{"id":8063,"date":"2014-11-04T12:02:42","date_gmt":"2014-11-04T12:02:42","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=8063"},"modified":"2014-11-04T12:02:42","modified_gmt":"2014-11-04T12:02:42","slug":"iolanda-zuniga-sarkina-sentitu-naiz-ostalaritzako-zerbitzaria-literatur-ekitaldietan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/11\/iolanda-zuniga-sarkina-sentitu-naiz-ostalaritzako-zerbitzaria-literatur-ekitaldietan\/","title":{"rendered":"Iolanda Zu\u00f1iga: \u00abSarkina sentitu naiz: ostalaritzako zerbitzaria literatur ekitaldietan\u00bb"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1761\/046\/001\/2014-11-02\/sarkina_sentitu_naiz_ostalaritzako_zerbitzaria_literatur_ekitaldietan.htm\" target=\"_blank\">Juan Luis Zabala \/ 2014-11-02 \/ 900 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Ez dela \u00abidazle bokazionala\u00bb dio Iolanda Zu\u00f1igak, eta asmo argirik gabe hasi zela &#8216;Post-it bizitzak&#8217; idazten. Idazten jarraituko duen ere ez daki egungo galizierazko literaturako obrarik zabalduenetako baten egileak.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Duela zazpi urte galizieraz argitaratu zenetik \u2014<em>Vidas post-it<\/em> jatorrizko izenburuarekin, Xerais argitaletxearen eskutik\u2014 gaur arte, Iolanda Zu\u00f1igaren (Vigo, Galizia, 1975) <em>Post-it bizitzak<\/em> ipuin liburuak galizierazko oso liburu gutxik gainditzen dituzten mugak gainditu ditu. Ez bakarrik euskarara \u2014I\u00f1igo Roqueren itzulpenean eta Pasazaite zigiluak argitaratuta, Idurre Eskisabelen hitzaurre batekin\u2014, katalanera eta gaztelaniara itzulita argitaratu delako; baita ere, izan duen oihartzunaren ondorioz, jendaurreko ekitaldi literario askoren gaia eta ardatza izan delako. Joan den astean, adibidez, Donostian eta Bilbon izan zen Iolanda Zu\u00f1iga, I\u00f1igo Roque itzultzailearekin eta Xabier Queiruga Pasazaiteko editorearekin batera, <em>Post-it bizitzak<\/em> liburuari buruzko jendaurreko saioetan parte hartzen. <em>Post-it bizitzak<\/em>-en ondoren, <em>Periferia<\/em> eleberriarekin Xerais saria irabazi zuen, 2010ean, baina ez daki aurrerantzean idazten jarraituko duen, ez baita \u00abidazle bokazionala\u00bb, berak dioenez. \u00abIstorio batek harrapatzen nauen arte, edo zerbaitekiko pasioak hartzen nauen arte, ez naiz idaztera esertzen. Bizitzeko ere, behar dudan dirua irabazteko, bestelako lanak egiten ditut, ahal ditudanak\u00bb. Liburu denda bateko langile izana da, ostalaritzako zerbitzari, Lehen Hezkuntzako musika irakasle, antzerkiko aktore, argazkilari\u2026<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Idazle izateko bokaziorik ez duzula diozu, bulkadei erantzunez baino ez duzula idazten. Zerk bultzatu zintuen <\/b><em><b>Post-it bizitzak<\/b><\/em><b>-eko ipuinak idaztera?<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Terapia baten bila ekin nion. Komunikazioarekin zerikusia duten gauzek beti erakarri naute: antzerki amateurra egin dut, beti gustatu izan zait poesia, Lehen Hezkuntzako musika irakaslea naiz, nahiz eta orain ez den hori nire lanbidea\u2026 Ez nenegoen ondo, eta komunikatu beharra neukan. Komunikatzeko modurik merkeena eta erosoena, etxetik irten gabe, idaztea izango zela pentsatu nuen, testu labur batzuk idaztea terapia gisa. Liburua argitaratu ahal izango zela esan zidatenean neu harritu nintzen gehien.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Itxura baketsu eta orekatua duen gizarte baten alderdi ilun asko uzten dituzte agerian <\/b><em><b>Post-it bizitzak<\/b><\/em><b>-eko ipuinek. <\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Une hartan, nire bizitzako une askotan bezala, alderdi ilunean nengoen ni. Ez nengoen jendearen bizimoduaren argia ikusteko moduan. Horregatik hautatzen nituen liburuko pertsonaien alderdi ilunak. Seguru asko haien bizitzetan ere izango ziren bestelako alderdiak, argiagoak, izango zen hodeiertzik eta etorkizunik, baina nik koitaduen alderdirik makurrenei erreparatzen nien.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Gai asko lantzeko bidea eman zizun ipuinen laburtasunak eta ugaritasunak. <\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Gai askori buruz hitz egiten da, bai: bakardadea, deserrotzea, noraeza\u2026 Gai horiek bizirik jarraitzen dute, indarrean. Dena den, nik aurretik ezer pentsatu edo erabaki gabe idatzi nituen ipuinak, zertaz hitz egin nahi nuen edo zer adierazi nahi nuen erabaki gabe. Batzuetan esaten didate ipuin bat oso feminista dela, baina nik diot feminista baldin bada ez dela nik idaztean hala nahi izan nuelako, neuk hori bilatu gabe hala atera zitzaidalako baizik.