hitz<\/a><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Izenburua:<\/strong> <span style=\"font-weight: normal\">Gerra txikia<\/span><\/li>\n<li><strong>Egilea:<\/strong> Lander Garro<\/li>\n<li><strong>Argitaletxea:<\/strong> Susa<\/li>\n<\/ul>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more--><br \/>\nOreretako Pontika auzoan girotu zuen Lander Garrok <i>Kontrarioa<\/i> nobela, Raul Oliveira protagonista <i>alter ego-<\/i>a zuela. Bere nerabe-gaztaroa narratu zuen hartan, garaiko eskola porrota izan zuen leitmotiva. Denboran atzera egin du idazleak. Oreretako errenteriarrak bere haur-nerabezaroa birsortu du, eta Orereta eta Hendaia artean gauzatu bigarren nobela.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><i>Gerra txikia<\/i> Ugarte familiaren istorioa da funtsean. Xabi haurra da protagonista \u2014Lander haurraren <i>alter ego<\/i>-a, naski\u2014, eta berarekin Gotzon anaia, Nagore arreba eta Mari Karmen ama. Aita ere bai, baina hau bestalde dabil, noraezean, txori errarien ariora.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Saldoko burua nora, haren hegalpekoak hara: <i>Bestaldera<\/i>. Horra familiaren patua!<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Ugartetarrak herrian <i>nagusi<\/i> izateko borrokan ari dira, alabaina, halabeharrak maizter errariak bihurrarazi ditu gauetik biharamunera. Estatu bateko errentariak zirenak beste estatu bateko alogerekoak bilakatu dira. Ugartetarrak <i>uharteak<\/i> bihurtu dira Bidasoaz bestaldeko itsas zirimolan. Oreretako zurrunbilo borrokatsu eta alaitsutik Hendaiako \u00ablasaitasun tristean\u00bb bizitzera iragan dira, Pontikatik Orio auzora.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Haurrek <i>Bestaldera<\/i> joanik, <i>\u00e9tranger<\/i> eta <i>extra\u00f1o<\/i> hitzak kidekoak direla ikasi beharko dute. Arraroa, arrotzak eta erbesteratuak dira euren \u2014haurren\u2014 aberrian. Klandestinoa <i>sasitarra<\/i> dela jakiteko solitudea ezagutu beharko dute. Andoni anaia miresten du Xabik, eta horren \u00abfrantsesek maitasun kontuetan asko dakite, baina gerra kontuetan batere ez\u00bb izan du estreinako ikaspena. Ikasle eskasa da Xabi. Amarengan bilatzen du eskas ere duen maitasuna. Halaber, inoiz inor izanen bada Xabik aita \u00abhil beharra dauka\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Haur-nerabeon abenturak \u2014eta malurak\u2014 GAL fenomenoaren garaian girotuta daude. Txomin iheslariaren hilketak bizitza osorako markatuko du Xabi. <i>Gerra txikia<\/i> haurren gerren isla da oroz gainetik. Haurren gerrak baina, helduen gerrak bilakatzen dira etorkizun sumaezinean. Ugarte familiako txikienak perurenatarrak daramatza gomutan bizitza osorako. Perurenatarrak, baina, ez dira fikziozkoak garrotarren irudimenean.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Fikziozko Maider benetakoa Argi izan daiteke. Fikziozko Oihana izan liteke Garazi edo Ilazki. Blanki, ordea, Maite da ezinbestez. Zoritxarrez, baina, iragana etorkizun garratzari begira eraikitako orain hitsa ez beste da. Landerren maitea parafraseatuz \u2014Maite irudimenean\u2014, neronek hala esango nioke Blankiri: \u00abTristea dun gerra, maitea, eta ez gudarientzat soilik\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><i>Gerra txikia<\/i> Xabiren haurtasun <i>galdu-<\/i>tik kontatua dago. Lengoaiari dagokionez, nerabe batek uler dezakeen heinean gauzatua. Horren ostean, <i>Kontrarioa<\/i> nobelaren ildoan, biziro desio dut nobelagileak Landerren helduaroaren <i>Helduen gerra<\/i> narratzea etorkizunean. Fikziozko trilogia ederra litzateke herri honetako memoria zertzen laguntzeko.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Agian, errealitatea hain krudela ez balitz, fikzioak ez luke horren itzal gaiztorik hedatuko. Agian, Garroren nobelako haur-nerabeek \u00abGu gara pailazo hiltzaileak Euskadin sortuak jarraitzeko borrokan\u00bb ahapaldia bestera abestuko dute etorkizunean. Agian, <i>Gerra txikia<\/i> liburuko azalaren haur horiexek dira oraina \u2014zeru urdinpean, jostetan alai\u2014, iragana hausnartutako etorkizunaren oraina. Agian, Urru\u00f1ako Pausu auzoan hasiak dira zertzen iraganeko amets gaizto galduen ordezko amets bete gabeak. Araiz eta oxala! Ene irakaspena: \u00abEuskaldunok gerra asko bizi izan dugu, baina maitasunean eskas gabiltza\u00bb.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Mikel Asurmendi \/ 2014-06-22 \/ 433 hitz Izenburua: Gerra txikia Egilea: Lander Garro Argitaletxea: Susa<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[2181,3,2746,2745,5073,429,559],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7481"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=7481"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7481\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":7483,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7481\/revisions\/7483"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=7481"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=7481"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=7481"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}