{"id":7901,"date":"2014-10-03T09:52:10","date_gmt":"2014-10-03T09:52:10","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=7901"},"modified":"2014-10-03T09:55:16","modified_gmt":"2014-10-03T09:55:16","slug":"patxi-zubizarreta-oihartzunez-betea-dago-50-nire-irakurketen-sintesi-bat-da","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/10\/patxi-zubizarreta-oihartzunez-betea-dago-50-nire-irakurketen-sintesi-bat-da\/","title":{"rendered":"Patxi Zubizarreta: \u00abOihartzunez betea dago &#8217;50&#8217;; nire irakurketen sintesi bat da\u00bb"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1851\/028\/001\/2014-10-03\/oihartzunez_betea_dago_50_nire_irakurketen_sintesi_bat_da.htm\" target=\"_blank\">Juan Luis Zabala \/ 2014-10-03 \/ 601 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Mintxo Cemillanen ilustrazioak eta &#8216;Baso bat opari&#8217; diskoa, hainbat musikarik grabatutakoa, ditu osagarri Patxi Zubizarretaren nobelak.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Hiru artista patetiko, peripatetiko eta apatiko\u00bb ditu protagonista Patxi Zubizarretaren <em>50<\/em> nobelak (Txalaparta), \u00aboso erridikuluak\u00bb hirurak: Nikolas idazlea, Joseba pianista eta Rafael pintore eta eskultorea. Hirurek Euskal Herritik Panticosara (Espainia) egiten duten bidaia eta han eskaintzen duten errezitala dira kontaketaren ardatza. Mintxo Cemillanen ilustrazioak eta Joserra Senperenak, Maddi Oihenartek, Antton Valverdek, Rafael Berriok eta Oihane Igerabidek grabatutako diskoa ditu liburuak osagarri. <em>Baso bat opari<\/em> du izenburu diskoak, nobelako pertsonaiek Panticosan eskaintzen duten errezitalak bezala. Senperenarekin eta Cemillanekin harreman estua izan du gainera idazleak liburuko testua idaztean; haiekin konpartitu du sormen prozesua, eta bataren musika eta bestearen irudiak lagungarri izan ditu idazten aurrera egiteko. Adore emaile izan ditu diskoan parte hartu duten gainerako musikarien ekarpenak ere.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abAdin ertainean daude liburuko protagonistak\u00bb, Zubizarretak azaldu duenez, \u00abeta ez da kasualitatea nobela udazkenean kokatuta egotea\u00bb. 2009eko udazkenean zehazki. \u00abGarai latzak ziren, gatazka pil-pilean zegoen, eta gatazka hori ere agertzen da\u00bb. Joseba pianistak, halabeharrez, lan horretarako kontratatua duen beilatokin baino ez du jotzen pianoa, eta Nikolas idazleak eta Rafael pintore eta eskultoreak Panticosako errezitala egiteko aukera lortu dute, elkarrekin berriro biltzeko eta bereziki Josebari beilatokitik at ere jendaurrean pianoa jotzeko aukera emateko, bidez batez Josebaren 50. urtebetetzea ospatuz. Beste bi artisten egoera Josebarenaren antzekoa da: Rafael pintore eta eskultoreak ez du artelan askorik saltzen, eta egurrezko guardasol sendoak egiten ditu dirua irabaziko badu; Nikolas, gogoz kontra, autolaguntza liburuak eta gidak idaztera behartuta dago. Bere burua hil zuen artista batek ere, Gilen izenekoak, nahiz eta bidaian ez izan, presentzia handia du. \u00abHaren arima ere hor dabil, etengabe\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abOihartzunez beteta\u00bb dago Zubizarretaren eleberria. Egilearen gustuko erreferentzia literario, artistiko eta musikal asko daude txertatuta kontaketan. \u00abNire irakurketen sintesi bat dago liburuan. Nire gustuko testuak, aipuak, itxaropenak, obsesioak, frustrazioak\u2026 hor doaz, modu batean edo bestean\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abNobela idaztean, isiltasunean barrura begiratzeko ahalegina egin dut\u00bb, adierazi du Zubizarretak, \u00abispilu bat jartzeko neure buruari, eta ispilu hori eskaintzeko irakurleari, ikusleari, entzuleari; identifikatu dadin, edo ez\u00bb. Horrekin batera, \u00abfarandularen mundua\u00bb ere agertzen da nobelan, \u00abeszenategiaren atzealdeko mundu hori\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Diziplinen arteko elkarlana<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Sormen diziplinen arteko elkarlanarena ez da joera berria Zubizarretaren ibilbidean. \u00abPintoreengana eta musikariengana hurbildu nahi izan dut, haiekin aberastu. Ikusle eta entzule moduan lehenik, eta gero egile moduan\u00bb. Sormen lanek \u00abesanahi maila ezberdinak\u00bb hartzen dituzte, idazlearen ustez, elkarketaren ondorioz. \u00abNik idatzitakoari Joserrak musika jarri eta nik Joserraren musikarekin idazten jarraitzen nuen, eta gero Mintxok musika horrekin sortu\u2026 Esanahi mailak gorpuztuz joan dira horrela, zentzumenak, emozioak, gogoetak&#8230; Pio Barojaren esana gero eta gaurkotuagoa iruditzen zait: nobela zaku bat da non dena kabitzen den. Gaur egun are gehiago. Aukera dago dena sartzeko, teknologikoki behintzat\u00bb. Nolanahi ere, idaztean \u00abegoista\u00bb izan dela dio Zubizarretak, eta bere buruarentzat idatzi duela.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Liburuan ageri den errezitala, <em>Baso bat opari<\/em>, Avilan eta Salamancan (Espainia) eskaini zuten lehenik Zubizarretak, Senperenak eta Cemillanek, gaztelaniaz, eta Gasteizko Salburua auzoan eskaini berri dute oraindik orain, aurrenekoz euskaraz. Leku gehiagotan ere eskaini nahiko lukete aurrerantzean.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Zubizarretak nobelari buruz komentatzen zionetik eta Senperenak grabatutako piezetatik abiatuta osatu ditu Cemillanek liburuko ilustrazioak. \u00abMakularik gabeko marrazkia\u00bb egin behar zuela pentsatu, eta \u00abaztarnak\u00bb marrazten hasi zen, tintarik gabe, azaldu duenez. Gero, lanak aurrera egin ahala, marrazkiek \u00abeboluzionatu\u00bb egin zuten. \u00abLan zaila izan da, konplexua, baina uste dut ondo geratu dela\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Liburuaren osagarri den diskoak 11 pieza batzen ditu guztira. Batetik, Senperenak sortu eta pianoz jotako sei pieza intsrumental daude; fikzioan, Joseba pianistarenak dira pieza horiek, eta errezitalean jotzen ditu. Bestetik, Zubizarretak idatzitako edo hautatutako testuak musikatuz osatutako beste bost kanta daude, bakoitza musikari batek grabatua: Joserra Senperena, Maddi Oihenart, Antton Valverde, Rafael Berrio eta Oihane Igerabide. Diskoaren grabazioa uztailean egin zuten, Donostian, Senperenaren etxean.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Juan Luis Zabala \/ 2014-10-03 \/ 601 hitz Mintxo Cemillanen ilustrazioak eta &#8216;Baso bat opari&#8217; diskoa, hainbat musikarik grabatutakoa, ditu osagarri Patxi Zubizarretaren nobelak.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[2181,3287,2165,3293,3,3289,58,5073,3290,3288,3292,545,3291,198],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7901"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=7901"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7901\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":7905,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7901\/revisions\/7905"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=7901"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=7901"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=7901"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}