{"id":7786,"date":"2014-09-12T07:09:38","date_gmt":"2014-09-12T07:09:38","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=7786"},"modified":"2014-09-12T07:09:38","modified_gmt":"2014-09-12T07:09:38","slug":"unai-villena-nik-bizi-izan-dudan-garaia-egungo-nire-ikuspegitik-aztertzea-interesatu-zait","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/09\/unai-villena-nik-bizi-izan-dudan-garaia-egungo-nire-ikuspegitik-aztertzea-interesatu-zait\/","title":{"rendered":"Unai Villena: \u00abNik bizi izan dudan garaia egungo nire ikuspegitik aztertzea interesatu zait\u00bb"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1866\/023\/001\/2014-09-12\/nik_bizi_izan_dudan_garaia_egungo_nire_ikuspegitik_aztertzea_interesatu_zait.htm\" target=\"_blank\">Ainhoa Sarasola \/ 2014-09-12 \/ 501 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Igartza saria irabazita, &#8216;Hauts haietatik&#8217; bere lehen eleberria idatziko du Unai Villena elgoibartarrak.<\/em><br \/>\n<em>2016. urte hasieran argitaratuko da lana.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Bere belaunaldiaren erretratua egiten duen \u00abpuzzle konplexua\u00bb onduko du Unai Villenak (Elgoibar, 1980), Igartza saria eskuratuta. Buruko eritasun batek eta droga mendekotasunak jota psikiatriko batean egon den gazte bat da <em>Hauts haietatik<\/em> eleberri proiektuko protagonista, eta, haren istorioaren bidez, garai eta belaunaldi baten argazkia erakutsiko du lanak. \u00abPixka bat biografiatik badu, nire belaunaldiak bizi izan duen garaia islatu nahi dudalako. Elgoibartarra naiz, eta Eibarren kokatu dut istorioa, Debabarreneko herri industrializatu batean. Beraz, badu biografiatik eta inguruko pertsonen bizitzetatik\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Egungo garaian kokatu du istorioa Villenak. Ander protagonista psikiatrikotik atera eta bizitzari berrekin behar dion garaia da abiapuntua. Zortzi urte lehenago hasitako prozesua atzean utzi eta bizimodu berriari aurre egin beharko dio, \u00abiragana ulertu nahirik, orainaldian daudenak eta ez daudenak ulertuta ere; iraganaren eta orainaren arteko tentsio horretan biziko da\u00bb. Abiapuntu horretatik iraganera saltoak eginez eraikiko du narrazioa.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abPuzzle konplexu baten gisara\u00bb antolatuko du lanak Villenak. \u00abAsmoa da hiru ikuspuntu nahastea, eta horietan hiru estilo, ahots eta kontatzeko era ere nahastuko dira\u00bb. Ander berarena, protagonistarena, izango da ahotsetako bat, pertsonala; haren istorioa idatziko duen lagunarena izango da beste bat, hots, idazlearen ikuspegia emango duena; eta \u00abiraganetik berreskuratuz joango diren albo pertsonaiak\u00bb agertuko dira hirugarren mailan. Hiru ahotsen artean osatuko da, beraz, Anderren istorioa.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Horrelako kasuren bat gertutik ezagutu du idazleak, baina uste du \u00abdezente\u00bb egongo direla Euskal Herrian. Inori laguntzekotan, \u00abgizarteari edo egoera horiez kontziente ez den jendeari\u00bb ekarpena egingo dio eleberriak, Villenaren ustez: \u00abErrealitate horretaz kontziente ez diren pertsonei ispilu moduko bat jarriko die muturren parean, halako egoeren inguruan daukagun jarrerari buruz hausnartu ahal izateko\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Izan ere, haurtzaroko oroitzapenei, 90eko urteetako Eibarren \u2014edo Elgoibarren\u2014 zegoen giroari eta bere belaunaldiko zenbait gaztek droga berriekin izandako harremanari buruzko gogoetak azalduko dira eleberrian. \u00abNik bizi izan dudan historia hurbileko garai hori gaur egungo nire ikuspegitik aztertzea interesatu zait. Adibidez, hiesa edo heroina ikusle moduan ezagutu genituen txikiak ginela; akordatzen naiz nola txikitan ezin ginen leku batzuetara sartu xiringak-eta zeudelako, eta jende asko hil zela gure herrietan. Baina hori bizi eta gero pasatu ginen ia-ia hortik gutxira nerabezaroan drogak-eta bizitzera nahiko arduragabe. Heroinaren eraginak oso begi bistakoak izan ziren; beste droga batzuenak, ez hainbeste, baina badaude\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Hamazazpigarren urtez<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Industria ingeniaria da Villena, energia berriztagarrietan eta iraunkortasunari lotutako gaietan aditua. Txikitatik izan du idazteko zaletasuna, ipuinak bereziki. Sorterrian 1998an sortutako literatur talde batean aritu zen, eta herri aldizkarirako hainbat lan ere egin zituen. Ikasketek orain arte ez diote utzi bide horri denbora gehiago eskaintzen, baina beti jarraitu izan du bere buruarentzat idazten, \u00abeta noizbait zerbait handiagoa idazteko gogo edo amets horrekin\u00bb. Gogo horrek bultzatuta, literatur sorkuntzarako tailer batean hasi zen orain bi urte, eta iaz hasi zitzaion proiektuari forma ematen.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Idazle gazteak laguntzeko Igartza saria hamazazpigarrenez antolatu dute Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpresak, eta aurkeztutako 22 proiektuen artetik <em>Hauts haietatik<\/em> irabazle aukeratzea ebatzi du Uxue Alberdi, Igor Estankona eta Danele Sarriugartek osatutako epaimahaiak. Urtebete izango du Villenak lana idazteko, eta 2016. urte hasieran emango dute argitara.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ainhoa Sarasola \/ 2014-09-12 \/ 501 hitz Igartza saria irabazita, &#8216;Hauts haietatik&#8217; bere lehen eleberria idatziko du Unai Villena elgoibartarrak. 2016. urte hasieran argitaratuko da lana.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[2181,2876,3,188,3228,2398,5073,3227],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7786"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=7786"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7786\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":7788,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7786\/revisions\/7788"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=7786"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=7786"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=7786"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}