{"id":8000,"date":"2014-10-27T13:08:31","date_gmt":"2014-10-27T13:08:31","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=8000"},"modified":"2014-10-27T13:08:31","modified_gmt":"2014-10-27T13:08:31","slug":"urre-gordeegia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/10\/urre-gordeegia\/","title":{"rendered":"Urre gordeegia"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1937\/036\/001\/2014-10-26\/urre_gordeegia.htm\" target=\"_blank\">Juan Luis Zabala \/ 2014-10-26 \/ 1.145 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Urte asko dira puntako idazle batzuek ohartarazi zutenetik literatur itzultzaileak oso lan baliagarria egiten ari zirela literatur hizkeraren garapenari eta doitzeari begira. Harrezkero are gehiago sendotu da euskal literaturaren itzulpengintza, eta gazte asko ere erakarri du. Irakurleengana iristeko bidea oso mantso egiten ari da, ordea.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Literatura Unibertsaleko bilduma; Susa argitaletxearen <em>Armiarma<\/em> webguneko <em>Euskarari ekarriak<\/em> ataria eta Munduko Poesia Kaierak bilduma; Elkar, Erein, Pamiela, Txalaparta, Ibaizabal, Mezulari, Desclee, Aizkorri eta beste hainbat argitaletxe profesionalek argitaratutako liburuak; Igela, Pasazaite, Edo, Denonartean eta halako argitaletxe eta zigilu apalagoek edo unibertsitateek edo beste hainbat erakundek plazaratutakoak; EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartearen <em>Senez<\/em> aldizkaria, <em>Nor da Nor<\/em> ataria, ItzuL posta zerrenda, <em>Shakespeareren ametsa biziarazten<\/em> proiektua, eta abar; <em>Elearazi<\/em> eta <em>31 eskutik<\/em> blogak; Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak itzulpenei eskainitako <em>Esperientzixak. Itzulpena oholtzara<\/em> ekitaldia\u2026 Horri guztiari itzulpengintzan azken urteetan gogotik engaiatu den gazte jendearen indar ekintzailea gehitzen badiogu, ezin daiteke oinarri gabekotzat jo Karlos del Olmo itzultzaileak, BERRIAk duela urtebete egindako elkarrizketa batean, euskarazko itzulpengintza \u00aburrezko aro batean\u00bb dagoela esan izana. Urre hori irakurleen begi bistan izaterainoko bidea mantsoegi egiten ari dela uste dute, alabaina, itzultzaile gehienek; ez dela oraindik behar bezala estimatzen, erabiltzen eta gozatzen. Urre gordeegia dela.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abHarri aroaren aldean bai, urrezko aroa bizi dugu\u00bb, dio Xabier Olarra itzultzaile eta Igela argitaletxeko arduradunak, \u00abbaina, nire ustez, gizartean dugun eragina oso txikia da. Ekinbide asko eta interesgarriak ikusten dira gaur egun, baina oso tamaina txikikoak denak, zoritxarrez\u00bb. Euskararen egoera da literatur itzulpengintzan egiten den lana gizartera indar handiagoz iristea eragozten duen oztopo nagusia, Bego Montorio itzultzailearen ustez. \u00abEuskaraz oro har gutxi irakurtzen bada, horren puskatxo bat baino ez da izango itzulpena\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Montoriok uste du hala ere euskaratutako literaturaren aurkako aurreiritzi batzuk gainditu direla gaur egun, eta \u00abgero eta jende gehiago\u00bb dela \u00abeuskarara itzulitakoa izateagatik libururik baztertzen ez duena\u00bb. Datu esperantzagarri gisa, oroitarazi du euskarazko irakurle klub eta gisako ia guztietan programatzen direla itzulitako liburuei buruzko saioak. Adibide bera ekarri du gogora Miren Ibarluzea itzultzaile eta ikerlariak ere, baina ohartaraziz \u00abbere tranpa\u00bb ere baduela datu horrek: \u00abIban Zalduak esaten duenez, jende gutxiago agertzen da itzulpenak lantzen diren saioetara\u00bb. Euskara eta Literatura ikasgaiko testuliburuetan itzulitako literaturak duen islaren urritasuna ere sintoma kezkagarritzat du Ibarluzeak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Idazleentzat erreferentzia<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Idazle askok laudatu dute, aspalditik gainera, itzultzaileen lana, aitortuz hizkera literarioaren garapenean eta doikuntzan erreferentzia ezinbestekoak direla. Ikerlari lanetan, Miren Ibarluzea <em>XX eta XXI. mendeko euskal literatur itzulpengintzaren historia, funtzioak eta errepresentazioak<\/em> gaia lantzen ari da doktore tesirako. Egin duen ikerlan batean hamasei idazleri beren itzulpen-ohiturei buruz galdetu dielarik, guztiek adierazi diote aldez edo moldez nolabaiteko lotura dutela itzulpen-praktikarekin.