{"id":8178,"date":"2014-11-18T12:36:44","date_gmt":"2014-11-18T12:36:44","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=8178"},"modified":"2014-11-18T12:37:46","modified_gmt":"2014-11-18T12:37:46","slug":"nobela-beltzaren-gailur-bat-igelak-25-urte-bete-dituela-ospatzeko","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/11\/nobela-beltzaren-gailur-bat-igelak-25-urte-bete-dituela-ospatzeko\/","title":{"rendered":"Nobela beltzaren gailur bat, Igelak 25 urte bete dituela ospatzeko"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1851\/033\/001\/2014-11-15\/nobela_beltzaren_gailur_bat_igelak_25_urte_bete_dituela_ospatzeko.htm\" target=\"_blank\">Juan Luis Zabala \/ 2014-11-15 \/ 610 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Dashiell Hammetten &#8216;Kristalezko giltza&#8217; du Sail Beltzak 25. liburua.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Mohamed Xukriren &#8216;Hutsegiteen garaia&#8217; ere euskaratu dute.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more--><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Bere 25. urteurrenean, Sail Beltza bildumako 25. liburua kaleratu du Igela argitaletxeak, eta ez du horretarako edozein liburu hautatu, askoren ustez hilketa-nobelaren edo <em>hard-boiled<\/em> deitutako ildoaren aitzindariaren gailurra dena baizik, hots, Dashiell Hammetten <em>Kristalezko giltza<\/em>. Horrez gain, Mohamed Xukriren <em>Hutsegiteen garaia<\/em> eleberria ere kaleratu du Igelak, Literatura sailean. Dashiell Hammetten <em>Kristalezko giltza<\/em> Xabier Olarrak eta Esti Lizasok euskaratu dute; Mohamed Xukriren <em>Hutsegiteen garaia<\/em>, Arantzazu Royo Manterolak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Kristalezko giltza<\/em>-ren aurretik, Hammetten beste bi nobela ezagunenak ere euskarara itzulita argitaratuak ditu Igela argitaletxeak, Xabier Olarrak euskaratuak biak: <em>Uzta gorria<\/em> eta <em>Maltako belatza<\/em>. Ned Beaumont jokalaria da <em>Kristalezko giltza<\/em> nobelako pertsonaia nagusia. Zorte txarreko dabil eta dirua galdu baino ez du egin azken asteotan. Legez kanpoko negozioetara bideratuko du orduan Paul Madvig adiskideak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Hiru film egin dira Hammetten <em>Kristalezko giltza<\/em> \u2014<em>The Glass Key<\/em> jatorrizkoan\u2014 oinarritzat hartuta: AEBetan bi, 1935 bata eta 1942an bestea, eta Estonian bestea \u2014artean SESBekoa zenean\u2014, 1985ean. Horrez gain, Joel eta Ethan Coen anaiek aitortua dute beren <em>Miller&#8217;s Crossing<\/em> film laudatuak (1990) Hammetten nobela horren eragin zuzena duela.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Raymond Chandlerrek aitortu zion Hammetti <em>hard-boiled<\/em>-aren aitzindaritza,<em>The Simple Art of Murder<\/em> saiakeran, Xabier Olarrak gogora ekarri duenez. Hilketak \u00abbenetako motiboz hiltzen dutenen esku\u00bb jarri zituen Hammettek, Chandlerren ustez, \u00abez idazleari gorpu bat eskaintzeko, detektibe burutsu batek hilketa nola gertatu den argituz sekulako erakustaldia egin dezan\u00bb. Hori du Hammettek \u00ablehen merezimendua\u00bb, Olarraren ustez, \u00abhilketa nobela inguru errealista batean ezartzea\u00bb. Baina horrez gain, beste meritu garrantzitsu bat ere aitortu zion Chandlerrek: \u00abHammettek beste inork lehenago sortu gabeko eszenak sortzeko ahalmena zuen\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Olarraren ustez, \u00abharrigarriak\u00bb dira Hammettek sortutako \u00abheroi gaizto edo anti-heroi zintzo paregabeak\u00bb, hala nola Continental Op izengabea \u2014<em>Uzta gorria<\/em> eta beste hainbat nobelatako protagonista\u2014, <em>Maltako belatza<\/em>-ko Sam Spade edo <em>Kristalezko giltza<\/em>-ko Ned Beaumont.