{"id":769,"date":"2012-10-04T08:22:51","date_gmt":"2012-10-04T08:22:51","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=769"},"modified":"2012-10-04T08:22:51","modified_gmt":"2012-10-04T08:22:51","slug":"huts-hutsetik-hasteko-modu-bat","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2012\/10\/huts-hutsetik-hasteko-modu-bat\/","title":{"rendered":"Huts-hutsetik hasteko modu bat"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2012-10-03\/033\/001\/huts_hutsetik_hasteko_modu_bat.htm\" target=\"_blank\">Igor Susaeta \/ 2012-10-03 \/ 441 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\" align=\"JUSTIFY\"><em>&#8216;Alter ero&#8217; kaleratu du Bertol Arrietak, minetik abiatuta emozioen literatura \u00absotila\u00bb egiten duen ipuin liburua<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\" align=\"JUSTIFY\"><!--more--><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Bizi izan ez dituen bizitzak \u00abimajinatzeko\u00bb aukera ematen dio literaturak Bertol Arrietari. \u00abErotu gabe huts-hutsetik hasteko modu bakarra da\u00bb. Horregatik kaleratu du <em>Alter ero<\/em> ipuin liburua (Susa). \u00abNire <em>alter ego<\/em> ero, ilun horiek bizi dituzten bizitzak kontatu ditut\u00bb. Zortzi ipuin pilatu ditu, eta \u00abemozioen literatura sotila\u00bb egin du, idazterakoan \u00abminetik\u00bb eta gertakizun \u00abxumeetatik\u00bb abiatuta. Bigarren liburua du. Lehenengoa, <em>Txikira beti hordago!<\/em> (Erein), 2004an argitaratu zuen.<\/p>\n<p><em>Twist<\/em> eleberria aurkezterakoan, Harkaitz Canok esan zuen idazteko orduan oso garrantzitsua dela konpasaren orratza non jartzen den jakitea, liburuak non min egiten duen jakitea. Arrietak bere zilborraren gainean jarri du konpasaren orratza. \u00abEta konpasari bueltak eman dizkiot gorputzean zehar, orratzak non min ematen didan nabaritzeko\u00bb. Izan ere, bizirik sentiarazten duen literatura gustatzen zaio. \u00abEta bizirik sentitzeko ez dago mina sentitzea bezalakorik\u00bb. Halere, ipuinak ez dira oso dramatikoak, eta \u00abumore handia\u00bb dute.<\/p>\n<p>Gertakizun \u00abxumeak\u00bb dituzte abiapuntuan. \u00abEz horregatik ohikoak\u00bb. Eta kontakizun xume baina ezohiko diren horien pare bat adibide eman ditu Arrietak. \u00abAuto bat parkingean aparkatu du gizon batek, eta bueltan autoa ez dago lehengo tokian. Edo hondartzara joan denak nola ikusten duen gizon trajedun bat plastikozko botila itsasoko urarekin betetzen eta maletan sartzen\u00bb.<\/p>\n<p>Ipuin horiek garatzeko modua, berriz, \u00abbisuala da, zinemaren eraginez\u00bb. Eta hiru zinemagile aipatu ditu kontatzeko modu horren adibide gisa: Carlos Sorin, Aki Kaurismaki eta Jim Jarmusch. \u00abIzan ere, kontakizunak bisuala izan beharra dauka sotiltasuna lortzeko\u00bb. Hartara, ez da barneratu pertsonen \u00abbarne gatazketan edo buru janetan\u00bb.<\/p>\n<p><em>Alter ero<\/em>-ko minak bereak dira Arrietaren esanetan, baina ez dira derrigor hari gertatutakoak. Ipuinetan heriotzak sortzen duen beldurraz mintzo da; eta denboraren iragateak eragiten duen minaz. \u00abAzkarregi bizi garela uste dut, presaka. Neure burua ikusi izan dut une berean pixa egiten eta hortzak garbitzen\u00bb. Horregatik da literatura, Arrietarentzat, \u00ab<em>slow life<\/em>-a\u00bb egin dezakeen eremua. \u00abHain azkar doa dena, ez gara konformatzen bizitzea tokatu zaigun bizitzarekin\u00bb. Uste du denbora iragatearen minak eramaten duela pertsona \u00abhainbat bizitza\u00bb bizi nahi izatera. \u00abDenok nahi genuke Hegoamerikan motxila hartuta ibili, Parisen logela ilun batean bizi den poeta izan, edo zazpi seme-alaba dauzkan gizona\u00bb. Eta erotu gabe, \u00abgizartearen arauen kontra\u00bb daudenen bizitzak bizi ahal izan ditu Arrietak. \u00abHortik dator, hain zuzen, liburuaren izena\u00bb. Julio Cortazar euskaldunean berraragitu da. Ordezko eskubaloi atezainaren larruan sartu da, eta albokoak krispetak jateagatik sumindu den zinemazalearen sentimenduak bereganatu ditu, besteak beste.<\/p>\n<p>Literaturak \u00absalbatu\u00bb du Arrieta. \u00abBizitza ulertzen lagundu dit, eta izan dena eta izan zitekeena imajinatu ahal dut hari esker\u00bb. Dena dela, eta Lobo Antunesek kontatzen zuena kontuan hartuta, \u00aboztopo\u00bb ere bihur daiteke. \u00abEsaten zuen gertatzen zitzaion edozein gertaera, txikiena edo ezbeharrik handiena, literaturarako nola aprobetxatu pentsatzen ibiltzen zela\u00bb. Huts-hutsetik hasteko aukera ematen zion, alegia.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\" align=\"JUSTIFY\">\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Igor Susaeta \/ 2012-10-03 \/ 441 hitz &#8216;Alter ero&#8217; kaleratu du Bertol Arrietak, minetik abiatuta emozioen literatura \u00absotila\u00bb egiten duen ipuin liburua<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[9,412,411,112,5073],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/769"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=769"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/769\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":770,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/769\/revisions\/770"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=769"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=769"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=769"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}