{"id":8044,"date":"2014-11-03T13:28:42","date_gmt":"2014-11-03T13:28:42","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=8044"},"modified":"2014-11-03T13:28:56","modified_gmt":"2014-11-03T13:28:56","slug":"mikel-peruarena-ansak-errukirik-gabe-darama-irakurlea-14ko-gerrara","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/11\/mikel-peruarena-ansak-errukirik-gabe-darama-irakurlea-14ko-gerrara\/","title":{"rendered":"Mikel Peruarena Ansak \u00aberrukirik gabe\u00bb darama irakurlea 14ko gerrara"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1794\/029\/001\/2014-10-31\/mikel_peruarena_ansak_errukirik_gabe_darama_irakurlea_14ko_gerrara.htm\" target=\"_blank\">Juan Luis Zabala \/ 2014-10-31 \/ 577 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Euskal herritarrek \u00abgerra modernoaren aita\u00bb izandakoan bizi zutenaren \u00abahalik eta mosaiko zabalena\u00bb eskaintzen saiatu da &#8216;Su zelaiak&#8217; nobelan.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Belaunaldi oso baten galera ekarri zuen Ipar Euskal Herrian Lehen Mundu Gerra, Gerla Handia edo 14ko gerra deituak: 6.000 lagun inguru hilak; hilak halako bi gerraren ondorioz zauritu edo elbarrituak. Hala ere, euskaraz gerrari buruz, eta bereziki 14ko gerrari buruz, oso gutxi idatzi dela uste du Mikel Peruarena Ansa idazle eta BERRIAko kazetariak (Hernani, Gipuzkoa, 1978). \u00abGerra aipatzean, normalean 36ko gerrara joaten zaizkigu begiak, eta askotan pentsatu dut Hegoaldearentzat 36koa izan zen bezain tragikoa izan zela, gutxienez, 14koa Iparraldearentzat. Zoritxarrez, 14ko gerrari buruz dakigun gehiena kanpotik dakigu\u00bb. Horrek bultzatu zuen \u00ab14ko gerraren ankerkeria agerian jarri eta euskal herritarrek gerra hartan izan zuten lekua erakutsiko zuen nobela bat\u00bb idazteko asmoa izatera. Asmoa gauzatu du eta plazan da jada emaitza: <em>Su zelaiak<\/em> (Susa).<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Baionako Infanteriako 49. Erregimentuaren ibilerak ardatz harturik, Euskal Herritik gerra hartara eramandako soldadu askoren bizipenak kontatzen ditu nobelak. Haietako asko, ordea, hil egiten dira kontaketak aurrera egin ahala, eta gero eta murritzagoa da pertsonaien kopurua. Liburuaren egitura, ondorioz, \u00abinbutu baten gisakoa\u00bb da. Kontaketak aurrera egin ahala, izaera korala galtzearekin batera, Filipe Luro ikazkin soldadu bihurtua egiten da protagonista nagusi.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Nobelak \u00absarraskiaren erdian\u00bb jartzen du irakurlea. \u00abSoldaduekin abiatuko gara gerrara, eta haiekin hilko gara. Errukirik gabe\u00bb. Kontakizun \u00abpoliedriko eta dialektiko bat\u00bb egiten saiatu da Peruarena, eta \u00abeuskal herritarrek gerra hartan bizi izan zutenaren ahalik eta mosaiko zabalena eskaintzen\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Baina \u00abgerraren bestelako ondorioak\u00bb ere ikusten dira: \u00abfamilia desegituratuak, emakumeen bakardadea, hondamen soziala, Elizaren indarra, ekonomian izan zuen eragina&#8230;\u00bb. Lau atal ditu liburuak: bigarrenak eta laugarrenak gerrara daramate irakurlea, baina lehenak eta hirugarrenak \u00abatzeragoardiako egunerokoa\u00bb erakusten dute. \u00abGerra aurreko, bitarteko, ertzeko, aldameneko, ezker-eskuin, goi eta beheko ahalik eta xehetasun gehienak kontatu nahi izan ditut\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Informazioa eskuratzea lan luzea izan zen \u2014bi urte eman zituen horretan\u2014, \u00abbaina ez konplikatua\u00bb, Peruarenak azaldu duenez, 14ko gerrari buruzko informazio asko baitago, frantsesez eta alemanez ez ezik baita euskaraz ere, Interneten digitalizatuta gainera. Arazo handiagoa izan zen kontatzeko modua bilatzea, eta urtebete eman zuen kontaketarako behar zuen ahotsa aurkitu ezinik. Etsiak jota-eta ibili zen tarteka, harik eta iaz, ikusirik Gerla Handiaren hasieraren lehen mendeurrena zetorrela, zirt edo zart egiteko garaia zela erabaki zuen arte. \u00abJabetu nintzen Frantzian mendeurrena baliatuko zutela beren kontakizuna egiteko, hasita baitzeuden dagoeneko horretan, eta horren aurrean geuk egin behar dugula geure iraganaren kontaketa eta berrikuspena. Orduan konturatu nintzen ezin nuela espero inork egitea nire partez lan hori, eta aurreratuta neukan lana baliatu behar nuela, ez zela etsita atzera jotzeko unea\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Egungoaren \u00abhazia\u00bb<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Eric Hobsbawnen aipu batekin hasten da Peruarenaren nobela: \u00abSarraskiaren aroa inauguratu zuen 1914ak\u00bb. 14ko gerra \u2014\u00abdeshumanizazio totalaren antzokia\u00bb izateaz gain, eta Europa osoan milioika hildako eta suntsipen arrasto ikaragarri bat uzteaz gain\u2014, \u00abgerra modernoen aita \u2014aita, eta ez ama\u2014 izan zen\u00bb, Peruarenaren ustez, \u00abGero XX. mendea izan zenaren eta gaur egun oraindik XXI. mendea denaren haziak jarri zituen\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Egungo mundua hobeto ulertzeko lagungarritzat du idazleak 14ko gerraren berri izatea; bereziki gerrak egungo munduan izaten jarraitzen duen zeregina ulertzeko. \u00abGerra esaten zaien krimen legal eta antolatuen bidez milioika pertsonaren bizia sakrifikatzeko, Estatuak eta Kapitalak ez daukate ez beldurrik, ez errukirik eta ez damurik. Gerretan helburu taktikoa bihurtzen da pertsonak hiltzea, Estatuaren eta Kapitalaren bedeinkazioarekin. Beti galdetu izan diot neure buruari nola den posible armagintza jarduera ekonomiko legala izatea, nola den posible gerrak nazioarteko legeen arabera arautzea, nola den posible berez delitu bat dena, hilketa, legezkoa eta betebehar patriotikoa bihurtzea gerretan. Estatuak eta Kapitalak gerraren gainean oinarritzen dute beren agintea\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Juan Luis Zabala \/ 2014-10-31 \/ 577 hitz Euskal herritarrek \u00abgerra modernoaren aita\u00bb izandakoan bizi zutenaren \u00abahalik eta mosaiko zabalena\u00bb eskaintzen saiatu da &#8216;Su zelaiak&#8217; nobelan.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[2181,3,58,5073,74,3402,559],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8044"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8044"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8044\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":8047,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8044\/revisions\/8047"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8044"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8044"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8044"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}