{"id":7891,"date":"2014-10-02T07:31:42","date_gmt":"2014-10-02T07:31:42","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=7891"},"modified":"2014-10-02T07:31:42","modified_gmt":"2014-10-02T07:31:42","slug":"etxea-ere-ez-da-babesleku","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/10\/etxea-ere-ez-da-babesleku\/","title":{"rendered":"Etxea ere ez da babesleku"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1812\/038\/001\/2014-10-01\/etxea_ere_ez_da_babesleku.htm\" target=\"_blank\">Lander Mu\u00f1agorri Garmendia \/ 2014-10-01 \/ 1.080 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Etxe barruko airea kanpokoa baino bi eta hamar aldiz kutsatuago egon daiteke, ingurumena bermatzeko EPA agentzia estatubatuarrak egindako ikerketaren arabera. Etxeetan produktu toxikoak gero eta gehiago erabiltzen dira, eta horiek ondorioak eragiten ari dira.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abZikintzen garbitzen ditugu gure etxeak\u00bb. Paradoxikoa dirudi esaldiak, baina Mariano Bueno bioeraikuntzako adituaren hitzak argigarriak dira horren inguruko arrazoiak ematen dituenean. Etxea garbitzeko produktuei buruz ari da, bakterio denak desagerrarazteko baliagarriak direnak, baina ondoren aztarna uzten dutenak. Aztarna toxikoa, hain zuzen ere. \u00abProduktu toxiko ugari erabiltzen ditugu garbiketarako, eta horiek etxean bertan geratzen dira gure osasunaren kalterako\u00bb. Baina garbitzeko produktuak ez dira etxean partikula toxiko edo kaltegarriak uzten dituzten elementu bakarrak. Besteak beste, eraikuntzan erabilitako produktuetan, elikagaietan, etxetresna elektrikoetan edo kosmetika arloan ere topatu baitaitezke osasunari kalte eragin diezaioketen produktuak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Hori horrela izaki, herritarren artean zabalduta dagoen ustea gezurtatu du Elisabet Silvestre biologoak. \u00abOso zabalduta dago etxean kutsaduratik salbu bizi garen ustea, baina agerikoa da hori ez dela horrela\u00bb. Ziur dago horretaz, eta, horretarako, ingurumena bermatzeko EPA agentzia estatubatuarrak joan den urtean egin zuen ikerketa aipatu du. Egindako neurketen arabera, etxe barruan arnasten dugun airea kanpokoa baino bi eta hamar aldiz kutsatuago egon daitekeela dio ikerketak. \u00abKalean kutsadura dago, bai, baina etxe barruko kontzentrazio maila handiagoa izan daiteke produktu toxiko ugari erabiltzen ditugulako espazio askoz ere txikiago batean\u00bb. Horregatik, produktu toxikoei alternatibak jartzen hasi aurretik, aholku argigarria eman du Silvestrek: etxea egunero 15 eta 20 minutuz aireberritzea.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">EPA agentziak egindako azterketak ez ditu harritu etxeko produktuak aztertzen dituzten ikerlariak. \u00abGure etxean ere salbu ez gauden irudipena izan dezakegula eman dezake, baina nola egon ahalko gara salbu osasuntsu ez dagoen mundu batean?\u00bb, galdegin du Buenok. Baina hitz horiek sorrarazi dezaketen alarmismorik ez du eragin nahi. Alderantziz. \u00abHerritarrei informazioa eman behar zaie, jakin beharra daukate zein produktu erabiltzen ditugun egunerokoan, eta zein eragin izan ditzaketen horiek gure osasunean. Okerragoa litzateke ezer ere ez jakitea\u00bb. Informatzeko asmo hori ere argi dauka Silvestrek, eta, horregatik, <em>Vivir sin t\u00f3xicos<\/em> (Toxikorik gabe bizi) liburua argitaratu du urte honetan bertan. \u00abProduktu toxikoekin harremanetan gaude egunero, baina jendeak ez daki ezer horren inguruan\u00bb. Haren hitzek alarmismorako joera handiagoa daukatela dirudi: \u00abEgungo gizartearen garapena ez da debaldekoa; ez gara jakitun zein den ordaintzen