{"id":8035,"date":"2014-10-30T11:41:55","date_gmt":"2014-10-30T11:41:55","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=8035"},"modified":"2014-10-30T11:41:55","modified_gmt":"2014-10-30T11:41:55","slug":"jabier-muguruza-eguneroko-bizitzan-jokatzen-dugu-denok-gure-partida-nagusia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/10\/jabier-muguruza-eguneroko-bizitzan-jokatzen-dugu-denok-gure-partida-nagusia\/","title":{"rendered":"Jabier Muguruza: \u00abEguneroko bizitzan jokatzen dugu denok gure partida nagusia\u00bb"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/2014\/029\/001\/2014-10-30\/eguneroko_bizitzan_jokatzen_dugu_denok_gure_partida_nagusia.htm\" target=\"_blank\">Juan Luis Zabala \/ 2014-10-30 \/ 467 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Hamasei narrazio bildu ditu Jabier Muguruzak &#8216;Hilen logika ezkutua&#8217; liburuan.<\/em><br \/>\n<em>Aurretik beste bi ditu argitaratuak, 1999an orain hurrengoa .<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Liburuak <em>Hilen logika ezkutua<\/em> du izenburu, baina berdin izan zezakeen <em>Popular Problems<\/em> (Leonard Cohen gogoan) edo <em>Eguneroko bizitza<\/em>, errelato gehienak lurralde horretan kokatuta daudelako\u00bb. Jabier Muguruzaren hitzak dira, <em>Hilen logika ezkutua<\/em> (Erein) narrazio liburu plazaratu berria aurkezteko. \u00abLurralde horretan [eguneroko bizitzan] jokatzen da gutako bakoitzaren partida nagusia, nahiz eta batzuek eguneroko bizitza aipatu eta berehala errutina eta asperdura hizpidera ekarri. Gakoa begiradan dago\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Egile berak helduentzat idatzitako aurreko bi narrazio liburuetan ere \u2014<em>Bizitza pusketak<\/em> (Erein, 1996) eta <em>Laura kanpoan da<\/em> (Erein, 1999)\u2014 eguneroko bizitzako xehetasunak ziren kontakizunen ardatz nagusi. \u00abBeste behin, narraziootan ez da ezer harrigarririk gertatuko\u00bb, azaldu du Muguruzak, liburu berria aurkezterakoan. \u00abEz da hainbeste gogaitzen nauten su artifizialik, ateraldi injeniosorik. Baina espero dut literaturan kontu txundigarririk bilatzen ez duenak orrialde hauetan gauza dexente topatuko dituela, testuan modu inplizitu samarrean badaude ere\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Izozmendiaren \u00abalde ezkutua\u00bb interesatzen zaio Muguruzari. \u00abEguneroko bizitzako edozein egoeratan, nahiz eta itxuraz gauza handirik ez gertatu, gauza asko mugitzen dira azpitik\u00bb. Horretan oinarritzen den literatura interesatzen zaio batik bat. \u00abBaita irakurle gisa ere\u00bb. Liburua osatzen duten 16 narrazioak batzen dituen beste ezaugarri bat umorea da; \u00abbeste behin hori ere\u00bb, egilearen aurreko narrazio liburuetan bezala.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Egungo mundu \u00abgero eta kafkianoagoan\u00bb, idazten dituen istorio laburren bidez, kantuen bidez bezala, \u00abizpi xume batzuk eskaintzen\u00bb saiatzen da Muguruza, eta horiek errealitatea \u00abhobetoxeago\u00bb ulertzen laguntzen diote. \u00abPanorama dagoen bezala, seguru asko ez da gutxi\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Aipuen laguntza <\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Liburuko ipuin guztiek dute hasieran ezarria idazle baten \u2014edo beste arlo bateko sortzaile baten\u2014 aipu bana: Jon Berger, Josep Pla, Javier Agirresarobe, Roland Barthes, Milan Kundera, Bernardo Atxaga, Francis Bacon, I\u00f1aki Segurola, Natalia Ginzburg, Wislawa Szymborska\u2026 Nahiz eta 15 urteotan helduentzako literatur lanik ez argitaratu \u2014bai, ordea, haur eta gazte literaturakorik\u2014, irakurtzeari ez dio utzi Muguruzak, eta irakurketa horietatik aipu asko jaso ditu, \u00ablagundu\u00bb egiten diotelako. \u00abOso memoria txarrekoa naizenez, apuntatu egiten ditut, eta ehunka aipu ditut jasota eta gaika ordenatuta\u00bb. <em>Rockdelux<\/em> aldizkariak eskatuta, autoelkarrizketa bat egin zion iaz bere buruari Muguruzak, eta erantzunak aipuekin osatu zituen, inork esan eta idatzitako esaldiekin.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Muguruzak ez daki zehazki zergatik eman dituen 15 urte helduentzako literaturako libururik argitaratu gabe. \u00abBaina kontua da musikan zentratua egotera pasatu nintzela, eta musikak kendu dit, maila profesionalean behintzat, urte hauetan denbora gehiena\u00bb. Musika sortzean adinako konfiantzarik ez du sentitzen idaztean, eta uste du horren ondorio izan dela, neurri batean behintzat, etenaldia. Duela hiru urte \u00ablagun idazle batek\u00bb <em>Erlea<\/em> aldizkarirako ipuin bat bidaliko ote zion galdetu zionean, idazteak eragiten dion \u00abbertigo madarikatua\u00bb sentitu zuen berriro. \u00abBaina baiezkoa eman nuen, eta ia-ia konturatu ere egin gabe narrazioak lantzen hasi nintzen\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Eguneroko bizitzako kontu txikiek maiz askotan \u00aberrealitate indartsuen\u00bb isla eta adierazpen izan ohi direla uste du I\u00f1aki Aldekoa Erein argitaletxeko editoreak, eta horrelakoak atzematen eta horiekin literatura egiten trebea dela Jabier Muguruzak<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Juan Luis Zabala \/ 2014-10-30 \/ 467 hitz Hamasei narrazio bildu ditu Jabier Muguruzak &#8216;Hilen logika ezkutua&#8217; liburuan. Aurretik beste bi ditu argitaratuak, 1999an orain hurrengoa .<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[2181,3,580,3396,2195,716,58,5073],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8035"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8035"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8035\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":8038,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8035\/revisions\/8038"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8035"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8035"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8035"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}