{"id":787,"date":"2012-10-10T13:23:27","date_gmt":"2012-10-10T13:23:27","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=787"},"modified":"2012-10-10T13:23:27","modified_gmt":"2012-10-10T13:23:27","slug":"oihanaren-deia-adituz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2012\/10\/oihanaren-deia-adituz\/","title":{"rendered":"Oihanaren deia adituz"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2012-10-06\/039\/001\/oihanaren_deia_adituz.htm\" target=\"_blank\">Igor Susaeta \/ 2012-10-06 \/ 338 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Hainbat hedabidetan argitaratutako elkarrizketak bildu ditu Miel A. Elustondok &#8216;Zozoen eleak&#8217; liburuan<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Elkarrizketatzeko pertsona batzuk aukeratzen ditu Miel A. Elustondok (Azpeitia, 1958), baina ez daki zergatik hautatzen dituen. \u00abPertsonek deitzen naute. Oihanaren deia aditzen dut\u00bb. Kapaza da AEBetan barrena miliak eta miliak egiteko norbaitekin solastearren, edo Kaliforniako mendietan galtzeko, artzain joandako euskaldun batekin biltzeko ahaleginean. Gehienetan pertsona anonimo diren horiei \u00abahotsa\u00bb eman die. Askotan, emakumezkoak dira. \u00abBitartekari lana baino ez dut egiten\u00bb. Eta azken urteetan BERRIA, <em>EUSKALDUNON EGUNKARIA<\/em>, <em>Argia<\/em>, <em>Erlea<\/em> eta <em>Administrazioa euskaraz<\/em> argitalpenetan kaleratutako lanekin, <em>Zozoen eleak<\/em> elkarrizketa liburua osatu du (Utriusque Vasconiae). Elustondok bere burua <em>outsider<\/em>, \u00abeskribidore\u00bb edo frankotiratzailetzat dauka.<\/p>\n<p>Aipatutako komunikabideetan 2002tik iaz artean argitaratutako 27 lan dira. Duela bizpahiru urte, baina, Paulo Iztueta Utriusque Vasconiae argitaletxeko editoreak kaleratzeko ideia proposatu zionean, Elustondok ez zuen elkarrizketa liburua \u00abgarbi\u00bb ikusten. \u00ab&#8217;Bai? Bai?&#8217;, galdetzen nion neure buruari. Dudak nituen\u00bb. Konbentzitu zuten, ordea, eta kalean da. Argitaletxearen Solas Literarioak bildumako lehen alea da.<\/p>\n<p>Elustondok ezingo luke elkarrizketatu bakar bat hautatu. Ez daki esaten zein den garrantzitsuena. \u00abEta, gainera, ez zait inporta\u00bb. Hori bai, elkarrizketatu bakoitzak dauka bere istorioa, eta hori testuetan bilduta dago. Badira \u00abenkarguz\u00bb egindakoak, \u00abedo iradokitakoak\u00bb. Baina, Iztuetaren ustez, Elustondok ohiko prentsatik kanpo biltzen du informazioa. Horregatik dira ezezagunak elkarrizketatu ia gehienak. Gainera, egileak berak uste du \u00abmundutik kanpo\u00bb bizi dela. \u00abEz dakit zer gertatzen den munduan\u00bb.<\/p>\n<p><strong>Ahozkotasuna idatzietan<\/strong><\/p>\n<p>Iztuetaren iritziz, \u00abzuzena, garbia eta goxoa\u00bb da Elustondok erabiltzen duen hizkuntza. Ezezaguna izanagatik esateko gauza interesgarriak dituen jendea aurkitzeko \u00ababilezia\u00bb aitortu dio Mikel Garciak, <em>Argia<\/em>-ko kazetariak. \u00abGainera, estilo propioa garatu du. Ahozkotasuna idatziz islatzeko gaitasuna du. Solasaldia irakurtzen ari, eta entzuten ari naizen sentipena eduki izan dut. Elkarrizketatua haserre edo sentiberago dagoen transmititzen dizu\u00bb. Garciak pentsatzen du Elustondo hori egiteko gauza dela \u00abeuskararen baliabideak menperatzen dituelako\u00bb.<\/p>\n<p>\u00abElkarrizketaren funtsera iristen den maisua\u00bb da Elustondo, Ainhoa Oiartzabal BERRIAko kazetariaren ustez. \u00abHaren testuek elkarrizketatua ezagutzeko bidaian sartzen zaituzte\u00bb. Iruditzen zaio \u00abjakin-minak\u00bb bultzatzen duela egilea. \u00abBidegurutzeetan sortzen diren elkarrizketen modukoak dira. Batzuetan, iruditzen zait bidean topatu dituela elkarrizketatuak\u00bb. Elustondok eskerrak eman nahi dizkie komunikabideetan bere testuak jaso dituztenei, \u00abkorapiloak askatzen laguntzeagatik\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\n<p style=\"text-align: justify\">\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Igor Susaeta \/ 2012-10-06 \/ 338 hitz Hainbat hedabidetan argitaratutako elkarrizketak bildu ditu Miel A. Elustondok &#8216;Zozoen eleak&#8217; liburuan<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[9,112,5073,425,426],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/787"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=787"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/787\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":788,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/787\/revisions\/788"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=787"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=787"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=787"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}