{"id":8145,"date":"2014-11-14T09:42:31","date_gmt":"2014-11-14T09:42:31","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=8145"},"modified":"2014-11-14T09:42:31","modified_gmt":"2014-11-14T09:42:31","slug":"kapitalaren-aurrean-kapital-poetikoa-kapital-publikoa-babesten-saiatzeko","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/11\/kapitalaren-aurrean-kapital-poetikoa-kapital-publikoa-babesten-saiatzeko\/","title":{"rendered":"Kapitalaren aurrean kapital poetikoa, kapital publikoa babesten saiatzeko"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1781\/022\/001\/2014-11-14\/kapitalaren_aurrean_kapital_poetikoa_kapital_publikoa_babesten_saiatzeko.htm\" target=\"_blank\">Juan Luis Zabala \/ 2014-11-14 \/ 635 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Kapitalismoaren aurrean, \u00aberresistentzia eremu bat\u00bb osatu nahi izan du Jose Luis Otamendik &#8216;Kapital publikoa&#8217; liburuan.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Azken urteotan idatzitako 45 poema bildu ditu.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Kapitala \u00abdena irentsi\u00bb nahian dabilen garaian, bere kapital poetikoa kapitalismoari aurre egitera eta kapital publikoa defenditzera bideratu nahi izan du Jose Luis Otamendik (Azpeitia, Gipuzkoa, 1959) <em>Kapital publikoa<\/em> poema liburuan (Susa). \u00ab<em>Kapital publikoa<\/em> poema liburu batentzat izenburu bitxia izan daiteke, eta antipoetikoa eta antipatikoa ere irudituko zaio agian bati baino gehiagori\u00bb, arrazoitu du. \u00abBaina neuri, bilduma hau izendatzeko hoberik ez zait bururatu\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abGarai nahasietan bizi gara\u00bb, Otamendiren ustez. \u00abKapitalak dena irentsi nahi du, dena jarri nahi du hankaz gora, dena nahi du jarri salgai, merkatuaren lege bihozgabeen mende: bai osasuna, bai hezkuntza, bai hizkuntzak, bai lan harremanak, bai sorkuntza, bai maitasuna, bai jendea\u2026 Aseezina da. Eta onura eta irabazi ekonomikoak, diruak, elkarrekin lehiatu beharrak gauza itsusiak onartzera eta egitera garamatza. Horren guztiaren aurrean aterpe bat, erresistentzia eremu bat osatu nahi izan dut poema hauekin. Eta barka harrokeria\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abKapital publikoa da denona den hori, eta inork beretzat bakarrik hartzerik ez daukana\u00bb, argitu du poetak: \u00abgabiltzan kalea, arnasten dugun airea, mintzo garen hizkuntza, pertsonak, oroitzapenak, egunkaria, sentimenduak\u2026. Ni [liburuko ] 45 poema hauekin, neure erara kapital publiko hori babestera nator, hori aldarrikatzen dut neure era intimo eta poetikoaren bitartez. Kapital publikoa zaindu beharreko mundu egingarrien aukera da\u00bb<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abGarrantzi kapitala\u00bb du, Otamendiren ustez, \u00abnork bere ahotsa bilatu eta gauzak esateak. Hori edozein arlotan da horrela; literaturan ere bai. Zuen aurrera ekarri dudan hau nire kapital poetikoa da: nire inguruari eta nire barruari begira jarri eta inori erakusteko modukoak iruditu zaizkidanen bilduma bat\u00bb. Idazle den aldetik, bere aldiaren \u00abtestigantza poetikoa\u00bb emateko ardura duela uste du. \u00abJende hori dena, leku eta sentimendu horiek guztiak gorde beharra dauzkat; gorde eta erakutsi. Eta liburu hau da neure zalantza eta itxaropenekin, neure beldur eta kontraesanekin hori egiteko sortu dudan era\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Handitik txikirako bidea<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Hiru ataletan banatu du liburua. <em>Bake hotza<\/em> izenekoan, \u00abazken zortzi-hamar bat urteko gertaera soziopolitikoei\u00bb erreparatu die batez ere. <em>Jendea oinez<\/em> izenekoan, honako galdera hauek izan ditu gidari: \u00abOrain esku artean daukagunarekin zer egin behar dugu? Zer egin behar dugu gaurko egunarekin? Denok dauzkagun gauza txiki horiekin zer egin behar dugu? Zer egin dezakegu elkarrekin?\u00bb. <em>Gosaria eta legea<\/em> izenekoan, azkenik \u00abeguneroko hainbat egoeratan\u00bb ageri da poeta, bere kapitala erakusten, \u00abzer den saltzeko ez daukadan hori\u00bb. Liburuak atalez atal orokorretik pertsonalerako bidea egiten du, eta denetan \u00abintimoena\u00bb azken atala da. \u00abHanditik txikira egindako ibilbidea\u00bb proposatu du egileak, \u00abgauza orokorretatik hasi eta norberaren gauza minetarainoko bidea, pauso luzean egina\u00bb. Badaki hala ere sailen arteko mugak lausoak direla kasu batzuetan. \u00abLerro artera jaitsita, ez dira falta atalen arteko interferentziak eta batetik bestera irristatutako itzalak, islak, seinaleak, keinuak\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Antologiak eta bildumak alde batera utzita, zazpigarren poema liburua du Otamendik <em>Kapital publikoa<\/em>, Susarekin kaleratutako bosgarrena. 2007an argitaratu zuen orain hurrengoa, <em>Erlojuen mekanika<\/em>. Harrezkero idatzi dituen poema guztien \u00abdekantazioa\u00bb da liburu berria, poetak adierazi duenez, eta tarte horretan idatzitako poema asko liburutik kanpo gelditu dira. \u00abMetodo kontua da. Nire lan egiteko era izaten da lan asko egin eta gero horietatik gutxi salbatzea. Batzuk idazle onak dira. Beste batzuk, laguntza askoren ondoren, ahalegin handien ondoren eta gimnasia pixka bat eginda, zerbait txukuna erdiestera irits gintezke\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abOso noizbehinka argitaratzen du Otamendik, oso tentuz\u00bb, Gorka Arrese Susa argitaletxeko editoreak azaldu duenez. \u00abIbilbide luze honetan, gure literaturako poeta handi bat da jada. Estilo propio bat du. Inoren antzik badauka, bere estiloaren antza dauka. Ahots propioa izatea da, nire ustez, poeta batentzat bertuterik handiena. Bere estiloak gardentasun handia erakusten du, beti dakar biluzte bat, ideiena eta formena, beti dauka intimitatearen indarra, eta baita oso konplexua den apaltasun indartsu bat ere\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Liburua jendaurrean aurkezteko, hainbat errezital egingo ditu Otamendik, eta aurrenekoa Azpeitiko Sanagustin aretoan egingo du, azaroaren 30ean, arratsaldez. Hurrengoa abenduaren 6an izango da Durangoko Azokako Ahotsenean, eta urtarrilean Larrabetzun (Bizkaia) eta Errenterian (Gipuzkoa) izango da <em>Kapital publikoa<\/em> liburuko poemak irakurtzen<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Juan Luis Zabala \/ 2014-11-14 \/ 635 hitz Kapitalismoaren aurrean, \u00aberresistentzia eremu bat\u00bb osatu nahi izan du Jose Luis Otamendik &#8216;Kapital publikoa&#8217; liburuan. Azken urteotan idatzitako 45 poema bildu ditu.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[2181,3,3475,3474,58,3473,5073,559],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8145"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8145"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8145\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":8149,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8145\/revisions\/8149"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8145"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8145"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8145"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}