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Irakurleak idazlea harritzen duten aurkikuntzak egiten ditu, beraz, batzuetan. <\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Bai. Idaztearen gauzarik ederrenetako bat hori da: zuk idazten duzu asmo batekin, eta gero irakurleek inondik inora pentsatu ez zenituen gauzak aurkitzen dituzte zure testuetan. Adibidez, harrituta geratu naiz <em>Post-it bizitzak<\/em> liburuko ipuinetan umore beltza dagoela esan didatenean. Nik larrimin betean idatzi nuen, guztiz nahigabeturik, eta harrituta utzi nau jendeak testuetan umorea atzeman izanak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em><b>Periferia<\/b><\/em><b> eleberriarekin Xerais saria irabazi zenuen 2010ean. <\/b><em><b>Post-it bizitzak<\/b><\/em><b>-en zure inguruko errealitatean oinarritzetik Brasilgo hiri bateko periferiara jo zenuen. Jauzi handia da. <\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Post-it bizitzak<\/em> idatzi eta gero, hainbat urte egon nintzen idatzi gabe. Baina orduan neukan lana utzi nuen, ez nengoelako gustura, eta, horretarako dirua banuenez, Sao Paulora bidaiatzea erabaki nuen, beti egin nahi izan nuen zerbait baitzen. Eta niri, munduko edozein lekutan, periferian daudenen bizitzek erakartzen naute, horiek egiten zaizkit interesgarri. Horiek dira, gainera, gehiengoa. Ez naiz ari soilik periferia geografikoan bizi direnez, baita sozialki periferian bizi direnez ere, nahiz eta geografikoki ez periferian bizi. Horrez gain, Brasilen inguruko eta Brasilgo musikaren inguruko interesa izan dut beti, eta Sao Paulo da, ustez behintzat, Brasilgo hirietan Vigoren antz handiena duena. Beti erakarri ninduen leku horrek. Han periferiako gune batean bizi izan nintzen \u2014ia hiri osoa da periferia\u2014, <em>faveletatik<\/em> gertu. Itzulitakoan, han ikusi eta bizitakoan oinarrituta, bi urte eman nituen <em>Periferia<\/em> idazten, astero hiru egunez jo eta ke. Diru eta denbora asko inbertitu nuenez, lana Xerais sariketara bidaltzea erabaki nuen, eta zorionez irabazi egin nuen.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em><b>Post-it bizitzak<\/b><\/em><b>-en zeure inguruko gizartearen alderdi ilunei bezala (bakardadea, deserrotzea, noraeza\u2026), <\/b><em><b>Periferia<\/b><\/em><b>-n Brasilgo gizartearen alderdi ilunei erreparatu zenien: pobrezia, etorkizunik gabeko gazteria, ustelkeria, drogak\u2026 <\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Baina nola ni beti neure buruaz ari naizen, baita neure buruaz idazten ez dudanean ere, begien aurrean nuenak sentiarazten zidan etsipenetik idatzi nuen liburua. Ezer egiteko gauza ez izatearen ezintasunetik. Ikusten nuen errealitate gordinaren aurrean egin nezakeen gauza bakarra idatziz kontatzea zen. Baina nik uste dut bi alderdiak daudela liburuan: errealitate gordin bat eta horren aurreko nire sentimenduak. Eta uste dut azkenean liburuan jaso dudana nire benetako ikuspegia baino esperantzatsuagoa dela. Jendea etsita ikusi bainuen, patua onartuta eta etorkizunean pentsatu gabe egunez egun aurrera egiten.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em><b>Post-bizitzak<\/b><\/em><b>-en harreraren eta <\/b><em><b>Periferia<\/b><\/em><b>-rekin Xerais saria irabazi ondotik, ez al zara idazleago sentitzen? <\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Ez pentsa. <em>Post-it bizitzak<\/em>-ekin sarkina sentitu naiz askotan: ostalaritzako zerbitzaria ekitaldi literarioetan. Galizierazko idazle gehienak filologoak edo irakasleak dira, kazetariren bat edo beste ere bai\u2026 letren munduarekin harremana duen jendea. Eta bat-batean niri, ostalaritzako zerbitzari bati, liburu bat idatzi dudalako handik eta hemendik deika hasi zitzaizkidanean sarkina sentitu nintzen. Nik, gainera, horrelako ekitaldietan ez nuela inolako ekarpenik egingo pentsatzen nuen. <em>Periferia<\/em>-rekin integratuago sentitu nintzen, azken batean lan asko egin nuelako hura idazteko: lehenik, landa lana Sao Pauloraino joanda, eta gero etxean, bai dokumentatzen eta bai idazten&#8230; Baina gero berriro ere idazteari utzi nion. Duela bi urte zerbait idatzi nuen, baina inori erakutsi ez diodan zerbait da, eta ez dakit aurrerantzean zer gertatuko den. Aztarrenik ere ez<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Juan Luis Zabala \/ 2014-11-02 \/ 900 hitz Ez dela \u00abidazle bokazionala\u00bb dio Iolanda Zu\u00f1igak, eta asmo argirik gabe hasi zela &#8216;Post-it bizitzak&#8217; idazten. Idazten jarraituko duen ere ez daki egungo galizierazko literaturako obrarik zabalduenetako baten egileak.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[2181,3,239,3130,3238,58,5073,460,3418,3417],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8063"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8063"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8063\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":8065,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8063\/revisions\/8065"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8063"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8063"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8063"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}