{"id":7844,"date":"2014-09-23T07:12:00","date_gmt":"2014-09-23T07:12:00","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=7844"},"modified":"2014-09-23T07:12:00","modified_gmt":"2014-09-23T07:12:00","slug":"errazagoa-zehatzagoa-hobea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/09\/errazagoa-zehatzagoa-hobea\/","title":{"rendered":"Errazagoa, zehatzagoa: hobea"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1894\/019\/001\/2014-09-21\/errazagoa_zehatzagoa_hobea.htm\" target=\"_blank\">Arantxa Iraola \/ 2014-09-21 \/ 544 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Erresonantzia magnetikoen bitartez gibelean gantza atzemateko sistema bat garatu dute Osatek, Biodonostia eta Donostiako Ospitalean hainbat adituk; biopsiak saihesteko bide lagungarria da.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more--><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Digestio aparatuko medikua da Luis Bujanda (1965, Moreda, Araba). Ikerketako metodologoa Jose Ignacio Enparanza (1957, Gasteiz). Gibeleko eta behazuneko zirujaua Raul Jimenez (1970, Barakaldo, Bizkaia). Erradiologoa Txema Alustiza (1959, Legazpi, Gipuzkoa). Donostia Ospitaleko, Osatek-eko eta Biodonostiako adituak dira; alegia, badute \u00abgaixoen ohe buruko\u00bb arazoen berri, baina ikerketan ere ari dira. Oparo. Elkarlanean, beste hainbat osagilerekin batera, \u2014bidean lagun izan dute Philipseko Javier Sanchez (1976, Madril) <em>clinical scientist<\/em> fisikaria\u2014 ikusi dute zein eraginkorrak izan daitezkeen erresonantzia magnetikoak gibeleko arazoak atzemateko.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Sarritan gantza pilatu ohi da gibelean \u2014\u00abarazo ohikoa izaten da, esaterako, gizen dauden pertsonetan; hondatu egiten da gibela horren ondorioz, eta minbizia ere eragin dezake\u00bb, esplikatu du Enparanzak\u2014, eta orain arte biopsiak egin behar izaten zitzaizkien pazienteei arazoari neurria hartzeko. Orain, erakutsi eta frogatu dute, ordea, erresonantzia magnetikoak eginez errazago eta hobeto egin daitekeela diagnostikoa. Albiste oso ona da, Bujandak esplikatu duenez: \u00abIzan ere, teknika erasokorra izaten da biopsia; arazoak eragin ditzake\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Biopsia bidezko emaitzek, gainera, badute beste eragozpen bat. \u00abEsaten dute gantz kopurua ugaria, ertaina edo txikia den; baina ez dute zehazten zenbatekoa den\u00bb, ohartarazi du Enparanzak. Izan ere, azterketa kimiko konplexuak behar dira zehazteko, eta oso gutxitan egiten dira. Aldiz, erresonantziaren bidez lortu dute gibelean pilatutako gantzaren kopuru doiak ematea: gibeleko gramo bakoitzeko zenbat miligramo gantz dauden zehazten dute. \u00abLanaren lorpen handiena horixe da: zehaztu egiten du erresonantziak zenbat gantz dagoen gibel horretan. Orain arte horrelakorik ez zuen egin inork ere\u00bb, nabarmendu du Bujandak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Horren onurak agerikoak direla esplikatu du; medikuen eguneroko jardunean erabilgarriak.\u00abEz ditu saihestuko gibeleko biopsia guztiak, baina modua izango da hainbat eriri diagnostikoak egiteko horrelakorik egin gabe\u00bb. Epe luzerako ebaluazioak egiteko ere zinez baliagarria dela erantsi du Enparanzak. \u00abDiagnostikoak egiteaz aparte, monitorizatzeko balio du erresonantziak; hartara, ikusi ahal izan dugu, batere biopsiarik egin gabe, argaltzen diren pertsonek, pisua galtzen duten neurrian, lortzen dutela gibeleko gantza urritzen joatea\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Gibelean burdina atzemateko hasi ziren erresonantziak erabiltzen \u2014\u00ab1999an hasi genuen bidea\u00bb, oroitu du Alustizak\u2014, eta esperientzia horri lotuta egin dute urrats berria. \u00abLehen burdina atzemateko egiten ziren biopsia asko saihestu egin dira orain; ez denak, baina asko bai\u00bb, azaldu du Enparanzak. Eta xedea gantzarekin horixe dela esan du Bujandak: \u00abUrratsez urrats goaz, baina jomuga biopsiarik ez egitea da\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>161 pazienterekin<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Animaliekin egin zituzten lehen testak. Ezinbestekoak izan dira ondoren pazienteak. Beren parte hartzerik gabe ezingo zuten aurrera egin. Baimena eman zuten hainbatek, zenbait ebakuntza egin zizkietenean \u2014obesitatea tratatzeko kasu askotan\u2014 ikerketan parte hartzeko, eta horri esker egin du aurrera ikerlanak. Raul Jimenez zirujauaren parte hartzea erabakigarria izan da fase horretan. 97 paziente gizen aztertu zituzten, eta bestelako patologiaren batengatik gibeletik operatu behar zituzten beste 32 lagun. \u00abGibeleko erresonantzia bat egin genien denei ebakuntza aurretik, eta lagin bat hartzen genien ebakuntza egiteko orduan: aztertzeko\u00bb. 129 gaixo horien datuei begira atera zuten erresonantzia magnetikoen bidez gantza neurtzeko erabiltzen duten \u00abformula matematikoa\u00bb. Ondoren, beste 32 pazienterekin \u00abbaliotu\u00bb egin zituzten azterketaren emaitzak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Bat datoz denak. Gakoa izan da hainbat alorretako profesionalen arteko elkarlana. \u00abAzterketa klinikoa da; ez esperimentala. Horrek esan nahi du lantalde handi bat behar dela atzean\u00bb. Eta lana. Handia. \u00abEz da zoriaren fruitua; 2006tik ari gara lanean\u00bb, zehaztu Bujandak. Eta, diotenez, badira \u00abikerketa lerro gehiago\u00bb ere erresonantzia magnetikoen alorrean. Diagnostikoak errazteko<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Arantxa Iraola \/ 2014-09-21 \/ 544 hitz Erresonantzia magnetikoen bitartez gibelean gantza atzemateko sistema bat garatu dute Osatek, Biodonostia eta Donostiako Ospitalean hainbat adituk; biopsiak saihesteko bide lagungarria da.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,61],"tags":[2181,2710,3,3263,3264,3265,3262,3260,3258,64,3261,3259],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7844"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=7844"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7844\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":7846,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7844\/revisions\/7846"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=7844"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=7844"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=7844"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}