{"id":8048,"date":"2014-11-03T13:33:38","date_gmt":"2014-11-03T13:33:38","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=8048"},"modified":"2014-11-03T13:33:38","modified_gmt":"2014-11-03T13:33:38","slug":"ikusteko-tv-euskarazko-bideoen-interneteko-ataria","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/11\/ikusteko-tv-euskarazko-bideoen-interneteko-ataria\/","title":{"rendered":"&#8216;Ikusteko.tv&#8217;, euskarazko bideoen Interneteko ataria"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/2408\/036\/002\/2014-10-31\/ikustekotv_euskarazko_bideoen_interneteko_ataria.htm\" target=\"_blank\">Urtzi Urkizu \/ 2014-10-31 \/\u00a0 276 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Hamaika telebistak jarri du martxan egitasmoa.<\/em><br \/>\n<em>Atari berriak bost sail ditu: informazioa, musika, kirola, fikzioa eta aisialdia.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more--><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Hamaika telebistaren ekimenez, <em>Ikusteko.tv<\/em> ataria sortu dute, euskarazko bideoak metatzen dituen webgunea. Proiektuaren sustatzaileek azaldu dutenez, Euskal Herriko herritar askok dute gustuko ikus-entzunezkoak bilatzea eta haietan \u00absaltsan ibiltzea\u00bb. Horregatik erabaki dute euskarazko bideoak leku bakar batera eramatea, kontsumitzaileak euskarazko edukiak errazago aurki ditzan. Zerbitzari ezberdinetan (Youtube, Vimeo&#8230;), euskarazko komunikabideen webguneetan eta Hamaikaren beraren zerbitzarian aurki daitezkeen bideoak ikus daitezke <em>Ikusteko.tv<\/em> webgunean.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Kategoria edo sailetan dago banatuta ataria. Youtubek berez ezarritako irizpideetatik abiatuta, bost kategoriatan egin dute euskarazko bideoen sailkapena: informazioa, musika, kirola, fikzioa eta aisialdia.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Inaxio Esnaola Hamaika telebistako komunikazio arduraduna da egitasmo berri honen koordinatzailea. Garai batean martxan izan zen <em>Euskaltube<\/em>-ren antzekoa den galdetuta, ezberdintasunak ikusten ditu: \u00abEuskaltube oso proiektu interesgarria zen. Han aukera zegoen bideoak bertara igotzeko. Kasu honetan, <em>Ikusteko.tv<\/em>-k metatu egiten du Interneten dagoena, eta ikusleari eskura jartzen dizkio baliabide horiek guztiak. Nabigazioa errazten dio\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Hamaikak hutsune bat bete nahi du <em>Ikusteko.tv<\/em> proiektuarekin. \u00abInterneten eduki oso interesgarriak daude euskaraz, eta askotarikoak. Leiho bat zabaltzea da helburua. Bestalde, iturri bat ere bihurtuko da Hamaikarentzat, sareko bideoen artean arrantzatu dezakegulako, eta baimenak lortuta Hamaikan eman ere bai\u00bb, azaldu du Esnaolak. <em>Hamaika.eus<\/em> webgunean bertan <em>Ikusteko.tv<\/em>-ra joateko aukera dago jada, eta Twitterren martxan da <em>@ikustekotv<\/em> kontua.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Ataria beta bertsioan dago; osatzen ari dira pixkanaka. \u00abOraingoz, informazioaren saila da osatuena, baina fikzioaren sailean eta besteetan lan egingo dugu hemendik aurrera. Iturri mota batzuk oraindik ez ditugu txertatu, eta, bestalde, bideo bakanak ere jarriko ditugu\u00bb, nabarmendu du egitasmoaren koordinatzaileak. Besteak beste, film laburrak eta bideoklipak eramango dituzte <em>Ikusteko.tv<\/em>-ra. \u00abJendeak Youtuben ibiltzeko ohitura du. <em>Ikusteko.tv<\/em>-k bidea erraztuko dio euskarazko edukiak kontsumitu nahi dituenari\u00bb<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Urtzi Urkizu \/ 2014-10-31 \/\u00a0 276 hitz Hamaika telebistak jarri du martxan egitasmoa. Atari berriak bost sail ditu: informazioa, musika, kirola, fikzioa eta aisialdia.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,210,75],"tags":[2181,3,3403,3404,3405,5093,5085,29],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8048"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8048"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8048\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":8050,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8048\/revisions\/8050"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8048"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8048"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8048"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}