{"id":7874,"date":"2014-10-01T12:13:26","date_gmt":"2014-10-01T12:13:26","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=7874"},"modified":"2014-10-01T12:13:26","modified_gmt":"2014-10-01T12:13:26","slug":"zakilak-gidatutako-militantea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/10\/zakilak-gidatutako-militantea\/","title":{"rendered":"Zakilak gidatutako militantea"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1933\/037\/001\/2014-09-28\/zakilak_gidatutako_militantea.htm\" target=\"_blank\">Saioa Alkaiza \/ 2014-09-28 \/ 449 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Ernesto Pratek &#8216;Orpoz orpo&#8217; estreinako eleberria plazaratu du; sexua, euskal gatazka eta umorea nahastu ditu bertan.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Sexuaren militantea. Horixe da Ernesto Pratek kaleratu berri duen <em>Orpoz orpo<\/em> eleberriko protagonista (Txalaparta). Umorea eta erotismoa dira obraren zutabeak, baina badu ezohikoa den ezaugarri bat ere: euskal gatazka. Hala, iheslari batek sexuarekin dituen gorabeherak azaltzen ditu. Eta autobiografikotik ez badu ere, istorioa zuzenean lotuta dago idazlearen bizitzarekin. 2008an alde egin zuen Pratek, Guardia Zibilarengandik ihesi, eta ezkutuan bizi izan zen, harik eta 2012an atxilotu zuten arte. Ihesean eta kartzelan idatzi zuen, beraz, orain aurkeztu berri duen lana. Egoeraren laztasunaren kontrako \u00abterapia\u00bb izan zen. Ihesaldiaren ihesbidea.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Karlosen istorioa kontatzen du liburuak. Ezker abertzalearen inguruan aritzen den gazte bat da, eta une jakin batean alde egin behar du. Hori guztia, baina, zeharka edo zuzenean orriz orri azaltzen den elementu batekin nahastuta: sexuarekin. \u00abSen politiko batek gidatuta baino gehiago, zakilak gidatuta mugitzen da Karlos\u00bb, azaldu du Mikel Sotok, Txalapartako kideak. \u00abGazte pito bat da\u00bb, zehaztu du Pratek.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Ihesean bizi zeneko ordu luzeek bultzatu zuten Prat idaztera. Xabier Zapirain iheslari ohi eta idazlearen poema bat errezitatu du, garai horretan sentitutako ezinegona laburbiltzeko. \u00abGuretzat &#8220;iheslarientzat&#8221; etsairik makurrena, polizia baino gehiago, denbora da. Nola bete orduak, egunak, asteak\u0085 egundoko borroka eraman behar da, egunero, denboraren aurka. Ezin da sinetsi, denbora, hain gutxi pisatu eta zein astuna den!\u00bb<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Baina egoerari buelta ematea erabaki zuen Pratek: \u00abErlojua hor zegoen, mehatxuka. Eta bi gauza egiten ahal nituen: horretan ito, edo modu baikorrean begiratu\u00bb. Alde positibotik so egiten saiatu zen bera; muturrekoa zen egoera bati, umorez begiratzen. \u00abEgoera zailak umorez hartzen ditut normalean. Kasu honetan ere horrela izan zen\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Idaztea \u00aboso gauza praktikoa\u00bb da ezkutuan, Praten irudiko. \u00abPapera eta boligrafoa baino ez dituzu behar, eta hori edozein etxetan dago\u00bb. Era berean, denbora pasatzeko modua ere bada. \u00abIdeia bat garatzeak ordu anitz eskatzen du. Goiz oso bat pasatzen ahal da paperaren gainean ohartu gabe\u00bb. \u00abKonplexurik gabeko testua\u00bb dela esan du, ahobizarrik gabe hitz egin baitu sexuaz eta gatazkaz.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>\u00abKartzela literatura\u00bb<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Bi parte dauzka eleberriak; baina hiru kolpetan idatzi zuen Pratek. Ezkutuan zegoenean sortu zuen lehenengo partea. Bigarrenarekin kartzelan hasi zen, baina atera eta kalean bukatu zuen. Une berezi batean amaitu zuen, gainera: justu Auzitegi Nazionalak haren auziko epaia eman baino lehen, (absolbitu egin zuten). Horregatik, \u00aberabat lotuta\u00bb dago <em>Orpoz orpo<\/em>-ren idazketa haren bizitzaren prozesuarekin.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Espetxean obra bat egiteko zailtasunak aipatu ditu sortzaileak. Anekdota bat eman du adibide gisa. Tolosako (Frantzia) presondegitik Soto del Realgora (Espainia) mugitu zutenean, obra idatzita zegoen kaiera miatu zion kartzelako langile batek, eta \u00abSegurtasun Batzordera\u00bb igorriko zuela esan zion. Baina, azkenean, familiari bidaltzen utzi zioten, ikuskatu gabe. Hala, liburuaren tonua alaia bada ere, egoera \u00abzailetan\u00bb egina izan dela gogorarazi du egileak. Argi utzi nahi izan du: \u00abKartzela literatura da\u00bb<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Saioa Alkaiza \/ 2014-09-28 \/ 449 hitz Ernesto Pratek &#8216;Orpoz orpo&#8217; estreinako eleberria plazaratu du; sexua, euskal gatazka eta umorea nahastu ditu bertan.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[2181,3,3275,5073,3274,245,198],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7874"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=7874"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7874\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":7876,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7874\/revisions\/7876"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=7874"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=7874"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=7874"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}