{"id":7829,"date":"2014-09-18T07:52:00","date_gmt":"2014-09-18T07:52:00","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=7829"},"modified":"2014-09-18T07:52:00","modified_gmt":"2014-09-18T07:52:00","slug":"tristura-irri-izateraino-leuna","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/09\/tristura-irri-izateraino-leuna\/","title":{"rendered":"Tristura irri izateraino leuna"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1753\/029\/001\/2014-09-18\/tristura_irri_izateraino_leuna.htm\" target=\"_blank\">Juan Luis Zabala \/ 2014-09-18 \/ 562 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>\u00abNostalgiazko tonu bat\u00bb dute Xabier Mendiguren Elizegiren &#8216;Arantzak barrurantz&#8217; osatzen duten bost narrazioek, \u00abfado batena\u00bb.<\/em><br \/>\n<em>\u00abSentimenduei dagokienez\u00bb, pertsonaiak \u00abumezurtz\u00bb sentitzen dira.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Azkeneko orduan aldatzea erabaki bazuen ere, <em>Homeless sentimentala<\/em> izenburua zuen pentsatua Xabier Mendiguren Elizegik (Beasain, Gipuzkoa, 1964) <em>Arantzak barrurantz<\/em> izenburuarekin Elkar argitaletxearen eskutik kaleratu berri duen narrazio liburuarentzat, \u00absentimenduei dagokienez etxerik gabe eta umezurtz sentitzen diren pertsonaia batzuen istorioak\u00bb kontatzen direlako liburuak biltzen dituen bost narrazioetan. \u00abBaina <em>Homeless sentimentala<\/em> garai hartan idazten ari nintzen eta amaitu ez nuen nobela baten izenburua da\u00bb, azaldu du idazleak, \u00abeta erabaki nuen izenburu hori nobela harena zela, eta ez ipuin liburu honena\u00bb. <em>Arantzak barrurantz<\/em> izenburu berriak gogora dakar Joseba Sarrionandiak <em>Martin Larralde<\/em> poeman eta Ruper Ordorikak poema hori musikatuz egindako izenburu bereko kantuan aipatzen duten Axularren sagarroia, eta uste du izenburuak \u00abliburuaren muina\u00bb biltzen duela: \u00abSufrimenduak barrurantz daramana, gauzak irentsi egiten dituena\u2026 Neurri batean, horrek guztiak badu zerikusirik istorio hauetako giroarekin. Beti dago zerbaiten arantza, zerbaiten mina. Ez normalean egoera oso dramatiko bati dagokion izugarrizko mina, baina bai halako begirada nostalgiko edo malenkoniatsu bat\u2026 Bizitza badoakigula esku artetik eta ez dakigula oso ondo zer egin, ez dakigula gure hautuak zuzenak izan diren, baina bizitza hau besterik ez daukagula eta bizitza honekin aurrera egin behar dugula\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Mendiguren Elizegik 2011, 2012 eta 2013an idatziak dira <em>Arantzak barrurantz<\/em> osatzen duten bost ipuinak. Banan-banan eta modu independentean idatzi ditu; ez dira aldez aurretik finkatutako ideia baten araberako liburu baterako pentsatuak. Hala ere, bostek bat egiten dute, neurri handi batean, tonuan: izugarrikeria dramatikorik gabe, tristura leun bat nagusitzen da guztietan; Antxi\u00f1e Mendizabal editoreari Dulce Maria Loynaz idazlearen aipu bat gogorarazten dion tristura leun bat: \u00abLeunaren leunez, ia-ia irribarre baten parekoa da nire tristura\u00bb. Egilearen aurreko liburu gehienen aldean, umoreak askoz ere presentzia urriagoa du <em>Arantzak barrurantz<\/em> bilduman. \u00abAurreko liburuetan saiatu izan naiz umorea tartekatzen, baina liburu honetan gutxiago dago\u00bb, azaldu du Mendiguren Elizegik. \u00abDena dela, ez dut uste liburu triste eta iluna denik. Nostalgiazko tonu bat dauka, fado batena\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Itxi gabeko zauriak<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Bigarren mailan bada ere, Euskal Herriko errealitate politikoak badu islarik liburuko kontakizunetan. \u00abBi ipuinetako protagonistak Euskal Herrira itzulitako iheslari politiko ohiak dira, eta beste baten kasuan jasandako torturatuaren oroitzapenak presentzia handia du ipuinean. Gatazkaren albo kalteak edo luzerako ondorioak agertzen dira, itxi gabeko zauriak. Ez da politikaz hitz egiten, aipamen txiki bat edo bestetik aparte, baina iragan hori duten pertsonaiak agertzen dira\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Azken urteetan helduentzako literatura gutxi idatzi du Mendiguren Elizegik, garai batean erakutsi zuen oparotasunarekin alderatuz gero bederen. \u00abBeharbada alfertu egin naiz, besterik gabe\u00bb, azaldu du. \u00abBestelako arrazoirik bilatu nahi izanez gero, urteekin gutxitzen ari zait zer esana edo idazteko premia, barruko bulkada\u2026 Esplikazio jantziago eta dotoreago bat eman nahian, esan daiteke azken urteetan dramaturgo bihurtu naizela eta antzerkilariekin nabilela lanean, eta ipuinetarako gogo edo denbora gutxiago geratzen zaidala\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Antxi\u00f1e Mendizabal editorearen iritziz, \u00abbehatzaile aparta\u00bb eta \u00abgiza kondizioaren ikerlaria\u00bb da Mendiguren Elizegi, eta behaketa eta ikerketa horien emaitzak \u00abzehaztasunez eta argitasunez\u00bb islatzen ditu bere literatur lanetako prosan. \u00abEz dakit zein den bere metodoa, baina pertsonaiak beren estalki sozial, kultural eta moraletatik biluzten ditu, eta haien barruraino \u2014arimaraino edo nahi duzuen bezala esan\u2014 iristen da. Pertsona arruntak dira, eta, haien barruko errealitatera gerturatuz, haien erretratuekin batera, gure errealitate kultural, sozial eta politikoa ere ondo islatzen du, argazki batek bezala\u00bb. Mendiguren Elizegiren ipuinak \u00abxehetasun gutxirekin asko esaten duten argazkien modukoak\u00bb dira, Mendizabalen ustez. \u00abKasu honetan zuri-beltzekoak direla esango nuke, gordinak eta gogorrak, izenburuak dioen moduan. Zauritutako pertsonaiak baitira denak\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Juan Luis Zabala \/ 2014-09-18 \/ 562 hitz \u00abNostalgiazko tonu bat\u00bb dute Xabier Mendiguren Elizegiren &#8216;Arantzak barrurantz&#8217; osatzen duten bost narrazioek, \u00abfado batena\u00bb. \u00abSentimenduei dagokienez\u00bb, pertsonaiak \u00abumezurtz\u00bb sentitzen dira.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[2181,1200,3243,3,188,58,5073,3242],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7829"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=7829"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7829\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":7831,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7829\/revisions\/7831"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=7829"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=7829"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=7829"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}