{"id":795,"date":"2012-10-11T08:02:17","date_gmt":"2012-10-11T08:02:17","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=795"},"modified":"2012-10-11T08:04:47","modified_gmt":"2012-10-11T08:04:47","slug":"milioi-bat-begiraturi-begirasuna","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2012\/10\/milioi-bat-begiraturi-begirasuna\/","title":{"rendered":"Milioi bat begiraturi begirasuna"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2012-10-07\/035\/001\/milioi_bat_begiraturi_begirasuna.htm\" target=\"_blank\">Mikel Asurmendi \/ 2012-10-07 \/ 458 hitz<\/a><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Izenburua:<\/strong> Martutene<strong><\/strong><\/li>\n<li><strong>Egilea: <\/strong>Ramon Saizarbitoria.<\/li>\n<li><strong>Argitaletxea: <\/strong>Erein.<\/li>\n<\/ul>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->M<em>artutene<\/em> irakurtzen lau aste eman dut. Lehenago, artean eta ondoren nobelari buruz idatzitako aipuak ere irakurri ditut. Idazleak esandako hau, kasurako: \u00abBi milioi eta hirurehun karaktere idatzi dut, eta milioi eta erdi ageri dira liburuan\u00bb. Neronek 3.400 karaktere ditut iruzkin hau osatzeko.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Hamar urte dira nobela eraikitzen hasi zela Saizarbitoria. Idazlea imajinatu dut Martuteneren genesian, etxeko biblioteka oparoan. Idazle kuttunen liburuak ditu apalategian: Max Frisch eta Gustave Flaubertenak, besteak beste. Frischen arkitekto sena bere egitea pentsatu du nobelagileak, ironikoki. Saizarbitoriak ironia sobran baitauka, baita lanerako obsesioa ere: \u00abSormen lanaz lekora ezin duela pozbiderik aurkitu\u00bb gogoratu zait. Bere izate gaixoaren ezaugarritzat dauka <em>Martutene<\/em>-ren idazleak aipu hori. Flauberten \u00abEtorkizunak torturatzen gaitu eta iraganak kateatu. Horregatik egiten digu ihes orainak\u00bb aipuarekin gogoratu naiz, halaber.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Donostiako Martutene auzoan kokatu du Martin pertsonaia: idazlea. Bere <em>alter ego<\/em>, naski. Martinen lana da <em>Martutene<\/em> taxutzea. Martinen egoa, ordea, ez da nahiko nobela osatzeko. Julia bikotea du lagun. Zigor \u2014Juliaren semea\u2014 eta Harri laguna ere ondoan paratu ditu Saizarbitoriak. <em>Alter ego<\/em> bat baino gehiago behar du idazleak, hain dira ugari bere obsesioak. Abaitua eta Pilar ere protagonista dira \u2014Abaitua nagusia\u2014, eta Loiola. Kepa laguna barne.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Trama hiri erditik eta aldietara bitartean garatzen da: Martutene auzoan nagusiki. Nobelak zabalera gehiago behar du, baina. Otzeta sortu du idazleak, antigoaleko jaurerriaren eta probintziaren artean dago Otzeta. Euskaldunon \u2014eta nobelako hainbat pertsonaiaren\u2014 jatortasunaren adierazlea da Otzeta. Azkenik Bilboraino eramango gaitu nobelagileak. \u00abEuskaldunok Bilbon salbatuko ote gara?\u00bb, pentsu dut.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Euskal Herria \u2014ez Euskadi\u2014 ez da nahiko Martutene taxutzeko. Euskara aspaldi herdoildu zen \u00abhiri nagusian\u00bb. Nobelako pertsonaien euskara lekuko. Suitza moduko bat behar du idazleak: euskara, gaztelania, baita frantsesa eta ingelesa ere. Urgull begietan, Frischen <em>Montauk<\/em> dauka gogoan. Max Frisch du eredu. Lynn pertsonaia \u2014euskalduna ez den bakarra\u2014 aipatu gabe utzi dut, alta, bera da nobelaren gakoa. <em>Montauk<\/em>-etik ekarri du <em>Martutene<\/em>-ra egileak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Martutenetik iragaten diren trenez beste, aireportuak gako dira <em>Martutene<\/em>-n ere, <em>Montauk<\/em>-en nola. Agertoki nagusia Martuteneko Villa Flores da, haatik. Hopper margolariaren <em>House by the Railroad<\/em> eredu. Nobela, Saizarbitoriarena, diot, erudizioa da. Julia pertsonaia Hopper-ren <em>Hotel Room<\/em> koadroaren irudi, adibidea da.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Saizarbitoriak nazionalisten istorioak lehenetsi ohi ditu. ETA alabaina, iragana da nobelan. Doian eta zeharka baino ez da ageri. \u00abOdolkiak ordainetan\u00bb aipuak ETAren garaia ez dela samur atzenduko pentsarazi dit, halere. Otzetako <em>Etxezar<\/em>-reko Zabaleta gogoan.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Espetxerik barik, gure labirintuaren lekukotasuna da <em>Martutene<\/em>. Nobelak psikosia sorrarazten du. Existentzia \u2014eta Euskal Herriarena\u2014 eraldatu nahi eta ezin duten burges txikien miserien \u2014eta poz txikien\u2014 agertzaile.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">R. D. Laing psikiatraren \u00abDenok asasinoak gara, eta ez du axolarik zein kultura, gizarte, klase edota nazionalitatekoak garen\u00bb aipua gogoratu zait irakurketa amaitu ahala. Baikorra egin zait <em>Martutene<\/em> erraldoia haatik. \u00abBaina\u00bb asko laga dit, noski, baina espazioa agortu zait engoitik. <em>Martutene<\/em>-ko pertsonaien milioi bat begiradaren artean begirasun bat da enea. Ene <em>Martut-ene<\/em>!<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><strong><br \/>\n<\/strong><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Mikel Asurmendi \/ 2012-10-07 \/ 458 hitz Izenburua: Martutene Egilea: Ramon Saizarbitoria. Argitaletxea: Erein.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[9,5073,254,429,255],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/795"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=795"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/795\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":799,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/795\/revisions\/799"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=795"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=795"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=795"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}