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abHammetten nobelak elkarrizketa eta pertsonaien arteko talka gisa ere ikus daitezke\u00bb, Olarraren ustez. \u00abElkarrizketa horien bitartez osatzen baita narrazioaren haria eta sortzen baita nobelek duten tentsioa. Hori guztia <em>Kristalezko giltza<\/em>-n azken muturreraino eramana dago\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Xukriren bigarrena Igelan<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Mohamed Xukriren <em>Hutsegiteen garaia<\/em>, Igelaren Literatura saileko 52. liburua, euskarara itzulitako egilearen bigarrena da. Aurrenekoa, <em>Ogi hutsa<\/em>, Igelak plazaratu zuen, 2010ean, Arantzazu Royo Manterolak egindako itzulpenean, orain <em>Hutsegiteen garaia<\/em> bezalaxe. Trilogia bateko lehen nobela da <em>Ogi hutsa<\/em>, eta bigarrena <em>Hutsegiteen garaia<\/em>; hirugarrena baino ez da falta, beraz, euskaratuta argitaratzeko; <em>Aurpegiak, maitasunak, madarikazioak<\/em> izango luke izenburu. <em>Ogi hutsa<\/em>-k Xukriren haurtzaro eta nerabezaro garai txiro eta gogorraren kontaketa du oinarri; beste bi liburuetan bizitzan aurreragoko kontuak aletu zituen egileak. Hiru liburuak \u00abbat bera\u00bb dira Miel A. Elustondoren iritziz. \u00abZilborreste bat berak lotzen ditu hirurak, eta Xukri bera da zilborrestea\u00bb. Arantzazu Royo Manterola ez zen izan atzo liburuaren aurkezpenean, eta Elustondok hartu zuen hitza, Xukriren lanaren berri emateko.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abAkordatzen naiz Joseba Irazuk [Bernardo Atxagak] eman zigula idazlearen berri\u00bb, esan zuen Elustondok. \u00abEta, horrela, Tangerrera joan eta elkarrizketa egin niola idazleari 2002ko urte hondarrean. Elkarrizketa argitaratu eta titularra ere ez zitzaidan berehalakoan ahaztuko: &#8216;Poetak idazten du herriaren historia&#8217;. <em>Poetak<\/em>, kasu horretan, <em>idazle<\/em> esan nahi zuen. <em>Idazleak<\/em>, kasu horretan, eta besteak beste, Mohamed Xukri esan nahi zuen\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abAkordatzen naiz Xukrik bere bizia kontatzen zuela\u00bb, esan zuen aurrerago Elustondok. \u00abBesteak beste, gosea kontatzen zuela. Gosea ez dela lagun ona esaten zuela. Kontatzen zuela Rifen hiru-lau urte iraun zuela lehorteak. Mendi artean bizi zirela eta lehortea izan zenean, akabo izan zirela animaliak, akabo jendea, akabo mundua, akabo dena\u2026 Akordatzen naiz kontatzen zuela Tangerren ere bazela gosea baina iragan mendeko 40ko hamarkadan, nazioarteko hiria zela Tanger eta gosea bera ere, bestelakoa zela. Tanger ez zela paradisua, baina han, behintzat, goseak ez zuela pertsona akabatzen. Garai hartako Tangerren, europarren zaborra jateko modua zutela. Europarren zaborra marokoarrena baino goxoagoa zela, marokoarrek ez zutelako zaborrik uzten\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Juan Luis Zabala \/ 2014-11-15 \/ 610 hitz Dashiell Hammetten &#8216;Kristalezko giltza&#8217; du Sail Beltzak 25. liburua. Mohamed Xukriren &#8216;Hutsegiteen garaia&#8217; ere euskaratu dute.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[2181,3509,3,3505,3508,3507,646,58,3511,425,3506,3510,647],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8178"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8178"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8178\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":8180,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8178\/revisions\/8180"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8178"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8178"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8178"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}