{"id":8054,"date":"2014-11-04T11:37:26","date_gmt":"2014-11-04T11:37:26","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=8054"},"modified":"2014-11-04T11:37:26","modified_gmt":"2014-11-04T11:37:26","slug":"gozoak-bezain-baliotsuak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/11\/gozoak-bezain-baliotsuak\/","title":{"rendered":"Gozoak bezain baliotsuak"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1887\/037\/001\/2014-11-01\/gozoak_bezain_baliotsuak.htm\" target=\"_blank\">Ainara Arratibel Gascon \/ 2014-11-01 \/ 639 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Munduko litxarrerien bilduma egiten ari da Andoni Luis Aduriz sukaldaria. Haien balioa nabarmentzea eta elikaduraren zein soziologiaren ikuspegitik ikertzea du helburu.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more--><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Zomorroak dituztenak, arrain zaporekoak, hanburger bat diruditenak, odolaren zaporea dutenak, bitaminak dituztenak&#8230; Mundu osoko litxarrerien bilduma eta argazkiak egiten ari da Andoni Luis Aduriz, Mugaritz jatetxeko sukaldaria. \u00abLitxarreriek duten balio soziala eta gastronomikoa nabarmendu nahi dugu. Izan ere, batez ere haurrek asko jan arren, orain arte bigarren mailakotzat hartuak izan dira, marjinaltzat, umeei ematen zitzaien sari bat balira bezala\u00bb, azaldu du Adurizek. Dena den, egitasmoaren xedea ez da bilduma huts bat egitea, baizik eta galdeketa handi baten bidez litxarrerien eta haiek jateko ohituraren azterketa soziologiko bat egitea. Hala, litxarrerien kontsumoari buruzko hausnarketa bat egin eta hori gozokien sektorearen esku utzi nahi dute. \u00abEz kritika gisa, baizik eta haien lanerako lagungarria izan daitekeelako\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Candy Project<\/em> du izena egitasmoak \u2014<em>www.thecandyproject.org<\/em>\u2014. Euskal Herriko Unibertsitateko soziologo I\u00f1aki Martinez de Albenizekin, Slow Food taldearekin eta Italiako Gustuaren Eskolarekin ari da elkarlanean. \u00abGarai erabakigarri batean gaude horrelako ikerketa bat egiteko, garai bateko litxarrerietako asko desagertzen ari baitira pixkanaka. Beraz, hemendik urte batzuetara ezingo litzateke egin. Litxarrerien munduko mapa bat osatu nahi dugu\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Ohartu dira litxarreriek lotura dutela herrialdeetako gastronomiarekin. \u00abMexikon, adibidez, litxarreria minak topatuko ditugu; Asiako herrialde askotan, arrain hartzituaren zaporea dutenak; eta Latinoamerikan, esnearekin egindakoak. Herrialde horietako gastronomiaren ezaugarriak dira horiek\u00bb. Dena den, onartu du gastronomian ez direla asko erabiltzen. \u00abJoera menuek duten azukre kopurua gutxitzea da\u00bb. Garai batean ez zen hala izaten. \u00abGoi mailako jatetxeetan, postrearekin batera, egungo litxarrerien modukoak ateratzen ziren. Gozoaren eta litxarreriaren artean zeuden jakiak ziren\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Gustua hezteko ere \u00aboso tresna baliagarria\u00bb direla ohartarazi du. \u00abModu artifizialean bada ere, umeek litxarrerien bidez izaten dute lehen harremana hainbat zapore do gusturekin. Beraz, elikaduraren eta gastronomiaren munduan oso kontuan hartu beharko genituzke\u00bb. Kezka eragin nahi ez duen arren, horri buruzko oharra egin du. \u00abArriskutsua da haurrak zapore artifizial horietara ohitzea eta litxarrerietan ez ezik benetako produktuetan bilatu nahi izatea. Adibidez, gaur egun meloi eta sandia zaporea duten txikleak daude. Gerta liteke etorkizunean umeek zapore artifizial horiek bilatzea benetako sandia eta meloietan. Horrek zer hausnartua eman beharko liguke, eta jabetzea zer-nolako eragina duten litxarreriek\u00bb. Gozoki enpresen sektorea gero eta gehiago jabetzen ari da errealitate horretaz, Adurizen hitzetan. \u00abSektore horretan ikaragarrizko indarra du ikerketak eta garapenak. Orain arte ikerketa eta garapen hori litxarreria ikusgarriak egitera egon da bideratuta. Baina konturatu dira etorkizuna izan nahi badute ikerketa eta garapen hori ahalik eta litxarreria osasungarrienak egitera bideratu behar dutela\u00bb. Gainontzean, hau gerta daiteke:\u00abTabako kaxetan agertzen diren moduko mezuak ikusiko ditugu, horiek hartzearen arriskuaz ohartaraziz\u00bb. Dena den, kontsumitzaileei ere erreparatu nahi izan die. \u00abGarai batean oso une berezietan ematen zitzaizkien haurrei gozokiak. Egun, edozein unetan ikusten ditugu horiek jaten. Hor dago arazoa. Neurrian kontsumituz gero, beste edozein jaki bezalakoak dira\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Eragin sozial \u00abhandia\u00bb<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Litxarreriek sozialki \u00abbalio izugarria\u00bb dutela nabarmendu du Adurizek. \u00abHerrialde baten izateko modua litxarrerietan ere islatzen da\u00bb. Adibide argigarria eman du hori azaltzeko: \u00abAmeriketako Estatu Batuen ezaugarri nagusietako bat da handitasuna. Bada, aurkitu dugun litxarreriarik handiena hangoa da: hiru bat kiloko hartz formako gominola bat; Japonia, berriz, oso herrialde sofistikatua da, eta hango gozokiak ere halakoak dira. Oro har barne produktu gordin handia duten herrialdeetan topatu ditugu litxarreria artifizial eta sofistikatuenak\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Hortik harago, umeen garapen sozialean duten garrantziaz ohartarazi du: \u00abAdibidez, diruarekin izaten dugu lehen harreman zuzena litxarreriak erostean izaten dugu. Bestalde, lagunekin sozializatzeko bidea ere badira. Umetan, behintzat, ni askotan geratzen nintzen lagunekin litxarreriak janez arratsalde-pasa egiteko\u00bb. Urteetan umeen heziketarako \u00abamu\u00bb ere izan ziren. \u00abOndo egiten genituen gauzengatik jasotzen genuen saria izaten ziren\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Baina nabarmendu du gaur egun litxarreriak \u00abumeen jaki bat\u00bb izateari utzi diotela. \u00abHeldu asko litxarreriaz betetako poltsekin sartzen dira, adibidez, zinemara\u00bb. Hala, helduentzat egindako litxarreriak ere topatu dituzte. \u00abZapore aldetik gauza sinestezinak topatu ditugu. Odolaren zaporea islatu nahi izan duen gozoki bat topatu dugu, adibidez\u00bb. Hor ere aldaketa bat gertatu da, eta horren guztiaren isla izan nahi du ikerketak<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ainara Arratibel Gascon \/ 2014-11-01 \/ 639 hitz Munduko litxarrerien bilduma egiten ari da Andoni Luis Aduriz sukaldaria. Haien balioa nabarmentzea eta elikaduraren zein soziologiaren ikuspegitik ikertzea du helburu.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,43],"tags":[2181,1795,3408,3,3409,393,5081,3411,3410],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8054"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8054"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8054\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":8056,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8054\/revisions\/8056"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8054"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8054"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8054"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}