{"id":8118,"date":"2014-11-12T08:30:46","date_gmt":"2014-11-12T08:30:46","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=8118"},"modified":"2014-11-12T08:31:19","modified_gmt":"2014-11-12T08:31:19","slug":"aljeria-tirorik-gabeko-mina","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/11\/aljeria-tirorik-gabeko-mina\/","title":{"rendered":"Aljeria, tirorik gabeko mina"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1736\/038\/001\/2014-11-11\/aljeria_tirorik_gabeko_mina.htm\" target=\"_blank\">Nora Arbelbide \/ 2014-11-11 \/ 600 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Aljeriako gerlaren historia kontatzeaz gain, ikuspuntu \u00abpertsonaletik\u00bb idatzi artikuluak bildu ditu Jean Louis Davantek &#8216;Aljeriaz&#8217; liburuan.<\/em><br \/>\n<em>Abd el-Kader erresistenteaz idatzi pastorala ere sartu du.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Aljeriako denbora oso gaizki pasatu nuen. Zinez gaizki. Nahiz eta ez dudan tiro bat bota, ez tiro bat jaso\u00bb. Tiro bat bera ere ez, baina bere minak ekarri zizkion Aljeriako gerlak Jean Louis Davant idazleari. 79 urtean oraindik gerla hark (1954-1962) hunkirik ageri da. <em>Aljeriaz<\/em> (Maiatz) liburua \u00abbiziki pertsonala\u00bb dela azpimarratu du idazle eta historialari zuberotarrak. \u00abEne behar bat balitz bezala sentitzen nuen liburua idaztea, eta azkenean egin dut\u00bb. Atera zaiola \u00abbarneak husteko\u00bb beharretik.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Gerlak ez direla bakarrik tiroen azpian bizi erakusten duen idazlana nolabait. Erruduntasun sentimendu batek ere kutsatua: \u00abBizirik atera denak halako ilundura bat sentitzen du, hobendun balitz bezala. Eta ez naiz deusen hobendun, bistan da. Baina galdu dituzun lagunak gogoan dituzu. <em>&#8216;<\/em>Ni bizi nuk. Nik santza diat<em>&#8216;<\/em>. Hori guzia bada gerlari ohi baten baitan. Hori ere sartzen da ene sabeleko minean, eta pixka bat hustu dut hor\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Soldadu 1958an joan zen Aljeriara Davant. Eta 27 hilabete iragan zituen han. Bi urte eta hiru hilabete oso; batez ere, Saharan egon zen. Han 23 hilabete pasatu zituen orotara. Bi oasien bazterrean. Zerua teilatu zuten labe ireki batzuetan. Aitzindarien idazkari eta auto gidari lanetan aritu zen.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Eta gogoa nahasia. Ideologia aldetik biziki gaizki sentitzen zela oroitzen da oraino: \u00abEz nintzen ados han gertatzen ari zenarekin. Nahiz hastapenez ez nintzen Aljeriaren independentziaren aldekoa. Ez nekien sobera zer pentsa. Lehenik, ikasle nintzelarik, <em>Algerie fran\u00e7aise<\/em> delakoaren alde izan nintzen. Gero, pentsatzen nuen Charles de Gaullek halako federalismo bat eginen zuela Frantzia eta Aljeriaren artean. Baina hori ez zen gertatu. Funtsean, Frantziak ez daki zer den federalismoa. Zinez etsai gisa ikusten du, eta ez zuen horretan ere behar zena entseatu\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Errealitatea hor zuen parean: \u00abAgeri zen ez ginela herrian. Ez ginela Frantziako probintzia urrun eta exotiko baten zaintzera joanak. Eta ez ginela ordenaren zaintzera joanak ere. Hori baitziguten saltzen. Ofizialki, ez zen gerla. Ordenaren zaintza zen, ofizialki. Baina, han, berehala ageri zen gerla zela, eta gerla zikina, izaten ahal zen zikinena\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Horiek guztiak buruan, <em>H<\/em> handi batekin idatz daitekeen historia kontatzearekin hasten du liburua. Bere historia propioa testuinguru batean finkatu behar zela baitzeritzon. Bigarren gerla, baita lehena ere, kolonizazioarekin hasi zena. Lehena ahantziz bigarren gerla ez dela ongi ulertzen ahal argi baitu historialariak: \u00abKonkista izan zen. Ez zen betidanik Frantziaren baitan Aljeria. Eta zinez konkista gogorra izan zen\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Lehen gerlaren garrantziaz<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Lehen gerla horretan: \u00abAljeriarrak orduan hiru milioi bat ziren. Eta 500.000 Frantziako armadak hil zituenak. Izugarria da. Seietarik bat. Eta, batzuetan, itsuski\u00bb. Bi aldiz herri osoak harpe handi batzuetan aurkitu zirela: \u00abBehin, Frantziako armadak suak piztu zituen. Denak itorik hil ziren. Eta beste behin, paretaz tapatu zituzten sarrerak, eta han ere itorik hil ziren ehunka. Gizon, emazte, xahar, haur, gazte. Denak&#8230; Horrelako izugarrikeriak gertatu ziren. Eta horiek ez ziren ahantzirik egon. Horrek esplikatzen du bigarren gerlaren gogortasuna. Nola urrikirik gabe ari ziren haiek ere\u00bb. Liburuaren bigarren partean, Davantek Aljeriaz han eta hemen publikatu dituen artikulu guztiak biltzen ditu, eta Argitxu Camou ikerlariak egin elkarrizketaren transkripzioarekin borobiltzen. Mauleko Argia kolegioko ikasleekin ukan solasa ere sartua du hor.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Eta bururatzeko, <em>Abd el- Kader<\/em> tragedia jarri du liburuan. Abd el-Kader (1808-1883) politikari eta militar aljeriarra izan zen, Frantziako konkistaren kontra erresistitu izanagatik ezagun. Ez da emana izana oraino pastoral hori. Nahi duenarentzat eskuragarri eman du hor egileak: \u00abUste dut pastoral ederra litekeela. Musulmanak giristinoen lekuan lirateke. Urdinen lekuan. Eta gu, funtsean, beste aldetik, Turkoen aldetik. Hori bera polita liteke\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Historia, artikuluak, elkarrizketa, pastorala, eta, bururatzeko, zenbait poema ere bai. Gerlara joatean utzi behar maiteari, baita beste zenbait pertsona edo gaiei, sakonetik idatziak<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Nora Arbelbide \/ 2014-11-11 \/ 600 hitz Aljeriako gerlaren historia kontatzeaz gain, ikuspuntu \u00abpertsonaletik\u00bb idatzi artikuluak bildu ditu Jean Louis Davantek &#8216;Aljeriaz&#8217; liburuan. Abd el-Kader erresistenteaz idatzi pastorala ere sartu du.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[2181,3452,3453,3454,3,1957,1526,626],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8118"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8118"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8118\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":8120,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8118\/revisions\/8120"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8118"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8118"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8118"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}