{"id":8159,"date":"2014-11-18T12:43:51","date_gmt":"2014-11-18T12:43:51","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=8159"},"modified":"2014-11-18T12:43:51","modified_gmt":"2014-11-18T12:43:51","slug":"kon-tiki","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/11\/kon-tiki\/","title":{"rendered":"Kon-Tiki"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/2130\/013\/001\/2014-11-16\/kon_tiki.htm\" target=\"_blank\">Mikel Iriondo \/ 2014-11-16 \/ 204 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Askotan adierazi dut zutabe honetan giza populazioen genetika gure historia berreraikitzeko erabil daitekeela. Aurreko astean <em>Current Biology<\/em> aldizkarian lan eder bat atera dute Moreno-Mayar eta lankideek, Amerikatik emandako Polinesiaren kolonizazioaren inguruan. Ziurrenik, askok eduki dugu 1947. urtean Thor Heyerdahlek antolaturiko Kon-Tiki espedizioaren berri, zeinarekin Amerikako indigenak Polinesiara heldu zirela frogatu nahi zuen. Hipotesi horrek ez zuen babes handirik jaso zientzialarien aldetik, horrelako kolonizazio baten aldeko frogarik ez baitzegoen.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Ikerketa berri honetan, Pazko uharteko (Rapa Nui) egungo 27 indibiduoren genomak aztertu dituzte, eta, hara non, eta beraien genomaren %8 Amerikako indigenetatik datorrela frogatu dute. Noiz gertatu zen ere jakin ahal izan dute. Nahasketa izan ondoren, belaunaldiz belaunaldi, errekonbinazio genetikoak amerikar jatorrizko DNA zatitu duenez, egungo zati txikiek 19-23 belaunaldi pasa direla adierazten dute. Horrela, Pazko uhartea polinesiarrek orain dela 800 urte kolonizatu zuten, eta, pixka bat geroago, 1280-1495 urteen artean, amerikar indigena batzuk heldu ziren uhartera. Argitu gabe dago amerikarrak beren kabuz irlara heldu ziren edo polinesiarrek Amerikara joan eta bueltan eraman zituzten.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Nahikotxo geroago, 1722. urtean, europarrok uhartea <em>aurkitu<\/em> genuen. Pazko uharteko egungo biztanleen genomaren %16a europar jatorrizkoa da, baina DNA zatiak amerikar jatorrizkoak baino handiagoak dira; nahasketa hori 1850-1895 urteen artean izan zen nagusiki. 67 urte pasatu dira, baina azkenean Heyerdahl zuzen zebilen\u2026<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Mikel Iriondo \/ 2014-11-16 \/ 204 hitz<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,70],"tags":[2181,3,257,418,3488,543,3489,3487,5084],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8159"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8159"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8159\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":8161,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8159\/revisions\/8161"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8159"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8159"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8159"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}