ari garen faktura\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Datua ere eman du, gainera. Garatutako herrialde bateko biztanle batek 120.000 eta 150.000 produktu kimikorekin dauka harremana. \u00abHorietako batzuek gure organismoan zein eragin daukaten ikertuta dago, baina &#8216;koktel efektua&#8217; deitzen zaion horren inguruan oraindik ez dakigu ezer\u00bb. Hau da, produktu horien sinergiak eragin ditzaketen ondorioak ez daude zenbatuta. Hori dela eta, produktu kimiko horiek sor ditzaketen benetako ondorioak zeintzuk izango diren ere ez daki biologoak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Edozein modutan, etxeetan erabiltzen diren produktuen inguruko ikerketak etengabe egiten direla gogorarazi du Buenok. Horien eraginez, duela 30 edo 40 urte erabiltzen ziren produktuak kaltegarriak zirela ebatzi, eta horiek debekatu izan dituzte. Gainera, garai hartan egiten ziren ikerketek zerikusi gutxi zeukaten gaur egungoekin. \u00abLehen, esaterako, DL50 testa igarotzen ez zituzten produktuak bakarrik debekatzen zituzten\u00bb. Test horren arabera, aztertzen ari ziren produktua arratoiei ematen zitzaien janariarekin nahastuta. Arratoien erdiak hiltzen baldin baziren, produktu hori ez zen merkaturatzen, eta debekatu egiten zen. \u00abBaina ez zen ikertzen elementu horiekin kontaktuan denbora luzean egon ondorengo eraginik\u00bb. Hau da, minbizia edo bestelako gaixotasunik sortzen ote zuen. Hori dela eta, gaur egun oraindik garai hartako eraginak azaleratzen diren kasurik bada. Horien artean, kasurik ezagunena amiantoarena izan daiteke. \u00abProduktu horrekin tentu handiz ibili behar da etxebizitzetan, iraganean isolatzaile gisa erabiltzen baitzen, eta oraindik leku askotan jarrita dago\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Baina iraganari begiratzen dion bezala, gaur egungoaz ere kezkatuta dago Bueno. Izan ere, etxean dauden produktu ugari \u00abzaintzapean\u00bb daudela dio. \u00abHorregatik, ez litzateke harritzekoa izango hemendik hamar urtera gaur erabilgarriak direnak debekatuta egotea\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Inguruari tentuz begiratu<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Mezu horiek guztiak \u00abpsikosia\u00bb eragin dezaketela jakitun da Bueno. Horregatik, gomendio bat egin du ororen gainetik: produktu bat erabili aurretik argibideak irakurtzea. Baina horretaz gain, bestelako alternatibak egon badaudela argi utzi izan nahi du Silvestrek. \u00abEtiketari begiratuta, hor azaltzen diren elementuak ez ezagutzea normala da oso; beraz, horiek saihesteko trikimailu asko erabil daitezke\u00bb, hark dioenez. Esaterako, etxea garbitzeko garaian, ozpin zuria, bikarbonatoa, limoia eta xaboi neutroa erabiltzea gomendatzen du. \u00abHoriekin etxea garbitu ahal izateko osagaiak lor ditzakegu\u00bb. Eta ez hori bakarrik, detergenteak erabili nahi izanez gero, gaur egun ekologikoki ekoitzitako hainbat aukera daudela gogorarazi du. \u00abToxikoei aurre egiteko, gero eta pisu handiagoa hartzen ari da alternatiba ekologikoa, eta gauza interesgarri asko topatu daitezke bertan\u00bb. Horregatik, ingurura begiratu eta merkatuko aukerak aztertzeko gonbita egin du.