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abUste dut gero eta gehiago direla itzulpengintzan egiten dugunari kasu egiten dioten idazleak\u00bb, dio Olarrak, Ibarluzearen ondorioekin bat eginez, eta Montorio ere baikorra da gai horren inguruan mintzatzean: \u00abHizkuntza bera dugu langai, antzeko hizkuntz erronkei egin behar diegu aurre&#8230; Nola ez begiratu batak besteak egiten duenari? Foro komunak baditugu, badaude itzultzen duten idazleak eta idazten duten itzultzaileak\u2026 eta badaude auzokoen arteko ohiko ika-mikak ere, jakina. Harreman estuagoa egon liteke, baina ez nuke esango txarra denik\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abBatez besteko maila, hizkuntza tresna gisa erabiltzearen aldetik, igoz doa itzultzaileon eta idazleon artean\u00bb, I\u00f1aki I\u00f1urrieta itzultzaile eta EIZIEko lehendakariaren ustez. \u00abNola edo hala transmititzen dira aurkikuntza eta ekarpenok, bigarren, hirugarren, laugarren eskutik, poliki, geldo\u2026\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Ibarluzeak uste du, dena den, \u00abbelaunaldi zaharragoen eta gazteagoen artean\u00bb aldea dagoela. \u00abGarai bateko idazleek ohitura gehiago zuten bertakoak ez diren obrak gaztelaniaz edo frantsesez irakurtzeko. Gazte zenbaitek, ostera, atzerriko literatura euskaraz deskubritu dute hasieratik. Garai bateko itzulpenak irakurtzen gaitzak zirela eta gaur egun kalitateak gora egin duela diote askok; garai batean <em>desenkantatu<\/em> zirenek ez dituzte ohiturak aldatu; beste batzuek prozesuarekin batera aldatu dituzte ohiturak\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Munduko literatura euskarara itzultzeko zereginean, Literatura Unibertsala da azken hamarkadetan martxan dagoen ekimen nagusia, EIZIEk Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin ekoitzi eta argitaratua. Horri askotariko ekimen ugari ari zaizkio gehitzen azken urteetan, ekimen horien sortzaileen eta bideratzaileen apeta, nahi eta pasioei jarraituz. Eragileak eta itzultzaileak ez dira normalean elkarren arteko lehian aritzen, elkarren osagarri izan nahian baizik. Baina plangintza orokorraren inguruko kezkak agertu ohi dira tarteka.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abLiteratura Unibertsala bilduman sartu beharreko tituluen zerrenda etengabe berrikusi, osatu, birbideratu beharra dago\u00bb, I\u00f1urrietaren ustez. \u00abNoizbait, hainbat lagunen borondate onenaz eta lanaz, osatu zen zerrenda bat, eta hortik tiraka jardun dugu, baina komeni da tarteka hori berrikustea, egin diren zenbait kritika \u2014Hedoi Etxarterena datorkit une honetan gogora\u2014, aintzat hartzea\u2026\u00bb. Narratibaz aparteko beste genero batzuek presentzia handiagoa izan beharko luketela adierazi zuen Etxartek <em>Argia<\/em>-n argitaratutako artikulu batean: poesiak, saiakerak eta \u00abeuskarazko merkatuan periferikoak diren generoak\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Olarrak ez du uste hala ere itzuli behar denaren inguruko plangintza orokor baten gabezia, edo dagoen plangintza hobetu beharra, denik arazorik larriena. \u00abPlangintza orokorrak ondo daude, baina inolako plangintza orokorrik egin behar izatekotan, irakurleria zabal eta sendoa lortzeko plangintza behar litzateke, itzulpen zerrendak eta horrelakoak baino gehiago\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Olarraren iritziz, \u00abirakurleriaren ahulezia\u00bb da euskal literatur itzulpengintzak egun duen hutsunerik handiena. \u00abGarenak gara, eta horrek ez du aukerarik ematen arrakasta minimoa izan lezakeen plangintzarik egiteko. Esaterako, Patrick Modianori Nobel saria eman izanak sekulako garrantzia izan lezake Anagrama argitaletxearentzat edo Gallimardentzat. Baina ziur naiz Igelarentzat, bi titulu edukiagatik katalogoan \u2014eta lau edo sei balitu ere berdintsu\u2014, ez