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Ez hori bakarrik, partikula toxikoak garbitzeko elikagai freskoak jatea gomendatu ohi dela ere gogoratu du Buenok. \u00abGorputzean metatuz joaten diren osagai kaltegarriak garbitzeko betebeharra betetzen dute barazki eta fruituek\u00bb. Horrez gain, prebentzio lana egiten dutela ere badio. Baina elikagaiak ere begi puntuaren erdian daude kasu askotan. Izan ere, ortuko barazki eta fruituei bota izan zaizkien intsektizida asko toxikoak direla azpimarratu du. \u00abEta horiek ondoren jan egiten ditugu, oraindik zein ondorio dituzten jakin ere egin gabe\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Ekologikoki ekoitzitako barazki eta fruitu batzuek ere izan dezakete hondakin toxikorik. \u00abGertatu izan da produktu ekologikoetan halakorik topatzea, baina horrek ez du esan nahi prozesua behar bezala bete ez denik\u00bb. Alderantziz. \u00abOrtuetan urte luzeetan erabili dira intsektizida eta ongarriak, horiek zer ziren jakin ere egin gabe. Orain kaltegarriak direla jakinda ez dira erabiltzen, baina osagai horiek lurrean bertan geratu dira\u00bb. Edozein modutan, argi utzi gura izan du horrek ez duela esan nahi produktu ekologiko guztiek hondakin toxikoak dituztenik. \u00abHori gerta daitekeela ere jakin beharra dago\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Hori horrela izaki, elikadura kate osoari eragiten dio, ortuetako soberakinak jaten dituzten animaliak ere <em>kutsatzen<\/em> direlako era honetan. \u00abEta zer esanik ez arrandegietan erosten ditugun arrainak\u00bb. Horiek ez dute ortuko produkturik jaten, baina itsasoratu izan diren metal eta produktu toxiko guztiak barneratzen dituzte. Hori arrain handietan da nabarmenena: \u00abElikagai gehiago behar dute, eta, horren ondorioz, kutsatuago daudela esan daiteke\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Gero eta alergia gehiago<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Toxikoen presentzia gero eta nabarmenagoak ondorengo belaunaldiei eragingo diela uste dute adituek. Eta dagoeneko ondorioak sumatzen ari garela uste du Buenok. Eta hori alergia kasuen hazkundearekin lotu du. \u00abMolekula organikoak beti egon dira gure inguruan, baina sintetikoak sortu direnean sortu da arazoa\u00bb, hasi da azaltzen. \u00abSintetiko batzuk organikoak ordezkatzeko sortu dira, eta, biak antzekoak izan daitezkeen arren, gorputzera iristen direnean horrek ez du ezagutzen sintetikoa dena\u00bb. Hori dela eta, produktu horrekiko alergia garatzen du. Ingurumenean gero eta produktu toxiko gehiago egoteak, beraz, alergien gorakadan zerikusi zuzena izan dezakeela uste du horregatik.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Ondorioak sumatzen hasi garen arren, aurrerantzean areagotu egingo direla ziur da bera. \u00abGizarte hobe bat nahi genuen, etxe merkeagoak eta bizi-kalitate hobea. Asmoa ona izan zitekeen arren, ondorioak kaltegarriak izan daitezke\u00bb, dio. Ez da oso baikorra, baina prebentzioan sinesten du.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Lander Mu\u00f1agorri Garmendia \/ 2014-10-01 \/ 1.080 hitz Etxe barruko airea kanpokoa baino bi eta hamar aldiz kutsatuago egon daiteke, ingurumena bermatzeko EPA agentzia estatubatuarrak egindako ikerketaren arabera. Etxeetan produktu toxikoak gero eta gehiago erabiltzen dira, eta horiek ondorioak eragiten &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/10\/etxea-ere-ez-da-babesleku\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,12,61],"tags":[2181,3281,5072,1846,2587,3282,773],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7891"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=7891"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7891\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":7893,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7891\/revisions\/7893"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=7891"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=7891"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=7891"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}