dela sekulako bultzada izango\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abEuskaraz irakurtzen dutenengana eta irakur lezaketenengana heltzea\u00bb da, Montorioren ustez ere, \u00aberronka nagusietariko bat, edo nagusia\u00bb. Eta ados dago Ibarluzea ere: \u00abEuskal literaturaren itzulpenaren harrera eta gizarteratzea bera hobetzea da gaur egungo erronketako bat; alegia, beste herrialde eta hizkuntzetako literatura frantsesez, ingelesez, espainolez&#8230; irakurtzera ohituta zegoen jendea euskaraz irakurtzera ekartzea, edo, beste sasoi batean hala egingo luketen gazteek, gaur egungo baliabideak erabilita, euskaraz irakurtzea kanpoko literatura ere. Gazteak diodanean, ez naiz soilik irakurle gazteez ari, ezpada etorkizuneko irakasleez, liburuzainez, kazetariez, irakurleez&#8230;\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Etorkizunerako erronkak<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Euskal literatur itzulpengintzak etorkizunari begira \u2014arestian aipatutakoez gain\u2014 dituen zeregin eta erronka nagusiei buruz galdetuta, itzulpengintza \u00abeskolara eramatea\u00bb aipatu du berehala I\u00f1urrietak. \u00abAurreiritzi asko daude oraindik ere itzulpenei buruz irakasleen eta ikasleen aldetik. Argitaratzen diren itzulpenei begiratuta, ordea, liburu asko kaleratzen dira irakurzaletasuna sorrarazteko aproposak direnak, hizkuntza aldetik eredugarriak, euskaraz zuzenean idatzitakoak bezain naturalak irakurtzean\u2026\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Beste erronka eta zeregin batzuk ere ekarri dituzte hizpidera itzultzaileek: IKTek eskaintzen dituzten bideak \u00abgehiago jorratzea\u00bb, eta horietan sortzen ari diren \u00abohitura eta behar berriei hobeto erantzutea\u00bb aipatu du Montoriok, eta baita \u00abprestakuntzan aurrera jarraitzea\u00bb ere; itzulpengintzaren harrera kritikoan sakontzea eta euskaratik beste hizkuntza batzuetarako itzulpengintza indartzea, besteak beste, Ibarluzeak; azken 20 urteetan itzuli den guztia \u00abprozesatu\u00bb beharko litzatekeela uste du I\u00f1urrietak, \u00abeta ikusi zer bide, soluzio aurkitu diren inoiz esan gabe zeudenak esaten jarri garenean, eta balekoak eta baleko ez direnak bereizi, eta proposatu&#8230;\u00bb; azkenik, Karlos del Olmok, egungoa itzulpengintzaren \u00aburrezko aroa\u00bb izendatu zuenak, zerrenda luzea osatu du: paperaz besteko euskarrietarako bestelako formulak asmatzea; pentsamenduaren alorreko saiakera unibertsalak itzultzea, horretarako laguntzak bideratuta; salmenta urriko liburu ezinbestekoen itzulpenerako bekak izatea; ahozkotasunarekin zerikusia duten generoetako itzulpengintza indartzea; eta itzulpengintzaren \u00abmemoria historikoa\u00bb sakontzea.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Beste premia bat ere ekarri dute hizpidera: itzultzaileen lan baldintzak zaintzea eta ahal den neurrian hobetzea. CEATL Literatur Itzultzaile Elkarteen Europako Kontseiluak eta EIZIEk aldarrikatzen duten hexalogoa aintzat hartuko beharko litzatekeela nabarmendu du Ibarluzeak<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Juan Luis Zabala \/ 2014-10-26 \/ 1.145 hitz Urte asko dira puntako idazle batzuek ohartarazi zutenetik literatur itzultzaileak oso lan baliagarria egiten ari zirela literatur hizkeraren garapenari eta doitzeari begira. Harrezkero are gehiago sendotu da euskal literaturaren itzulpengintza, eta gazte &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/10\/urre-gordeegia\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,46],"tags":[2181,1586,3,3370,58,5082,647],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8000"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8000"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8000\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":8002,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8000\/revisions\/8002"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8000"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8000"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8000"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}